Euskal eleberri modernoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

 

EUSKARAZKO LEHEN POLIZIA NOBELAK:

Lehenengo eleberri poliziakoa 1947 urtearen inguruan plazaratu zen. Jose Antonio Loidi (1916-1999) errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean Amabost egun Urgainen izenburuaz. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten miaketaz ari da, eta detektibearen ikerketak ustegabeko amaiera du. Hizkera garbi eta jatorrean euskaraz goldatu gabeko alor bati ekin zion eta, horregatik-edo, irakurleek gustura hartu bide zuten, edizioa ugari izan baitzituen.

Ez zuen orduan Loidiren liburuak ondorengo askorik izan. Txomin Peillen paristarraren Gauaz ibiltzen dana  izenekoak bakarrik jarraitu zuen ildo horretatik. Laster, baina, indar berria emango zioten Xabier Gereñok eta Gotzon Garatek. Azken urteotan, genero beltzeko obra klasiko onenak euskaratzen ari dira.


ELEBERRI EXISTENTZIALISTA:

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”k (1929)  Leturiaren egunkari ezkutua (1957) publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia. Giroa, kokapena ezohikoak. Ausartegiak ere batzuetan. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Egia esan, badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita une hartan Europan hain modan zeuden Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari.

Txillardegiren bigarren nobelan Peru Leartzako (1960) eguneroko bizimodu aspergarria eta denboraren ihesak kezkatze dute pertsonaia nagusia. Leturia eta Leartza, hainbat arrazoirengatik, problemaz jositako gizonak ditugu, amaiera txarra izango dutenak. Liburu biek hizkuntza dute, apika, alderdirik makalena.

Euskara hobetu eta aberastu egin zuen Elsa Scheelen (1969) hirugarren eleberriarekin. Egitura aldetik ere, bide jorratuagoak erabili zituen. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu zuen. Euskal narratibaren ibilbidean urrats garrantzitsutzat daukate gehienek.


Entradas relacionadas: