Euskal batzokija

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,71 KB

 

1.5 Beste langile erakunde batzuk

Sindikatu katolikoak nahiko garrantzitsuak , gehienak ugazaben babespean eta apaiz zuzendaritzapean antolatzen ziren. Indartsuak zirenez, gehienetan ez zuten grebarik antolatzen eta ugazaba katolikoen babesa onartzen zuten.

Sindikatu anarkistak sortu , baina urte hauetan indar gutxiarekin. 1911n SOV( Solidaridad de Obreros Vascos) Eusko langileen Alkartasuna sortu zen, euskal langile abertzaleak elkartzen ziren. Lantegi handietan ez zuten afiliatu asko eta ugazabek ez zuten onartzen langile abertzalerik.1923. Urtearen, UGTk beste kide zeuzkan. Solidarioek elkar laguntzarako sindikatu bat antolatu zuten. Apaiz abertzaleak izan ziren liderrak./ Euskal Nazionalismoa:
Ondorengo urteetan Euskal Herrian giro suntsua ikusi zuen Aranak, Nafarroan sekulako protestak, Gamazo ministroak konbenio ekonomikoa kendu nahi izan zuelako, Donostian ere hildako batzuk gertatu ziren kendu nahi izan zuelako, Gasteizen Sagaztaren trena harrikatu zuten… Horrelako egoera ikusita, 1895ean Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea( Jaungoikoa eta Lagizarra) sortzea erabaki zuen.




2.3 Abertzaletasunaren zabalkundea

Euskal abertzaleen lehenengo erakundea Bilboko Euzkeldun Batzokija, gutxira Bizkaiko erakundea sortu zen. 1898an Ramon de la Sota, enpresari aberatsa eta Euskalerria elkarteko kide, EAJn sartu. Urte berean Arana Bizkaiko diputaziorako hauteskundeetara aurkeztu eta diputatu aukeratu Sabino Arana 1903an urtean hil. Anjel Zabala Ozamizek hartu zuen alderdiaren zuzendaritza. Ondorengo urteetan, nazionalismoa Euskal Herri osora zabaltzen hasi, gehienbat Gipuzkoara baita Araba eta Nafarroara.
Nazionalismoa euskal ezaugarriak indartzen eta haiei eusten saiatu zen. Alderdia handitzean arazoak sortu ziren. 1905 ean bi talde bereizten ziren: sabindarrak, Zabala eta Luis Aranarekin, independentziaren aldekoak: sotistak, Ramo de la Sotarekin autonomiaren aldekoak.

1915. Urtean alderdia zatitu egin zen. Sotaren autonomistek nagusitasuna lortu zuten eta Luis Arana eta haren jarraitzaileak alderditik bota zituzten. 1922an, Aberri alizkariaren inguruan biltzen zirenek berriro fundatu zuten EAJ-PNV. Eli Gallastegi eta Luis Arana ere bertan sartu ziren. 1930ean nazionalismoaren alderdi biak betiko siglen ikur pean (EAJ-PNV) elkartu ziren Bergarako kongresuan.




2.4 Aldi honetako abertzaletasunaren ezaugarriak -

Katolizismoa

Euskaldunak katolikoak izan behar ziren eta etorkizuneo Euzkadi katolizismoaren inguruan antolatu behar ziren.


Arraza ere inportantea zen

Euskalduna euskal abizenak zituena zen. -
Lege Zaharraren aldekoak ziren. -

Federalismoa: etorkizuneko Euzkadi lurralde guztien federazio bat izango da. -
Munizipalismoa: herri edo udal bakoitzak ahalik eta autonimoa handiena izan behar du. -
Euskara, euskal folkloreak, dantzak… Horrelako elementuen defentsa aldi honetako nazionalismoaren ezaugarri bat. -
Separatismoa. Espainiaren aurkako sentimenduak oso errotuta zeuden. Helburua Espainiatik separatzea da.


Entradas relacionadas: