Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 11,04 KB
Euskal Autonomia Estatutua
Euskal Autonomia Estatutua estatuak emandakoa zen, zenbait arlotan askatasuna zuena. Eskubide foralek aginte zentralak euskal gizartean zeuden berezitasun batzuk onesten zituela adierazten zuten. Estatutua berdin ezarri zen lurralde osoan, foruak, bakoitzak bere lurraldean.
Estatutua lortzea oztopatu zuten faktoreak
- EAJk Donostiako Itunean parte hartu ez izanak gertakarietan autonomia defentsarik ez izatea ekarri zuen.
- EAJk estrategia txarra erabili zuen, biurteko progresistan tradizionalistekin batu zen, errepublikano eta sozialisten ideologia baztertuz.
Autonomia Proiektua
Euskal Ikaskuntzak egindakoa (1931): Euskal Ikaskuntzak EAJko Jose Antonio Agirre udalen mugimendua hasi zuen (proiektua aginduz). Ezaugarriak:
- Konstituzioa baino lehenago, honen mugak gaindituz.
- Euskal Estatutua Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan, Espainiako Errepublika federalaren barruan.
- Egitura konfederala herrialde bakoitzaren autonomia maila handiagoagatik, probintzietako erakundeak gailenduz.
- Ordezkari kopuru berdina parlamentuan eta gobernuan.
- Elebitasuna.
- Kontzertu ekonomikoa.
- Eskubide politikoak.
Proiektu honetatik abiatuz, bi estatutu proiektu egin zituzten: nazionalistena eta karlistena (Lizarrako Estatutua) eta ezker sozialista-errepublikanoena (Batzorde Gestoreen Estatutua).
Lizarrako Estatutua
Euskal udalen asanblada Lizarran bildu zen. Berrikuntzak proiektuarekiko:
- Foruak berriz ezartzeko estatutua legezko eskubide bihurtu zen.
- Espainiarekiko konfederala zen euskal erkidegoa: subiranoa eta estatutua ez zegoen konstituzioaren menpe.
- Indartu egin zituzten aldundiak euskal botere zentralaren kaltetan.
- Inmigranteen eskubide politikoak mugatu ziren.
- Aginte autonomoak gaitasuna zuen Vatikanoarekin konkordatuak egiteko: euskal lurraldeak autonomoak ziren Eliza-Estatua arteko harremanetan.
Ondorioak:
- Eskuinen proiektuan nazionalistek eta karlistek parte hartu zuten.
- Ez zen demokratikoa, inmigranteek ez baitzuten boto eskubiderik.
- Espainiar konstituzioaren aurkakoa zen.
- Ezkerraren oposizioa nahitaezkoa zen eta gorteek ez zuten proiektua onartu.
- Ezkerreko euskal alderdien laguntza ez zeukaten.
Batzorde Gestoreek egindakoa (1932)
Indalecio Prietok izan zuen eragin handiena. Diputazioetako eta ezkertiar ziren batzorde gestoreek egin zuten estatutu horren deialdia. Eusko Ikaskuntzaren proiektua hartu zuten oinarritzat, baina Espainiako Konstituzioari egokitzen saiatu ziren. Ezaugarriak:
- Autonomia ahalmena murriztu zen.
- Euskal herria izendatu zen eskualde autonomo gisa.
- Demokratikoagoa: ordezkaritza profesionala aldundi eta barrutiaren artean.
- Inmigranteek ere boto eskubidea zuten.
- Egitura konfederala, erakunde partikularretik erakunde komunera pasatu zen.
- Goi mailako auzitegia sortu zen.
- Konstituzioan ezarritakoa bete zen.
EAJk onartu zuen baina karlistek ez, erlijioaren eta foruen kontrakoa ikusten baitzuten. Bi testu egin ziren: lau probintziak, baina Nafarroak uko egin zion. Hiru probintzietako udalerriek 1933an Gazteizen egindako bileran onartu zuten. Herriak erreferendumean onartu zuten. Zentro-eskuinak boterea eskuratu eta estatutua onartzeko tramiteak bertan behera geratu ziren. 1936an ezkerrak boterea berreskuratu zuen. EAJ ezkerrarekin elkar ulertzera behartuta.
1936ko Estatutua
Espainian eta baita Euskal Herrian ere bipolarizazioa (eskuina-ezkerra) eta EAJ erdialdean. Fronte Popularrak hauteskundeetan irabazi eta gorteetan nagusitu zen. Euskal Herrian batzorde gestoreen estatutua zuen eta beraien eskuetan zegoen autonomia onartu edo ez. Horregatik, Fronte Popularrak eta EAJ adostasuna lortzen saiatu ziren. 1933ko krisia oinarri hartuta lan egiten hasi ziren. 1936an estatutua botatzeko garaian Gerra Zibila hasi zen eta estatutuaren onarpena atzeratu egin zen. EAJ eta Fronte Popularrak estatutuaren aldeko urratsak bizkortu zituzten. 1936ko urrian Valentzian bildutako Espainiar Parlamentuak onartu zuen estatutua, soilik Bizkaian eta Gipuzkoako zona txiki batean bakarrik aplikatu zen.
Barritasuna aurreko proiektuen aldean:
- Eskumen gutxi.
- Testu laburra.
- Zehaztu gabe garrantzi handiko alor batzuk.
- Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak eta ez Nafarroa etorkizunean euskal lurraldean sartzeko aukera.
- Ez zegoen aipatuta, ez soldadutza, ez lana eta ez jabetasuna.
Gerragatik euskal gobernuak eskumenak zabaldu zituen. 1936ko urrian Gernikan Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratu zuten. Historiako lehen euskal gobernua osatu zen: EAJ lau sail, defentsa, justizia eta kultura, gobernazioa eta ogasuna. Fronte Popularrek sail apalagokoak. Fronte Popularreko gobernuaren eta EAJren arteko hitzarmenak bere helburuak lortu zituen. Urtebete iraun zuen gerrak euskal lurraldean. Santoñako Hitzarmena sinatu, Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan, erbestera. Franko hil ondoren Espainiara itzuli zen, 1977an hasi.
Espainiaren egoera 1936an
1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak emaitza desberdina izan zuen zonen arabera. Poliki-poliki, bi fronteak egonkortu ziren.
Nazionalen eremua
Eskuin indartsuko eremuak: Gaztela, Leon, Galizia, Balearrak eta Nafarroa. Altxamenduak garaipena lortutako eremuak: Aragoi, Sevilla, Oviedo, Toledo, Granada eta Kordoba.
Baliabideak: Gaztelako garitzak, Leongo ikatza eta Galiziako abereak.
Errepublikaren eremua
Madril, Bartzelona eta Donostiako altxamenduak ezabatu ondoren, Espainiako zatirik handiena zuen eta Guardia Zibil eta Armadaren zatirik handienaren (Itsaso eta Aireko armada) leialtasuna zuen.
Baliabideak: Espainiako Bankua; iparraldeko siderometalurgiak, Kataluniako industria eta Mediterraneoko nekazaritza. Ekonomikoki Errepublika hobeto hornituta zegoen.
Gerra Zibila EAEn
Egoera geografikoa
1936an EAE bi zona geografikotan banatua:
- Nazionalen eremua: Nafarroa eta Araba, Aiarako harana izan ezik.
- Errepublikaren eremua: Bizkaia eta Gipuzkoa.
Araban eta Nafarroan erreketeen ekintza erabakigarria izan zen eta Gipuzkoan eskuineko militar eta Loiolako tropak altxatu arren, ezkerreko milizia eta Guardia Zibilak mendean hartu zituzten. Bizkaian egoera lasaia zegoen eta abertzaletasunaren zati handiena Errepublikarekin leiala zen.
Gipuzkoa eta Defentsa Batzarra
Gipuzkoako defentsa batzarra sortu zen, Fronte Popular, EAJ eta CNTko indarrekin. Beraien arteko desadostasun eta eztabaidak egon ziren, anarkista eta abertzaleen artean. Abuztuan, Beorlegui koronelak, boluntario nafar eta iheslari gipuzkoarrekin, Irun hartu zuen irailaren 4an eta iparraldeko zona errepublikanoa Frantziatik bakartu zuen.
Bizkaia eta Defentsa Batzarra
Abuztuaren 12an Bizkaiko Defentsa Batzarra sortzen da, abertzaleen parte-hartze handiagoarekin. Eskumen nagusiak Eusko Jaurlaritzaren esku, Gorteek estatutua onetsi ondoren sortu baitzen. Manuel de Irujo, Espainiako gobernuko lehenengo abertzalea bihurtu zen.
Euskal Gobernua
Jose Antonio Agirre abertzalea lehendakari hautatu eta gobernu mistoa eratu (EAJ, PSOE, ANV, Batasun Errepublikanoa eta PCE). Lurraldeen isolamenduagatik, independentzia ahalbidetu zen: EAEko dirua, ertzaintza, ikurrina, nazioarteko politika eta Euzko Gudarostea sortu. Honek 25 batailoi anarkista eta 20 abertzale zituen. Azaroan Eusko Jaurlaritzak Villarrealen aurkako erasoaldia egin zuen, Gasteizera iristeko, baina erresistentzia handia izan eta aurrerakuntza porrota izan zen.
EAEko esperientzia autonomikoaren amaiera
Burdinezko gerrikoa
Porrotaren ondoren, defentsa posizioak hartu ziren eta burdinazko gerrikoa osatu zen Bizkaia babesteko, baina azkenean Bilborako erabili zen. Mola jeneralak iparraldeko armadarekin Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, bertako industria lortzeko. Horretarako armada handitu zen: aurrean nafarrak eta atzean italiarrak, Condor hegazkin alemanekin babestuta. Hegazkinek frontea apurtzeko Otxandio, Durango eta Gernika bonbardeatu zituzten. Azken hau 1937ko apirilaren 26an gertatu zen, 150 hildakotik gorakoekin. Errepublikarrek ekintza hau propaganda bezala erabili zuten.
Bilboren hartzea eta EAEren galera
Mola jenerala hegazkin-istripuz hil eta Davilak ordeztu zuen, gerrikoa erasotuz. Gerrikoa ez zen espero bezain eraginkorra, eta honen sortzaile zen Alejandro Goikoetxeak mapak nazionalei eman eta bandoz aldatu zuenez, nazionalek gerrikoaren gune ahulak erasotu eta fronteko lerroa apurtu zuten. 1937ko ekainaren 19an Bilbora iritsi eta euskal armadak Santoñara ihes egin zuen, ezkerrekoek borrokan jarraitu zuten bitartean. Abertzaleek EAE galduta zegoela ikusirik boluntario italiarrei armak eman zizkieten Santoñako Itunean.
Ondorioak
Gerra Zibila laburra izan zen EAEn eta ez beste tokietan bezain gogorra. Errepublikaren porrota agerikoa zen: lurrak isolatuta, Frantziarekiko lotura galdua, nazionalen itsas blokeoa eta barne-gatazka politikoengatik. EAE-ko burgesiak frankismoarekin kolaboratu zuten eta horregatik, EAEko industria-ahalmena erabakiorra izan zen nazionalek gerra irabazteko.