Euskal Ahozko Literatura: Erromantizismotik Gaur Egunera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

Pierre Topet Etxaun (1782-1862)

Zuberotarra. Bizitza gorabeheratsua izan zuen. Bertso gehienak galdu dira, ahoz aho gorde direnak bakarrik dakizkigu. Bertso autobiografikoak eta satirikoak idatzi zituen. Etxaunen bertsoak ezagutzeko: zinadura, testigua eta oroimenetik paperera pasatzea. Etxaunen erromantizismoa ez da literatura eskolak dariona, bere biziak dariona baizik.

Jose Maria Iparragirre (1820-1881)

Urretxun jaio zen eta herrialde ezberdinetan bizi izan zen. Bat-batean aritu beharrean, bertso paperean idatzi zituen. Bere bertsoak musikagatik nabarmentzen dira.

Xenpelar (1835-1869)

Errenteriarra. Izurite bat jota, 34 urtekin hil zen. Bat-bateko bertsolari aparta zen, baita bertso paperean ere.

Bilintx (1832-1876)

Donostian jaio zen. Gaiak: maitasun idealizatua eta satira. Konparaketaz eta metaforaz josiak. Jolasean aurpegia desfiguratu zuen. Liberalen alde zegoen eta gerra karlistan, bonba batek bi hankak hondatu zizkion. Bertsolari petoa da.

Pello Errota (1840-1919)

Asteasun jaioa. Azkar pentsatu eta azkar abesten zuen.

Otaño (1857-1910)

Zizurkildarra. Argentinan hil zen. Katarro deitzen zion. Idatzizko bertsotan nabarmendu zen. Eskolaratua zen eta edertasuna bilatzen zuen.

Erromantizismoa eta Ahozkotasuna

XIX. mendean Erromantizismoa piztu zen.

Ezaugarriak:

  • Indibidualismoa: artean eta literaturan ni-tasuna eta sentimendua adierazten da.
  • Irrazionalismoa: Arrazionala ez den guztia indartzen du.
  • Askatasuna: politikan, moralean eta artean.
  • Idealismoa: maitasunaren atzetik joango dira. Historia eta ohiturak berreskuratu nahian.

Erromantizismoak eragin handia izan zuen ahozko literaturan. Ordura arte, ahozko kultura-adierazpenak ez ziren ikergai. Herriaren ahotsari garrantzi handia eman zioten, horrela folklorea aztertzen hasi ziren.

Bertsolaritza

Bertsolaritza oso garrantzitsua izan da eta literatura altxorra bilakatu da. XIX. mendetik aurrera ezagutzen dugu, idatziz jasotzen hasi baitzen. Gipuzkoan egon ziren bertsolaririk ezagunenak. Kanta-paperez zabaldutako bertsoak modan egon ziren eta modurik herrikoi eta eraginkorrena zen albisteak zabaltzeko. XIX. mendean gerra ugari zirela eta, bertsoen gaiak izan ziren eta horietako askok guganaino iritsi dira, baita ahoz ere. Bertsolaritzaren gotorlekua tabernak ziren. Bertsolari gehienak baserritarrak ziren beraz, ez zeuden eskolaratuak.

Bat-batean eta Idatziz

  • XIX. mendeko bertsolari ospetsuena Xenpelar da.
  • Bat-batean nabarmendu ez baziren ere, Iparragirre eta Bilintxen bertsoak aipagarriak dira.
  • Iparraldekoak: Etxaun (Zuberoa) eta Joanes Oxalde (Nafarroa Behere).
  • XIX. mendetik aurrera bertsolari asko azaldu ziren Gipuzkoan.
  • Otañok ez zen plazaz plaza joan baina paperean idatzi zituen bertsoak.

Inprobisatzaileak

Ahozko kulturan ia beti egon dira inprobisatzaileak. Hauek ezaugarri eta trebetasun bereziak dituzte bertsoak bat-batean asmatzeko eta memorizatzeko. Inguruarekin oso lotutak egoten dira eta kezkak eta nahiak bereganatzen dituzte. Herriaren ahozko tradizioa aldatzen dute, haienak ez diren tradizio zaharrei ahotsa jarriz. Inprobisatzaileak herriaren ahozko tradiziotik hartzen dute lehengaia eta errima, hitz-jokoa eta errima emanez, herriari bueltatzen diote. Erabiltzen dituzten esaldi, esamolde askok herriak erabiltzen dituen berak dira, izan ere, errepikapenaren bidez lortzen da jakintza belaunaldiz belaunaldi igortzea. Homero da ahozko tradizioaren eredua.

Ahozko Literaturaren Ezaugarriak

Betidanik erabili dute memoria ideiak, ohiturak, sinismenak eta gertaerak gordetzeko. Kontariek, kantariak, garrantzi handia zuten antzinako gizartean memoriaren igorleak zirelako. Kultura guztietan egon da ahozko literatura estilo propioarekin: hizkera zehatza eta laburra, errepikapenak, errimak…

Ezaugarriak:

  • Kultura-testuinguru batekoak dira.
  • Belaunaldiz belaunaldi transmititu dira.
  • Gai eta teknika zaharrekin.
  • Testu beraren aldaera ugari dago, ahoz aho transmititzen direlako.
  • Herri memoriaren giltzarria da, ohiturak, gertaerak eta sinismenak gordetzen dituelako.
  • Toki publikoetan, lanean eta etxean esan edo abesten dira.

Generoak:

  • Poesian: baladak, sehaska kantak…
  • Narratiban: ipuinak, txisteak, kondairak…

Jaso eta Eman

Homero eta Hesiodo izan ziren Greziako ahoz ahoko literatura eta esaera zaharrak jaso eta bertsotan idatzi zituzten lehen europarrak, duela 3.000 urte. Hauek izan ziren Greziako neska-mutilen ikasgaiak eta bitartean Euskal Herrian harria lantzen zen. Bertso horietan arauak, legeak eta ohiturak zeuden. Erdi Aroan oso gustuko ziren ipuinak, apaizek sermoietan sartzen zituzten eta gero hauek, liburuetan gordetzen ziren. XIX. mendean Erromantizismoa etortzearekin bat, folklorea eta jakintza aztertzen hasi zen; Grimm anaiek beren ipuinak bildu zituzten. Kantak, esaerak, haur-jolasak, mitologia… aztergai bihurtu zen garai hartan.

Euskal Ahozko Literatura

Oroimenean gordetzen den ahoz aho transmititutako literatura da. Euskaraz oso berandu hasi zen idazten, beraz, ahozko komunikazioaren bidez iraun du bizirik. Ahozko literaturan herri kantuak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak… sartzen dira. Hauetan garrantzi handia dute errimak, erritmoak, kantuak eta gorputz espresioa. Hauei esker gorde da memorian, ahozkoaren altxorra. Ahozko euskal literatura bildu eta idatzi arren, duela gutxi arte herriak memorian gorde ditu ipuinak eta kantak, batez ere, nekazal- eta itsas-giroan. Baina Euskal Herrian ahultzen doa ahozko literatura. Bertsolaritza alde batera utzi behar dugu, ahozko adierazpena delako, inprobisatua, nahiz eta memoria oso garrantzitsua izan.

Gure Ahozko Biltzaileak

Ahozko literatura belaunaldiz belaunaldi igaro da baina orain, idazkerak memoriaren beharra gutxitu du. Beraz, kultura idatziak ez zuen memoria hainbeste behar. Jakintsu batzuek, jakintza paperean bildu zuten ahozko literatura galtzen ari zelako. Euskal Herriko lehen bilduma XVI. mendekoa da eta ondoren Garibai eta Oihenarterenak etorri ziren. XIX. mendean Euskal Herriko ahozko altxorra gordetzen hasi zen Xaho eta atzerritik folkloristak eta ipuin-biltzaileak etorri ziren. Ahozko literaturaren biltzaileak: Azkue, Lecuona, Barandiaran…

Esaera Zaharrak

Bizitzako gaiei buruzko herri jakinduria biltzen dute. Laburrak dira, gogoratzeko errazak eta errimarekin esaldia indartzen da, baita hitz-jokoarekin ere. Esaera zaharren bilduma gehienak XX. mendekoak dira.

Kopla Zaharrak

Euskal literaturaren altxorrik preziatuenetakoa da. Era askotakoak izaten dira. Zortzi-hamar ahapalditik gorako segidakoak eta lau bertso lerrokoak izaten dira. Egitura garbia dute, bi zatitan banatutak; lehenengo bi bertso lerroetan elementu natural bat agertzen da eta beste bi bertso lerroetan desioa. Eduki garrantzitsuena azkenengo bi bertso lerroak dira eta prestatzeko naturaren ikurrak erabiltzen dira.

Baladak

Kantu narratibo laburrak dira, beste kantuetatik bereizten direnak. Baladak edo erromantzeak deitzen diegu baina antza gehiago daukate Europako baladekin, Espainiako erromantzeekin baino. Europan baladak Erdi Aroan finkatu ziren eta orain arte iraun dute. Istorio labur bat kontatzen dute, askotan bortitzak eta amaieratik hasita. Datu orokorrak baino ez dituzte ematen.

Sehaska Kantak

Kantu tradizionala da. Haurrak lotarazteko giro epela behar da eta horretarako, erritmo motela, errepikapenak, eta monotonia erabiltzen da. Baita melodia errazak eta hitzen argitasuna. Onomatopeiak ere tartekatzen dira. Mundu guztian daude hedatuak.

Ahozko Ipuinak

Telebistaren eraginez ipuinak kontatzea desagertzen ari da, baina historian oso garrantzitsuak izan dira. Etxeko zaharrek, gaztetxoei kontatzen zizkieten bizitzarako baliagarriak ziren ipuinak. Euskal Herrian kristau aurreko sinismenak aurki ditzakegu eta baita euskal mitologiako pertsonaiak herri-ipuinetan.

Entradas relacionadas: