Euskal abertzaletasunaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,93 KB

 

SARRERA:

Industrializazioak Sortutako egoera ekonomiko berriak Indar sozial berriak eragin zituen eta Problematika politiko berria ekarri zuen:
langile mugimendua eta nazionalismoa sortu ziren.

Bilboko Gune meatzarietan eta industrialetan bilduta zeuden meatzari eta Industria-langileak langile mugimenduetan antolatzen hasi ziren beren arazoak Eta eskakizunak adierazteko. Errestaurazio garaian lan arloko lislarrak basi Ziren. Aldi berean, euskal nazionalismoa 1876an, gerra karlistaren ondoren, Foruak abolitu izanaren ondorioz sortu zen, abolizioaren kontrako erantzun Gisa.

LANGILEEN MUGIMENDUA:

Industrializazioak Eta immigrante ugariren etorrerak EAEko egoera sozio-ekonomikoa guztiz aldatu Zuten. Langileek denbora behar izan zuten antolatu eta egoera berri horri Irtenbidea emateko.

Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon 1886an. Langileen Bizimodua eta lan-egoera zaildu egin zirenez lan-gatazkak areagotu egin ziren Eta sozialismoa langileak mugiarazteko indar politikoa bilakatu zen, batez ere Meatzari-imguruetan.

1890ean Meatzarien lehen greba garrantzitsua izan zen, eta langileek emaitza onak lortu Zituzten. 1892koak, porrot egin zuen oraindik sindikalismoa ez zegoen helduta Eta 1911ra arte ez zen finkatu. Dena dela, Gipuzkoan XIX.Mendearen amaieran Sindikalismo sozialistak indarra hartu zuen Eibarren.

XX. Mendearen hasieran 1910eko meatzarien grebak, arrakastatsua izan zen, eta honen Aurrean langile abertzaleek erreakzionatu zuten eta euren sindikatua eratu Zuten Euzko Langileen Alkartasuna (ELA/STV). Helburua euskal langileen batasuna Lortzea zen, sindikatu katoliko eta abertzalea zen. Abertzaleentzat sozialismo Moderatiaren ordezkari nagusia izango da. Honekin greben sabotajeak alde batera Utzi ziren eta hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen.

1917an Langile-sindikatuen garapen ikusgarria posible izan zen inflazioa, boltxebikeen Garaipena eta Europan zebiltzan iraultza susmoei esker, ondorioz sindikalismo Anarkista, abertzalea, katolikoa eta sozialista asko hazi ziren. Anarkismoak ez Zuen indarrik izan EAEn, bai sozialismotik sortutako alderdi berri batek, Komunista delakoa, sozialista erradikalak erakartzea lortu zuen, Perezagua edo Dolores Ibarruri esaterako.

Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren eta 1921ko krisi ekonomikoaren ondorioz, lan-egoerak Txartu egin ziren, soldatak murriztu eta enpleguaren murrizketa nabaria izan Zen.

Primo De Riveraren diktaduran anarkismoa legez kanpo geratu zen. Sozialismoa eta UGTk, kolaboratu zuten, horri esker sindikalismo sozialistaren zabalpena eman Zen eta Bigarren Errepublikarreko alderdi handienetako bat bilakatu zen.

EUSKAL ABERTZALETASUNA

1-SORRERA: Abertzaletasunaren bultzailea Sabin Arana izan zen(90ko hamarkadan) eta batu Zituen foruzale gizartean zeuden ideiak: industrializazioa eta hainbat etorkin Heltzea euskal gizarte tradizionalaren aurkakoak ziren, herri desberdin Batentzat, arraza eta hizkuntza aintzat hartuta, foruak oso-osorik eta subiranotasuna Osoa berreskuratu nahi zuen eta horiekin batera, independentzia. Euskal abertzaletasunaren lema Jaungoikoa eta Lege Zarra zen, foruak eta tradizioak.

1895ean Sortu zen lehenengo Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV). Lehenengo Nazionalismoari bizkaitarrismo esan zitzaion Bizkaian jaio zelako; geroago Euskal lurralde guztietara zabaldu zen. Euskal naziotasuna aldarrikatzeko Oinarriak arraza, hizkuntza, legea, izaera eta ohiturak ziren. Abertzaletasunaren sorrerak bat egin zuen 98ko hamarkadarekin, Espinian Gailendu zen identitate nazionalaren krisiarekin. Sabin Aranaren iritziz mundo Modernotik babesteko modu bakarra Espainiaren zeuden lotura guztiak apurtzea Eta independentzia aldarrikatzea zen. Horrela, euskal gizartea mundu horretatil Salbu egongo zen.

Aranaren Nazionalismoa etniko eta baserrikoa zen, eta horren ondoan beste nazionalismo Mota sortu zen, liberalismo foruzalea, Ramon de la Sotak sorturikoa, burges Industrial toleranteak; askatasun liberalen aldeko dirudun foruzaleak zirenez, Euren asmo autonomikoa lortzeko abertzaletasuna ondo iruditu zitzaien.

Haien Artean tentsioak sortu eta bi joera agertu ziren: independentziaren aldekoa eta Autonomiaren aldekoa. Bigarren taldekoak kaletarrak, industrialak eta  dirudunak ziren, EAJren kontrola lortu zuten.

1903an, Sabin Arana hil zen eta hiru urtera, 1906 EAJk lehen biltzarra egin zuen, urte Horietan egindako lanaren berri emateko: Euzko Gaztedi sortzea eta herri Askotan lehenengo batzokiak zabaltzea. Barruan zeuden bi joerak bultzatzeko Aldizkariak agertu ziren: Euskalduna(Ramon de la Sotarena) eta Aberri(Luis Arana): independentzia aldekoak.

2-ABERTZALETASUNAREN LEHEN GIZARTE AGERPENA

Gorakada Importanteena jaso zuen Ramon de la Sota ontzigileari lotutako interes Ekonomikoak EAJn sartu zirenean. Laguntza ekonomiko horri esker, EAJ Hauteskundeak irabazteko aukera izaten hasi zen. 1916an Sotaren aldekoek Luis Arana EAJren zuzendaritzatik baztertzea lortu zuten, alderdi Sotaren esku Geratu zen, izena aldatu zioten eta Euskal Komunio Nazionalista deitu zuten. Udal-hauteskundeak irabazi zituzten 1917an eta hurrengo urtean Gorteetarako Hauteskundeak irabazi zituzten Bizkaian.

Euskal Buegesia asko aberastu zen Lehen Mundu Gerran egindako negozioei esker; hori Dela eta, euskal abertsaletasuna nazionalismo burges bilakatu zen, Industrializazioaren balio modernoak bultzatu zituen, nekazaritza-mundutik Urrunduz.

Une Horretan, Eli Hallastegui(autonomiaren aldekoa) bide moderatu horren kontra Agertu zen, Sabinoren ideiak defendatzen, alderditik bota zuten eta Luis Aranarekin batera EAJ alderdia eratu zuen. Muturreko nazionalismo honek Erresistentzia gogorra egin zion Primo de Riveraren diktadurari. 1930an Erregimena erortzean alderdi biak elkartu eta EAJ berritua sortu zuten, Bigarren Errepublikan protagonismo handia izango zuena. 

Entradas relacionadas: