Euskal abertzaletasunaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

 

1.NAZIONALISMOA

Gerra karlista bukatu ostean, foruen defentsarako giroan sortu zen nazionalismoa.
/
1876ko legea bi erantzun mota eragin zituen: probetxua ateratzen jakin zutenean  eta foruak oso-osoan berreskuratzearen alde azaldu zirenean./Bigarren talde hori, gerra galdu zuena izan zen, tradizionalismoari eutsita eta hiriaren eta industriaren aurkakoa.

/

Haientzat foruak defendatzea “euskaltasuna”-ren muinaren alde egitea zen.

/

 Euskal abertzaletasunaren sortzaileak, Aranak, ikuspegi fuerista tradizionala hartuta, ideia horiek batu, lotu eta garbitu zituen:

1

Euskal Herriko muin historikoa lege zaharra zen.

2

Hori jaungoikoak bedeinkatuta zuzenetik zetorren.

3

Foruak berreskuratzea, subiranotasun osoa eta independentzia nahi zuen.

4

Euskal abertzaletasunaren lema Jaungoikoa eta Lege Zaharra zen.

/

SABIN ARANA


1
Sabin Arana Abandon 1865 urtean jaio zen familia karlista batean.

2

Aranaren jatorri karlista oso garrantzitsua da; hain zuzen, bere nazionalismoa karlismo mota bat da osagarri desberdin batzuekin: monarkia-independentzia; Espainia-Euskal Herria; Jainkoak lehentasuna du gauza guztien gainetik.

3

1882an, Aranak “errebelazio nazionalista” izan zuen (Aberri eguna) eta beranduago, hasi zen Euskara ikasten.

4

1893 urtean, Larrazabalko hitzaldia bota zuen (Begoñan). 17 lagun bildu ziren eta 1894an,5
Euskeldun Batzokija sortu zuen. Hau ez zen alderdi politiko bat baizik eta aisiarako elkarte nazionalista, baina Eusko Alderdi Jeltzalearen abiapuntutzat onartzen da.

6

Batzokijan, lehenengo aldiz, Ikurrina (Bizkaiko bandera Aranak diseinatuta), ipini zuten.

7

1896 urtean, Aranak Euzkadi hitza asmatu zuen, Euskal Herria gustukoa ez zuen eta.

8

Batzokijaren barruan, 1895 urtearen Bizkai Buru Batzar jaio zen. Hasieran, bizkaitarrismoa esan zitzaion, Bizkaiari bakarrik lotutako alderdi politikoa izan zen eta.

9

Nazionalismoa industrializazioak eta kanpotik etorritako langileek sortutako izaera berriaren kontrako erreakzio moduan agertu zen.

10

Aranaren nazionalismoa etniko eta baserri kutsukoa zen, antiliberala, antisozialista eta arrazaren lehentasunean oinarrituta.

11

Baina, burgesia berriak abertzaletasuna ikusi zuen bere asmo autonomikoa lortzeko bidea bezala.

12

Hasieran, oso alderdi minoritarioa izan zen, baina 1898 urte erabakigarria izan zen, burgesia berriak abertzaletasuna ikusi zuen bere asmo autonomikoa lortzeko bidea bezala.

/

HASTAPENAK


1
Horrela, liberalismoa foruzaletik sorturikoa Ramon de la Sota agertu zen.

2

1906 urtean, Arana hil ondoren, EAJ-k lehen biltzarra egin zuen urte horietan guztietan egindako lanaren berri emateko:a1904 urtean Eusko Gaztedi.bHerri askotan, batzokiak ezarri.

3

Abertzaleen artean zatiketak agertu ziren eta bi joera desberdinak adierazteko bi aldizkari desberdinak sortu zituzten: 

Euskalduna

; Ramon de la Sotarena (oso pragmatikoa) eta Aberri, Luis Aranarena (baserri girokoa eta antimodernoa).

4

EAJ-k, 1907. Urtean lehenengo gorakada handia izan zuen eta Ramon de la Sota alderdiaren buru bihurtu zen. Bere atzean egon ziren interes ekonomikoak oso garrantzitsuak ziren eta diru laguntzari esker hauteskundeak irabazteko aukera zuten.

5

Orokorrean; argi zegoen burgesia horrek monarkiari laguntzea nahi zuela. .

/

LEHENENGO BANAKETAK:11910 urtean, EAJ-k lehenengo banaketa jasan zuen: Askatasuna deituriko taldea, laizista eta errepublikanoa banandu zen.

2

Banaketa gutxi iraun zuen, baina 30ko hamarkadan, korronte hau berriro agertuko da Eusko Abertzale Ekintza (ANV) izenarekin.

3

1916 urtean, beste zatiketa egon zen alderdiaren barruan. Sota zuzendaritzatik aldentzea lortuzuten eta honek alderdi berri bat sortu zuen Euskal Komunio Nazionalista (CNV).

4

CNV-ren errebindikazio nagusia autonomia izan zen eta 1917ko udal-hauteskundeak eta 1918ko Gorteetarako hauteskundeak Bizkaian irabazi zituen.

5

Lehen Mundu Gerrari esker euskal burgesia asko aberastu zen eta, euskal abertzaletasuna nazionalismo burges bilakatu zen. Bere asmoa Estatuaren barruan autonomia deszentralizatua lortzea zen.

6

Baina, berriro, zatiketak agertu ziren eta horren kontra, CNVren barruan, Eli Gallastegik azaldu zen, hori zela eta, 1921. Urtean CNVtik bota zuten.

7

1930 urtean, banaketa horiek amaitutzat eman zuten eta alderdi biak berriro elkartu ziren Euzko Alderdi Jeltzalea izenpean.

8

Bukatzeko, esan beharra dago 1918 urtera arte nazionalismoa Bizkaian bakarrik gertatutako fenomenoa zela. Urte horretan, integrismotik etorritako talde batek Gipuzkoatik (1904) hedatu zuen. Araban, berriz, abertzaletasunak ez zuen garrantzirik II. Errepublikara arte. 

Entradas relacionadas: