Etnozentrismoa, kultura-erlatibismoa eta kulturartekotasuna

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,08 KB

 

6. Gaia.Gizabanakoa, gizartea eta kultura

Zer da kultura? Elkarren artean harremanak dituzten, antolatuta dauden eta elkarlanean aritzen diren hainbat gizabanakok osatutako giza taldearen berariazko bizimodua. (pentsaera, jokaera…)

Kultura asko eta guztiz ezberdin à kultura aniztasuna (gizakiok beharrezkoa dugu bizikidetza) .Gizaki multzoak aislatu eta haien inguruari esker kultura propioa garatu zuten.

  • ANIMALIA KULTURALA


    Giza izaera zer den finkatzeko, ezaugarri biologikoak aztertu
  • Gizakiak  Kulturari irekitzeko premia
  • Gizakia animalia bitxia da, haren izaera biologikoak kulturari ireki baitio bidea; hizkuntzari, teknikari, moralari….
  •  ANIMALIA KULTURALA DA
  • Kultura Moldatzeko modu eraginkorra da, mekanismo ugari ematen dizkigu eta: hizkuntza sinbolikoa eta teknika : Horren ondorioz, gizakia gai da munduan orientatzeko eta arriskuei aurre egiteko konfiantza izateko.
  • Kulturaren mundua  gizakiak sortu, gauzak asmatzeko ate gauzei aurre hartzeko gaitasunari esker///Giza izaerak bi alderdi -> 1. Biologikoa 2. Kulturala

Elkarri lotuta: gizakiaren berariazko ezaugarri biologikoei esker sortu da kulturaren mundua, eta alderdi kulturalak gure ezaugarri biologikoen moldatzeko gaitasuna areagotzen du.

  • ZER DA GIZABANAKOA?


  • Gizabanakoaà giza espezieko banako oro
  • Gaur egun, gizaki bakoitza bakarra eta paregabea dela da ideia nagusia
  • Horrez gain, gizabanako orori eskubide batzuk dagozkio
  • Errenazimenduko humanismoak, batetik, eta burgesiak gizarte mailetan nobleziaren eta kleroren gainetik gora egiteak, bestetik, gizabanakoa eta haren askatasuna beste modu batera hartzea eragin zuen.
  • INDIBIDUALISMOA:  ZER DEN eta zer MUGA :


    Gizabanakoaren askatasunari buruzko ikusmoldea aldatu eta indibidualismo posesiboaren teoria garatu-> liberalismoa defendatzen du

 EZAUGARRIAK: 1. Norbera bere buruaren eta bere gaitasunen jabe bakarra da 2. Ez dio inori ezer zor (haien ordainetan)

Gizabanakoa jabe zen beste ororen gainetik.

-Gizartea ez zen gizabanako jabe haiek osatutako multzo soila. Gizon emakumeek denboraren joanean metatutako ondasunak eta zerbitzuak elkarren artean trukatzeko lekua baizik.

Honen arabera… Gizabanako guztiak nork bere burua ateratzen saiatuko da gizarte harremanetan

Gizabanakoaren (estatuak) askatasuna eta ondasun jabetza pribatuak babestu.

Indibidualismo honek -> Giza errealitatea murriztu -> Izan ere, gizakiak, gizaki izatera iristeko eta gaitasun guztiak garatzeko, bere gizarteak babes eta lagun dezan. -> Ez dago bere burua independentetzat hartzen duen gizakirik.

Bertatik à Indibidualismo altruista sortu (mugimendu pertsonalista)

Immanuel Kant: gizakiok jendekina ez den jendetasuna dugu

Horregatik, oreka bilatze garrantzitsua da: batere elkartasunik gabeko indibidualismoaren eta gure banakotasuna ezeztatuko duen kolektibismoaren arteko oreka.

KULTURA

Bi herentzia mota daude: 1-Biologikoa(informazio genetikoa) eta 2- Transmisio kulturala

Pentsatzeko gaitasun maila egokiak, kultura eratzeko animalia bakarra egin du gizakia. Kulturak errealitatean kokatu eta orientatzen (nora jo) eta nola jokatu behar dugun zehazten digu.

Baina zer da? Gizakiak gizartean bizitzearen ondorioz sortutako errealitate multzoa, horretarako indibiduoen arteko harremanak, antolakuntza modu bat eta elkarlana dira funtsezkoak. Giza taldearen bizimodua osatzen du kultura (pentsaera, portaera…).

Kulturak eratzen gaitu, izaera behintzat.


Animalia- ala giza-adimena?


Adimena: ingurunea aldatzeko edo tresnaren bat erabiltzeko gaitasuna. (animaliek zein gizakiak)

Gizakiak soilik*:-Gauzak errealitatetzat hartzeko gaitasuna-Zeinuak sinbolo bihurtzeko gaitasuna-Ideia abstraktuak eta unibertsalak sortzeko gaitasuna

SKINNER-Animaliak nola ikasten dute? Haien ekintzak ondorio positibo bat dutenean joera ontzat hartzen dela ikasten dut

KONTZIENTZIA

Galdera abstraktu bat egin eta nor bere baitara itzultzeko gaitasuna da giza kontzientzia.

Izaki bizidun guztiek dute kontzientzia, hau da, inguruneaz zein haren buruari buruzko informazioa jasotzeko gaitasuna. Baina gizakiak, gauzen errealitateaz, haien esanahiaz eta dituen aukerez jabetzeko gai da.

Bi funtzio: 1- Nork bere burua norberaren errealitatetzat hartzea

2- Nia-k jarrai dezan bermatzea, ginen hori izaten jarraitzea

Indibidualismoak-> kontzientzia pertsonala

Intimitatea, askatasuna eta adimena dugunez, sortzen zaizkigun aukeren artean autonomiaz aukeratzeko gaitasuna lortzen dugu.

Neolito:8.000 Mesolito:11.000



GIZA-IDENTITATEA

Norberaren identitatea garatu ahala identitate soziala edo gizarte-identitatea osatzen da.

Geure gizarteko usadioak eta ohitura geure hartzen ditugu eta haiekin identifikatzen gara.

Sozializazio prozesuak identitate jakin bat ematen digu.

SOZIALIZAZIOA: zer den eta nola gertatzen den

Gizabanako bakoitza gizarteko kultura hartzen du, berezko identitatea garatu eta pertsona bihurtzen da. Bi etapa: lehenengo mailakoa eta bigarren mailako sozializazioa

Lehen mailako sozializazioa:


Garrantzitsuena. Gizabanakoa gizartean sartzea da helburu. Haurtzaroan ematen da. Haurrak gizartearen rolak eta arauak berenganatzen ditu gutxika, orokortze prozesuaren bidez.

Lehen mailako sozializazioaren prozesu hori ez da kognitibo edo intelektual hutsa izaten, hots, ezagutza bidezkoa da. Alderdi emozionalak ere berebiziko garrantzia du.

Bigarren mailako sozializazioa


Nerabezaroan. Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Lehen mailan inposatuak, bigarrenean, aldiz, aukeratutakoak.

Zer gizarte esparruan sartu nahi den erabaki eta haren arauak berenganatzen ditu.

Afektibitateak ez du hainbesteko garrantzia. Gizarte rolak erraz aldatzeko modukoak dira eta haietaz urrundu ohi dira.

Prozesua teknika pedagogiko eta konplexuen bitartez indartu egiten da. Heldutasunerako prozesu hartan, hazkuntza krisiak izaten dira maiz. Gurasoen mundua mundu bakarra ez dela argi ikusi eta iragana oinarriz hartuz (ez da suntsitzen) bigarren mailako sozializazioa ematen da.


Birsozializazioa

 Prozesuan bi eduki mota barneratzen ditu: 1- beste gizarte edo kultura bateko edukiak berenganatu  edo 2- gizarte beraren zirkunstantziak aldatu direnean gizarte berri horretako kultura berenganatu. (gizarte bereko eduki berriak berenganatu)

Adb.: 1. Beste herrialde batera joan eta bertan bizi

2. Kartzelara joan, bere bizitza guziz aldatu eta berriro gizarteratzen da

 Libre-preso-libre berri bihurtu

Bi baldintza bete behar dira:  Ordura arteko ikuspegiak bertan behera, aurrekoarekin apurtu eta Bestelako identifikazioa, indar afektibo handiko identifikazioa

Normalean, birsozializazioa krisi sakonen ondoren ematen dira. Adb. Sektak

Aurreko biografia interpretatu eta gertakariek eta pertsonek ensanahi berezi bat hartzen dute.

Norberaren eta gizakiaren identitatea batera doaz:

 Gizarte identitatea(konpartitzen duguna), norberako identitatea(besteengandik ezberdindu egiten zaituena)

Tradizioa

Atzetik dakarguna, aurreko belaunaldietatik etortzen zaizkigun horiek osatzen dute tradizioa:
Giza jakintza, morala, folklorea….

Adb.: gabonak

Tradizioak prozesu historiko baten emaitza dira. Gauzei zentzua emateko modua helarazten diete ondorengoei, baita boterea eta aukerak.

Historian zehar hainbat galdu egin dira: bide bat aukeratu eta besteak alde batera utzi EBOLUZIOA

Aginpide (autoridad) mota bat da:imposotua, baldintzatu eta mugatzen gaitu.
Tradizioa arrazoiaren eta gizakiaren autodeterminazioaren aurkakoa da baina jakinduria ematen digu. Laguntza ematen digu: bizitza zentzua…

Kultura aniztasuna:


Gaurkotasun handiko gaia, immigrazioak direla-eta. Kultura eta bizimodu ezberdinak

Etnozentrismoa

Norberaren kulturan edo etnian zentratuta egotea. Beste kulturak norberaren kulturen arabera neurtzea.

Ez ditu beste kulturak ulertzeko gaitasuna. Norberaren taldearekiko atzekamendu handia eta beste kulturei uzten da. Bi jarrera hartzen ditu: paternalismoa(handitasunez bestea ikusi baina ez du zertan mesprezatu behar) edo inposaketa.

Xenofobia sentitzen dute batzuek, arrazakeria, chauvinismoa (bere nazioa gauza guztien gainetik jartzea) eta aporofobia

Kultura- erlatibismoa

Beste kultura neurtu dituen balioen arabera eta ez berea oinarri bezala ikusita. Tolerantea da beste kultuekiko eta errespetatu egiten ditu. Etnozentrismo baino hobeak ditu baina mugak ditu. Ez dituelako hizketarako jarrera bultzatzen. Besteak errespetatu baina ez du ezer egiten kultura arteko harremanak sorrarazteko. Arriskuak:

  • Arrazakeria


    Kultura bere baitan berdin jarraitzea kulturak ez nahastea komeni da eta bere herrialdean atzerritarrak sartzen ez uztea ekar dezake.

  • Kulturak elkarrengandik banatzea

    Hobe kultura bakoitza bere aldetik ba doa, nahastu gabe.

  • Kultura paralisia

    Tradizioei eustea . Egoera berrien aurrean kultura moldatu beharko zen baina erlatibismoa ez du baimentzen. Kultura arteko harremanak beharrezkoak dira kultura garatzeko. Isolatuak daudenean ez dira ezer garatzen.

  • Jarrera erromantikoa (Xenozentrismoa)

     Beste kultura batean zentratuta dagoenean, Berea ez den bestea hoberena dela pentsatzea. Zentzu kritikoa dakar, beste kulturaren alderdi positiboak begiratu baina txarrak ez.

Kulturartekotasuna

Beste kulturekiko errespetuak ditu oinarri. Kultura arteko harremanen alde. Helburuak:

  • Gizartea eta mundua pluralak direla onartu
  • Kultura ateko harremanak konplexuak dira
  • Kulturaren arteko elkarrizketa sustatu
  • Munduko arazoei elkarlanean konponbidea bilatzea

Kultura ezberdinak dituzten pertsonen integrazioa. Elkarrekin ondo bizitzea kultura ezberdinak izan arren. Banaketaren eta bazterketaren guztiz kontrakoa.

Kulturen arteko elkarrizketa. Erlatibismoa ala unibertsalismoa?


Kultura arteko elkarrizketa ezinbestekoa da guztion aretan erronkei aurrean erabakiak hartzeko.

Erlatibismoa


Ezinezkoa da elkarrizketa eta ez genuke horrelakorik nahi.

Unibertsalismoa: Kultura guztien arteko balio komuna bilatu. Kulturartekotasunaren  jarrera eta elkarrizketaren aldekoa. Kultura arteko errespetua!

Balio unibertsalak (munduko zibilizazioaren oinarrizko ideiak):

  • Giza eskubideak errespetatzea
  • Askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna
  • Aldeko jarrera.

    Tolerantzia aktiboa

    Bestearena ulertu eta haren alde mugiarazi

Kultura arteko elkarrizketarako deia: unibertsala de zibilizazioa eraiki eta arraza eta kultura guztiak batu.

Entradas relacionadas: