Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,54 KB

FILOSOFIA LABURPENAK 6. GAIA

1. ETIKA EKINTZA MORALEN HAUSNARKETATZAT HARTUTA

1.1 Morala Eta Etika:

Giza portaera ezaugarriak; irekia Eta askea izatea. Horregatik da bere ekintzen erantzule.

Kontzientzia morala; gure Jokabide bideratzen eta ekintzak ontzat edo txartzat epaitzea ahalbidetzen Digun ahalmena.

Moral; latineko Mos = ohitura.

·Ekintzak Zuzendu behar dituzten arau zehatzei aplikatzen zaie.

·Komunitate Guztietako arau eta debekuak, pertsonen jokabidea zuzentzeko.

Etika;
Grezierako Ethos = izaera.

·Moralari Buruzko hausnarketa filosofikoa da.

·Jokabide Ororen oinarrizko printzipio orokorrak edo unibertsalak adierazten Dira etikaren arloan.

1.2 Izaera, kontzientzia eta heldutasun morala:

Norbanako batek, egoera jakin baten aurrean Hausnartzen badu, erabaki bat hartzen badu eta horren arabera jokatzen badu, Ekintza horren egilea izango da eta egindakoaren erantzukizuna hartu beharko Du.

Giza portaeraren izaera aske hori da gizakiaren izaera Moralaren oinarria. Askatasunak; zenbait aukeraren aurrean erabakitzeko eta Aukeratzeko gaitasunak, aukera ematen digu gure ekintzak komunitateko Ohiturekin eta arauekin bat ez etortzeko. Pertsona batek onartutako arauen Arabera jokatzen badu, morala da (zuzena) eta arau horiek errespetatzen ez Dituenean berriz, inmorala (okerra).

Izaera egunetik egunera ekintzen bidez eraikitzen dugu Eta gure izaeraren arduradun geu gara. Izaerak, behin eraiki eta gero, eragin Handia izango du gure ekintza zehatzetan, eta izugarri baldintzatuko ditu.

Ez ditugu gure erabaki guztiak modu berean Justifikatzen. Gure kontzientzia moralak heldutasun prozesu bati jarraitzen Dio. Kontzientzia moralaren funtzioetako bat da egin edo baztertu behar Dugunari buruzko judizioak sortzea.

Lawrence Kohlberg psikologoak, kontzientziaren garapena Aztertu zuen. Ondorioztatu zuen bi kulturaren arau moralak eta balioak Diferenteak izan daitezkeela, baina bien oinarrizko arrazoiketek antzeko Egiturari jarraitzen diela. Pertsona guztiok arrazoitzeko eskema unibertsal Batzuei jarraitzen diegu.

Kohlbergen arabera pertsona ororen garapen morala hiru Maila nagusitatik igarotzen da eta horietako bakoitzak beste bi estadio ditu.

Maila Aurrekonbentzionala:


Maila honetan arauak kanpoko errealitate bat dira. Ondorioen Arabera edo arauak ezartzen dituztenen boterearen arabera errespetatzen Dira arauak.

1. Estadioa. Obedientzia eta zigorraren Beldurra


 Obedientzia eta zigorraren beldurra dira arauak Errespetatzeko arrazoiak. Ez dago autonomiarik heteronimiarik gabe. Kanpoko Agenteek ezartzen dute zer egin daitekeen eta zer ez. Haurtzaroko estadioa izan Arren, pertsona heldu batzuek estadio horretan igarotzen dute bizitza osoa. Adibidez, beldurragatik soilik kikiltzen diren gaizkileak.

2 estadioa. Norberaren interesen alde Jardutea


 Norberaren intereserako mesedegarriak badira Baino ez dira onartzen arauak. Gizabanakoaren helburua bere interesak Asebetetzen dituen hori egitea da. Haurtzaroari dagokion estadio da, baita Pertsona heldu batzuei ere. “ errespetatzen banauzu, errespetatuko zaitut” edo “egin nahi duzuna, baina niri eragotzi gabe” pentsatzen duten pertsonena.

Maila konbentzionala:


Taldearekin bat egiten duten Pertsonak daude maila honetan. Zerbait ontzat edo txartzat jotzen da Gizarteak horrela dela erabaki badu.

3 Estadioa. Pertsonarteko itxaropenak

 Inguruko Pertsonen itxaropenek betetzen dute zigorrarekiko beldurraren eta norberaren Interesen lekua. Inguruan ditugun pertsonek gugandik espero dutena da zuzen Jokatzea. Nerabezaroko estadioa da, baina pertsona heldu asko bertan geratzen Dira. Maitatuak izan nahi duten pertsonak dira, baina besteen esanen Mendean daude.

4 Estadioa. Ezarritako arau sozialak

 Gizabanakoa Instituzio sozialekiko leiala da. Guztion ongia lortzeko arau sozialak betetzea Da zuzena. Hemen hasten da autonomia morala: erantzukizunak garamatza arauak Betetzera. Nerabezaroa gainditu eta gero dator. Estadio honetan daude herritar Gehienak.

Maila Postkonbentzionala:


Arauen oinarrian dauden printzipio moralak ulertzen Eta onartzen dira. Printzipio moralek, arrazionalek, arauek baino Indar handiagoa dute.

5 Estadioa. Lehen mailako eskubideak eta hitzarmen soziala

Mundura Irekitze bat gertatzen da. Gizabanakoaren aske izateko eskubidea onartzen da, Eskubide horiek instituzio sozial edo konbentzionalen gainetik daudela. Mundura Irekitzeak arauen eta balioen erlatibotasuna onartzera eta legeak adostasunez Garatu behar direla onartzera garamatza.

6 Estadioa. Printzipio etiko unibertsalak

Printzipio Etiko unibertsalak garrantzi handiagoa dute betebehar legal eta instituzionalak Baino. Printzipio horiek baliogarriak direla jabetzean, haiek jarraitzeko Konpromisoa hartu dugu. Estadio honetan moralitatearen urrezko legea da nagusi: “ besteari egin niretzat nahiko nukeena”. Printzipio etiko unibertsalen aurkako Legeei aurre egiten diegu: berdintasunaren aurkako legeei adibidez. Estadio Moral gorena da: Ghandirena, Martin Luther King-ena eta moralitatea sakon bizi Duten pertsonena.

Kohlbergen arabera, garapen morala estadio guztietatik Igarota gertatzen da jauzirik ebolutiborik eta atzera bueltarik gabe. Garapen Hori pertsonaren garapen psikologikoarekin lotuta dago. Garapen psikologikorik Ezean, ez dago garapen moralik. Heldutasun morala 6. Estadioan lortzen da.

1.3 Jarrera etikoak:

UNIBERTSALISMOA (sokrates)


ERLATIBISMO MORALA (sofistak)


Egia moral unibertsal bat dago (giza eskubideak).

Ikuspegi guztiak maila Berean dira baliogarriak.

Balio Moralak: Unibertsalak:

Guztiei ezartzekoak salbuespenik gabe. “Inork ez du Beste pertsona bat hil behar”

Balio moralak, kulturaren, historiaren, tradizioen, Ekonomiaren, teknologiaren, biologiaren eta abarren araberakoak dira.

Objektiboak: Ez Dire testuinguruaren edo ikuspuntuaren araberakoak. “Ez dago egoera zehatz Bat zeinetan beste pertsona bat hil daitekeen”.

Moral edo eraikitzen deneko talde sozialari dagokio

Aldaezinak: Ez Dira denborarekin aldatzen. “Beste norbait hiltzeko debekua betierekoa da.

Eszeptizismoa: “Hori zure egia da, ez nirea” “Ez Dira existitzen egia absolutuak”.

2.TEORIA ETIKOAK:

Etika; arauei edo balio moralei buruzko edozein Hausnarketa kritiko.

Teoria desberdintasunak:

·Bizitza Ona zein den azaltzen dutenak; zoriontasunaren etikak.

·Betebeharra betetzen Defendatzen dutenak; justiziaren etikak.

2.1 Etikaren jatorria; Antzinako Grezian: Sofistak eta Sokrates

A Sofisten Moral konbentzionala:


Erlatibismoa eta eszeptizismoa.

Morala konbentzionala da;

·Ez Dago irizpiderik zer den ona eta zer txarra, bidezkoa eta bidegabea modu Absolutu batean esateko.

·Balioak Eta arauak aldatu egiten direlako eta desberdinak direlako kultura batzuetan Eta besteetan.

Bi portaera- arau natural daude.

·Plazerraren Bilaketa

·Indartsuenaren Nagusitasuna.

B Sokrates Intelektualismo morala:


Sofisten aurka

Ezagutu behar dugu zer den ona eta zer txarra, Bidezkoa eta bidegabea, kaos pertsonala eta soziala nagusitu ez daitezen. Balio Horiei buruzko irizpide argiak behar ditugu.

Intelektualismo morala;

·Jakinduria: Bertutea:

Zoriontasuna

·Ez Jakinduria: Gaitza, jokabide okerra: Zoritxarra.

Ezagutza unibertsala lortu nahi du, arrazoimenaren Bitartez, pertsona guztientzat baliogarr.

2.2 Etika Materialak eta zoriontasunaren bilaketa

Jokabide bat Moralki egokia izango da zoriontasuna lortzen bada.

Arauak, ongi Gorena; hau da, zoriontasuna lortzera bideratuta daude.

Zoriontasuna hainbat Modutan uler daiteke:

·Eudemonismoa (Aristoteles).

·
Hedonismoa (Epikuro).

·Estoizismoa (Zenon).

·Etika Kristaua (Tomas Akinokoa).

·Utilitarismoa (J. Bentham, J.S. Mill).

A Eudemonismoa:


Zoriontasunaren etika esan nahi du.

Aristotelek (K.A IV. Mendea) sortu zuen. Berak Aurresuposatu zuen gizaki guztion ongi gorena zoriontasuna dela.

Hausnarketa etikoaren lana da zoriontasuna zer den eta Nola lor daitekeen den ikertzea.

Gizakia zoriontsua da gizaki bezala norbera Errealizatzen denean. Gizaki guztiok egiten ditugun jarduerak ez dira Espezifikoak, animaliekin partekatzen ditugulako.

Pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna dira bakarrik Gizakion jarduera propioak eta horrek bereizten gaitu. 

Beraz, gure Bizitza zenbat eta arrazionalagoa izan, are zoriontsuago izango gara

Horiek lortzeko, bi bertute errespetatu behar dira:

·Bertute Etiko edo moralak: gure emozioak, sentimenduak eta desirak erdibidean eustea, Eta bestalde, muturrak biziotzat jotzea.

·Bertute Dianoetikoak edo intelektualak: printzipio arrazionalak hautematea. Adb: Zuhurtzia eta jakituria.

B Hedonismoa:


Epikuro (K.A IV-III) greziar pentsalaria da honen Sortzailea. Berak filosofia eskola bat sortu zuen: Lorategia.Gizaki guztiok jarraitzen ditugu ongi Gorena, plazerra.Pertsona Jakitunak, plazerrei mugak jartzen dizkio: plazerra noraino eta zein sufrimendu Baztertu eta zein onartu. Hor Epikurok, hiru desira mota bereizten ditu.

·Desira Berezkoak edo beharrezkoak: oinarrizko beharrak dira (elikatu, Edan, lo egin)
. Horiek asetuta, gizakia zoriontsua da.

·Desira Berezkoak eta ez beharrezkoak: bizitzan Plazer gehiago lortzeko desiratik jaiotzen da (zukua, ohe erosoa). Hauek, Neurtu egin behar dira.

·Ez Berezkoa, ez beharrezkoa: desira hauei uko egin behar diegu (luxua, boterea, fama), inoiz ez baitira asebetetzen.

Platonekin alderatuta:


Zentzumen Bidezko errealitatea da bakarra

Arimaren Hilkortasuna

Soiltasunean, Auto-askitasunean eta plazerean oinarritutako etika

Politikatik Aldentzea

Plazerra honela definitzen da:


Gorputzean Minik eza

Asaldura Psikologiko eta espiritualik eza: beldurra, larritasuna, estresa..

Gorpitzaren Desioak eta desio espiritualak asebetzea: adiskidetasuna, ezagutza eta Edertasunaz gozatzea

C Estoizismoa:


Zenon (Ka. IV) greziarrak Sortua.

Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den Guztia lege, printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua, zuzendua eta Ezarria da. 

Patua onartu egin behar da

Gizakiak naturaren beharren mende egon behar du. Patuaren onarpenak gure mende ez dagoenaren aurrean ezer ez egitera garamatza: Maitasunaren aurrean, arrakastaren aurrean, heriotzaren aurrean. Gure helburua Aldatu ezin dugun hori ulertzea eta onartzea da. Hori lotzeko arau moralak Ezinbestekoak dira.

Etika Kristaua:


Jainkoaren aurrean duinak izanez, bere aginduak betez, Betiereko bizitza izaten datza zoriontasuna.

Ordezkaria; Tomas Akinokoa (XIII) filosofo Eskolaptikoa:

·Naturaren Legea jarraitu behar dugu; Ongia egitera eta gaizkia Ekiditera. (Animaliekin partekatu).

·Ugaltzekoa eta Espezia zaintzekoa (Animaliekin partekatu).

·Egia bilatzeko Agindua (jainkoarengan). (Gizakiarena soilik).

Lege positiboak, Naturaren legeak errespetatu behar dutuzte.

Etika Utilitarista:


Jeremy Beltran, John Stuart Mill (XVIII-XIX).

·Gure Jokabidea, baliogarritasun-printzipioak edo gehien interesak arautu behar dute.

·Printzipio Utilitarista; “Ekintza bat ona izango da, ahalik eta jende gehienentzat Zoriontasun handiena dakarrenean”.

·Kalkulua Beharrezkoa, baliagarritasun kolektiboa kontuan hartu behar delako; Norbanakoaren zoriontasunarekin bateragarri egitea; Interes publikoak Uztartzea.

Etika formalak eta Betebeharreko etikak:


Arauak modu kategorikoan (salbuespenik gabe).

·Jokabidearen forma Orokorra ezartzen dute (nola jokatu behar dugun, ez Zer egin behar dugun).

·Jokabide ona da, Betebeharra errespetatzearen asmoarekin eginda badago.

Kant (XVIII):


Hiru ekintza mota;

·Betebeharren aurkakoa: inmoralak dira.

·Betebeharrekin bat datozenak, baina interesak eta beldurrak eragindakoak; Ez dute balio Moralik.

·Betebeharrekin bat datozenak eta betebeharrak errespetuz egindakoak: Hauek dira soilik moralki onak.

Nahimena, ekintza moralaren motorra; Nahimen ona da pertsonek Bere jokabide moraletan, betebeharrari jarraitzen diotelako, hau da betebeharra Bete behar delako betetzen dutenean, nahiz eta gure interesen kontrakoa izan.

Autonomoa; Inperatibo kategorikoa, Norbanakoak aplikatzen duelako.

Inperatibo kategorikoa; “Jardun beti zeure jokabidea Lege unibertsal bilakatzea nahi izateko moduan” “Besteei egin niretzat nahiko Nukeena”.

Modu absolutuan,unibertsalean, baldintzarik gabe agintzen du.


Entradas relacionadas: