Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,63 KB

 

Determinismoak: dioenez, geure helburuak aldez aurretik determinatuta edo zehaztuta daude. Beraz, ez daukagu barne askatasunik. Geure helburu gorenak zein diren ez dugu benetan geuk erabakitzen; genetikak, gizarteak, edo halako batzuek erabaki dute, nahiz eta ustez edo itxuraz geuk erabaki.

Fisikalista:

Laplacek dioenez, materiaren oraingo egoera eta legeak ezagutuko bagenitu, unibertso osoaren iragana eta etorkizuna ezagutu ahalko genuke. Unibertsoa makina edo ordulari handi bat bezalakoa da, hau da, bere gertakizun guztiak, baita gizakionak ere, gertaera molde edo lege natural aldaezin batzuen arabera gertatzen dira.
Genetikoa:
Dioenez, gizakiok eta animalia eta landare guztiak geneek irauteko eraiki dituzten tresnak gara. Geneek erabakitzen dituzte gure gorputzaren egitura, geure izaera psikologikoa eta gure jokaerak.

Ekonomikoaren ordezkari garrantzitsuena Karl Marx marxismoaren sortzailea. Honek dioenez, gizarteko egitura ekonomikoa da gizartearen gertaera politikoak eta baliozkoak determinatzen dituena. Horrez gain, pertsona bakoitzaren jokaerak ere, egitura ekonomikoengatik determinatuta daudela defendatzen du hainbatek.

Teologikoaren ordezkari garrantzitsuena Martin Lutero da. Luterok dioenez, egiten dugun guztia Jainkoak ala deabruak erabakitzen dute. Gizakiak ez du erabakitzen ezta Jainkoaren ala deabruaren alde egongo den.

Etikoa:

Estoizismoak dioenez, patuak agintzen du mundua, dena dago aurrez determinatuta. Eta zoriontasuna eskuratzeko egin dezakegun onena geure patua onartzea da; gertatzen zaiguna onartzea eta aldatu nahi ez izatea, alegia.


Indeterminismoa


Helburuak indeterminaturik zehazturik gabe daude, eta gure gogoak edo borondateak erabakitzen ditu. Beraz, badaukagu barne askatasunik.

Fisikoa:

Fisika kuantikoa atomoen osagaien mekanikari buruzko teoria bat da. Heisenberg Etikoa:
Kantek dioenez, barne askatasunik ez bagenu, ezinezkoa izango litzateke erantzunkizunaz eta moralaz hitzegitea.

Determinatzea:

guztiz eta osoko mugatzea. Baldintzatzea: bere gain eragitea guztiz eta osoki mugatu gabe. //// Izanaren eremua:
gure iritzietatik eta borondatetik kanpo diren gauza guztien bilduma.

Izan beharra:

eremua geure ustez onak direlako izan beharko liratekeen gauza guztien bilduma.

Erlijioa emailea: Jainkoa / helbide: gizaki guztiak / hartzaileak: fededunak / forma: zigorrak edo sariak / epailea: Jainkoa
Morala emailea: norbera / helbidea: norbera / epailea: norbera
Zuzenbidea emailea: aginte politikoa / helbidea: elkarte politikoko kideak / hartzaileak: kide zintzoak / epaileak: funtzionarioak
Etika:
Moralaren arauak edo baloiak arrazoitzea.

Etika autonomistek gizakiaren arrazoimena da moralaren arauak ezarri behar dituen.
heteronomistek moralaren aldetik ontzat jotzen dena ez da giza nahimenk bere buruari ematen dion zerbait, baizik eta kanpoko zerbaitetik datorkio. ////
Eudemonismoa:
bizitzaren helburu gorena zoriontasuna da.

Estoikoek:

zoriontasuna ausardiaren bitartez lortzen da, min eta plazer guztien aurrean ausardia mantenduz.

Hedonismoak:

zoriontasuna plazerraren bitartez lortzen da.

Epikureoek:

plazerra bilatu eta mina baztertu egungo horretarako bidea plazerren kalkulua da. Plazerak biharko mina, egungo minak biharko plazera.

Entradas relacionadas: