Etika komunikatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

Etika laborala

Etika laborala edo profesionala, langile batek bere lanbiderako duen Portaerari buruz hausnartzeaz arduratzen da. Lan-jarduera bat egiteari Aplikatzen zaizkion arau etikoen multzoa da.

Deontologia, etika arautzailearen parte bat da eta derrigorrez bete behar Diren printzipio eta arau batzuk ematen ditu.

Etika profesionala enpresaren etika kontzeptutik dator. Etika Profesionalari dagokionez, erantzukizunak behartzen du gizabanakoa bere lana Modu etikoan eta bidezkoan egitera, guztien ongiaren alde lan eginez.

Faktore hauek erakusten dute etika profesional egokia dagoela.

Zuzentasuna:

Zuzentasunez lan egiten duen langileak, harreman Hobeak izango ditu langile, bezero eta arduradunekin.

Erantzukizunaren zentzua:

Eragina dauka langileak egiten duen lan Kopuru eta moduan.

Enfasia kalitatean:

Lanaren etika sendoa duten langileak Lanaren kalitatek arduratzen ditu eta duten guztia ematen dute emaitza ona Lortzeko, beharrezkoa den hura soilik egin ordez.

Diziplina:

Konpromiso maila jakin bat eskatzen da eguneroko Eginbeharrak amaitu ahal izateko.

Talde-lanaren zentzua:

Langile gehienek elkarlanean jardun behar Dute enpresaren helburuak betetzeko.

4. Etikaren eguneroko Erronkak

Etikak izan behar du bizitza sozial guztiaren gidari. Etikak, giza eskubideen Errespetua eta askatasuna ditu hodeiertzean.

Gaur egun, garai batean ez bezala, etikak konponbidea aurkitu behar Dizkiegun erronka asko ditu.

Auzi bioetikoak

Lehen zientziek bizitza aztertzen zuten orain, manipulatu egiten dute. Testuinguru honetan, diziplina berri bat sortzen da, bioetika.

Giza genomaren aurkikuntza:

Orain arte sendaezinak ziren gaixotasunak Dendatzea ahalbidetuko du, baita agertzea prebenitu ere. Giza genomaren Aurkikuntza diruz lagundu zuten enpresen interesek mugatu egiten dute Aurkikuntza hori gizateria osoan garatzea.

Manipulazio genetikoa eta klonazioa:

Landare eta animalia transgenikoekin hasi Ziren eta baita ardi klonatuekin. Etikaren ikuspuntutik giza klonazioa baztertu Egin behar da, pertsonaren osotasuna eskubide bat delako eta edozein pertsonak Exijitu dezakeelako bere kopiarik ez egitea bere baimenik gabe.

Eutanasia:

Gaixo sendaezin baten bizitza minik eragin gabe Etetea da, bitarteko artifizialekin bizitza luzatua sufritzen jarrai ez dezan. Aktiboa izaten da bizitza etetea medikuak eta gaixoak negoziatzen dutenean. Pasiboa berriz gaixoa artifizialki bizitzen denean eta zaintzak eteten Direnean. Etikaren ikuspegitik hau onargarria da baldin eta giza eskubideak eta Zuzenbidezko estatu demokratiko baten arau-moralak errespetatzen baditu.

Organoen dohaintza:

Gure barne organoak edo ehunak behar ez Ditugunean senideei edo beste pertsona batzuei emateko ekintza altruista da. Etikaren ikuspuntutik moralki onargarria da.




Auzi ekologikoak eta Sozialak

Hainbat arazo daude planetaren ingurumena arriskuan jartzen dituztenak. Kutsadura, euri azidoak, deforestazioak, gainpopulazioak, deforestazioak eta Abar. Hans Jonasek agindu etiko berria sortu zuen, erantzukizunaren Inperatiboa. Honako hau dio “Joka ezazu zure ekintzaren ondorioak Lurraren Gainean giza bizitza egiazkoa izatearekin bateragarriak izateko moduan”.

Arazo sozialei lotuta badira etikarentzat beste erronka batzuk:

Gutxiengoak:

NBEko batzar nagusiak, 1992ko abenduaren 18ko 47/135 ebazpenean, legearen eta moralaren ikuspuntutik gutxiengoak baztertuak Ez izateko duten eskubidea babestu zuten.

Diskriminazio positiboa:

Diskriminazio negatiboarekin alderatuz Gero, diskriminazio positiboaren helburua da gutxiengoei lehentasunezko Trataera emateko neurri politikoak ezartzea, zenbait zerbitzu edo baliabidetara Eta ondare jakin batzuetara errazago irits daitezen.

Homofobia:

Nazioarteko komunitate zientifikoak dio Homosexualitatea ez dela gaixotasun bat. Teoria etikoen ikuspuntutik, bikote Homosexualen ezkontzak gehienen sexu-joera bera ez izateagatik baztertuak izan Behar ez direla dio.

Auzi ekonomikoak: Pobreziaren globalizazioa

Eredu liberal-kapitalista mundu-mailakoa bihurtzeak kontsumo-gizartearen Garapena ekarri du. Planetako toki askotan errenta, ondarte eta zerbitzu maila Altuekin bizi dira. Baina pobrezia ezaugarri duten gizarteak ere badira.

Pobreziaren ondorioetako bat baztertuak agertzean datza. Azpigaratutako Gizarteetan gertatzen da gehienetan. Garatutako gizarteetan, eskaleak edo Paperik gabeko etorkinak, lanik ez dutenak eta abar ere badaude. Emakumeena Arazo berezia da, pobreziaren ondorioz sortzen diren arazoek gehien eragiten Dietelako. Pobreziaren feminizazioa deritzo.

Globalizazioaren auziei etikatik egin behar zaie aurre. Berdintasunean eta Elkartasunean oinarritutako trataera gizaki guztien artera hedatu behar da. Horretarako eskubide indibidualen urraketa ekidin behar da.

Hirien antolakuntza. Gizarte-Antolakuntza

Norberak bete behar du bere papera. Bakoitzak bere esparruan bertutetsuak Izan behar dira.

·Ekoizleak: Nekazariak, saltzaileak,eskulangileak…. Arimaren zati irritsua egiten dio Erreferentzia. Haien bertutea. Neurritasuna-rekin jokatzen da. Bere zeregina Betetzen badute, (bere lanean) perfekziora hurbilduo dira.

·Zaindariak, Soldaduak, zaindariak… Gaitasun fisiko eta moral izan behar dute eta haien Bertutea.Sendotasuna da. Hau da, kapazak eta entrenatuak izan behar dira hiria Defendatzeko eta babesteko.

·Gobernariak Filosofoak dira. Jakitsua da, hezituta dagoelako. Haien bertutea Zuhurtasunez Jokatzen da. Gobernatu behar dute onenek: pertsona jakintsuenak eta hezituenak.

Zuzentasunez edo justiziaz Gobernatzeko ( Zuhurtasunez jokatuz)

·Aberastasuna Eta txirotasuna desagertu behar dira, batez ere,gobernariaren artean.

·Gobernariek Ez lukete jabetza pribaturik ez ondasunik behar izango eta gainera, ez lukete Boterea desiratu behar.

·Eskulangileek Izan ahal dute jabetza pribatua

·Filosofoek Familia gabeko agintariak izan behar dira. Familiar gobernatzeko oztopoak Direlako.

·Ezkontzak Estatutak antolatuko ditu. Estatuak erabakiko du norekin ezkondu behar garen, Beti estatuaren onerako.

·Seme-alaben Hezkuntza estatuaren mende dago.



Entradas relacionadas: