ESTRATIFIKAZIOA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

 

Weber bezala, autore honek soldata (salario)

eta lansari (
sueldo
) nozioak bereizten ditu. Bigarrena enpleguaren segurtasunari lotzen zaio eta enplegatzailearen eta enplegatuaren artean konfidantza harreman bat eskatzen du kontrol soziala hobetze aldera. Hori horrela da zeren autoritatea delegatzen zaien enplegatuek ala funtzio bereziak betetzeko jasotzen duten arduradunek autonomia eta diskrezionalitate zilegi maila batetaz gozatzen dute erakundearen helburu eta baloreekin bat datozelako. Autonomia maila hori kompromezu moralari lotuagoa dago eta ez kanpoko zigorren eta sarien eraginkortasunari. Goldthorpe-k azpimarratzen du beste ezaugarri kalitatiboak askoz garrantzitsuagoak direla.

Goldthrope-k aurkezten duen moduan, zerbitzu klaseak talde okupazional handiak batzen ditu: profesionalak (ezagutza espezializatua ala aditua horiei delegatzen zaie), batetik, eta administrari zein zuzendariak, bestetik. Goldthorpe-k ukatzen du zerbitzu klasea klase gidari ala kapitalista bat izan daitekenik. Funtsean, eliteko pertsona batzuek kontrolatzen dute beraien boterea dela eta, ekonomikoa, politikoa, militarra ala beste mota batekoa izan dadila.

Zerbitzuen egitura ezaugarriak behin argituta, azaldu behar da zein diren klase horren interesak. Goldthorpe-k bereizketa bat egitea proposatzen du nortasun demografiko prozesuaren eta kultura nortasun prozesuaren artean, esan nahi baita klase ekonomikoetatik klase sozialetara igarotzea. Zerbitzu klaseak garapen nabarmena ezagutu du erakundeen kopuruaren hazkundearekin eta horiek betetzen dituzten funtzioen biderkatzearekin. Klase horren hedakuntza hain garrantzitsua izan da non bere kideek, bereziki zuzendaritza eta administrari postuak betetzen dituztenek, ikasketa maila apala daukaten.

Klase horren potentzial soziopolitikoari dagokionez, Goldthorpe-k dio funtsean klase kontserbatzaile bat dela, beretzako eta bere seme-alabentzako bere ongizate materiala mantentzen ahalgintzen baita. Langile klasearen berdintasun ideien aurrean, meritokraziaren ideologia lehenesten du, eta lanaren zatiketaren aintzinean, ideologia teknokratikoari dei egiten dio, onartuz krisi egoeretan ezberdintasun sozialak sakondu daitezkela. Horrez gain, langabeziak bereziki langile manualak ikusten ditu, profesionalek, zuzendariek eta administrariek dauzkaten babes mekanismoak ugaritzen diren une berean.

Goldthorpe-k uste du, indar politikoak eginak izan arren, ez dela inundik inora benetako berdintasuna lortu. Balorazio horiei buruz, komeni da azpimarratzea, nahiz eta bere hasierako ikuspegia weberiarra izan, inoiz ez duela problematika soziala begi bistatik galtzen. Pentsamentu originalaren adibide interesgarri bat da, lan enpirikoarekin uztartuta dagoela kontutan izanik.



Entradas relacionadas: