ESTRATIFIKAZIOA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB

 

2.1.3. Miliband eta klase borroka


Miliband balio handiko eta nazioarteko prestigio gehien daukan teorizatzaile neomarxista da. Bere interesa gizarte garaikideetan suertatzen diren dominazio formen azterketan erdiratzen da, kapitalistak ala sozialistak izan daitezela, beraien protagonista, mekanismo, prozesu eta artikulazioei dagokionez (Miliband, 1990). Klase sozialei buruz egiten duen ekarpenean, El Manifesto Comunista liburuaren ildotik, non gizarteen eta gizadiaren historiaren motorea klase-borroka den, kontsideratzen du errealitate sozialaren ezagutzan klase-borrokaren azterketa funtsezkoa bilakatzen dela.
Horren arabera, Miliband-ek pentsatzen du garrantzitsua dela borroka horren oinarri eta mekanismoak jorratzea baita ere hartzen dituen formak, bere protagonistak eta denbora zein une ezberdinetan erabiltzen diren esplotazioaren arrazoiak.

Gizarte kapitalista aurreratuen egiturak eta ekoizpen moduak kontutan hartuz, klaseen analisiaren helburuak argiak dira Miliband-

Entzako

  • Klaseen azterketak, horien identifikazioa baita azpiklaseena ere baimentzen du; gizarte batean dauden klaseen mapa ahalbidetzeaz gain.

  • Dominazio eta esplotazio egitura zein mekanismoen ezagutza baimentzen du.

  • Gatazka sozialak agerian uzten ditu, bai kapital zein Estatuaren artean suertatzen direnak ala kapitala eta langile klasearen artekoak, bai beste talde batzuen presioak eragindakoak, gizarte mugimenduak adibide direla. Halaber, nazioarte mailan ere klaseen analisia aplikatzearen beharra ere defendatzen du, XX. Mendean zehar kapitalak ezagutu dituen nazioarteratze prozesuekin koherentzian jarriz.

Bere ekarpen handienetarikoa, gizarte ezberdinetan ematen den esplotazioa, dominazio eta mendekotasun harremanekin lotzea izan da. Militand-entzako, esplotazioa gertaera objetibo bat da zeinek lotura bat mantentzen duen klase batek eskuratu dezakeen gainbalioarekin baita ere ekoizpenaren gehigarriaren banaketa sozialarekin. Bere aldetik, dominazioak ez ditu soilik onura ekonomikoak ekartzen baizik eta beste pribilegio batzuk dakarzki, nahiz eta faktore guzti horiek estuki lotuak izan. Miliband-en iritziz, dominazioak esplotazioa ahalbidetzen du zeren azken hau lehenaren funtzezko helburua bezala kontsideratu behar da. Kontsiderazio horietatik habiatuz, erraza da klase borrokaren protagonistak identifikatzea dominazio harreman sozialak behatuz.

Klase dominanteak bere posizioa egonkortzen du hiru funtsezko osagaien kontrolaren bidez. Miliband-entzako, ez dira soilik ekoizpen moduak (jabego indibidualaren bidez kontrolatuak batik bat) baizik eta administrazio eta Estatu moduak (bereziki koerzitiboak direnak) eta komunikabideak zeren adostasuna sortzen dute. Nahiz eta jabegoa gizarte kapitalisten botere iturri nagusia izan, ez da funtsezkoa kontrol sozialerako. Esan beharra dago aipatutako botere ezberdinen arteko aliantza ez formala estu bezain anitza dela.


Entradas relacionadas: