ESTRATIFIKAZIOA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,92 KB

 


Gizarte zatitua

Nazioarteko egitasmo horren ondoren, José Felix Tezanos-ek La sociedad dividida. Estructuras de clases y desigualdades en las sociedades tecnológicas liburua plazaratu zuen. Lan hori, estratifikazio sozialaren inguruko eztabaidez buruzko atsekabe batetik habiatzen zen eta klasikoen berrirakurketaren joerarik irtetea gomendatzen zuen. Izan ere, joera handiegia dago errealitate berriak teoria zaharrekin aztertzeko, neofuntzionalistek, neomarxistek eta neoweberiarrek egin duten bezala. Horren aurrean, Tezanos-ek haustura estrategia bat proposatzen du zeinek ideia eta irakurketa berrien garapenaren apustua egiten duen gizarte industrialetan gertatu diren eraldaketen pilaketaren ulermen argi batetik habiatuz, zeren modelo sozial berri baten aurrean daude eta berau ulertzeko ezinbestekoa da klase sozialen eta ezberdintasunaren irakurketa marko berri bat proposatzea.

Tezanos-en iritziz, Wright eta Goldthorpe bezalako autoreek, argiki ordezkatzen dute zein puntutaraino soziologo askok behin eta berriko testu klasikoak irakurtzen eta berrirakurtzen dituztela, sistema sozialean gertatu diren eraldaketa nagusiak kontutan hartu gabe. Zentzu horretan, iraultza intelektual bat burutzea gomendatzen du. Tezanos-ek ikuspegi kontzeptualen eta identifikazio sozialen arteko banaketa arbuiatzen du, zeren hiztegi eta tipologien ekoizpenak ikerlariak demiurgoetan bilakatzen ditu. Baina ez daukate gaitasunik portaera elektoralak, lan merkatuaren dualizazioa ala enpleguaren aurrean dauden ezberdintasunak bezalako fenomenoak azaltzeko.

Hori dela era, Tezanos-ek paradigma sozial berri bat proposatzen du: aurreratuta dauden gizarte teknologikoen agerpena alegia. Bere aburuz, gizadiaren historian, hirugarren eraldaketa nagusiaren aurrean izango ginateke, iraultza neolitikoaren eta iraultza industrialaren ostean. Garapenaren bektorea zientzia eta teknologiak daukaten papel egituratzailea izango litzateke eta bereziki teknologia berrien protagonismoa: informazioarena, informatikarena, bioteknologiarena eta neurozientziena. Gizarte industrialean gertatu zen ez bezala, teknologia berriek eragin ezberdintzaile ikaragarria edukiko lukete. Tezanos-en eskeman, aurrerapen teknologikoa ametsgaizto bat bilakatu daiteke.

Paradigma sozial berriari dagokionez, Tezanos-ek gizarte teknologikoaren 17 joera azpimarratzen ditu, nahiz eta bere garapenaren hasieran egon: globalizazioa, zientzia eta teknologiaren paper geroz eta garrantzitsuagoa, robotizazioa, enpresen sarea, dualizazio okupazioanala eta lan merkatuaren segmentazioa, azpiklaseen osaketa, lan egunaren murrizketa, Estado-nazioaren krisia, botere multinazionalaren forma berriak, arazo ekologikoak, baloreen krisia, etabar. Joera batzuen baieztapen enpirikoa alde batera utziz, ez da argi geratzen nola joera horiek artikulatzen diren paradigma berri bat osatze aldera.

Era berean, ez da argi geratzen zein den fenomeno horien garrantzia eta hedadura baita ere joera bakoitzarena. Tezanos bereziki horietako bietan erdiratzen da:
bazterketa soziala eta azpiklaseen osaketa. “Bazterketaz hitz egiten delarik, herritargo bikoitza ezartzera norabidetuta dauden prozesu sozialetan ekiten da (…). Bazterketa, segregazio sozialeko prozesu bat da. Aldiz, azpiklaseak bazterketa prozesu horien biktima nagusiek osatutako talde sozialak eta ia-klaseak dira”. Nahiz eta bazterketa sozialaren ideia lan munduan sartzeko sailtasunei lotua izan, Tezanos-ek proposatzen duen eskema analitikoa urrutiago doa zeren bazterketa soziala lotzen du, batetik, Ongizatezko Estatuaren krisiarekin, eta, bestetik, enplegua prekarizatzen duen eta langabezi estrukturala sortzen duen lan prozesuen prekarizazioarekin, dualizazio sozial prozesu zabalago batzuen barruan dagoela kontutan izanik. Arazoa da Tezanos-ek ez duela bere planteamentua operazionalizatzen, fenomenoaren balorazioa zailduz.

Aitzitik, Tezanos-ek honakoa azpimarratzen du: bazterketa soziala ekoizpenaren antolaketa paradigma bati lotua dago. Era berean, azpiklaseen sorrera estratifikazio sozial modelo berri bati lotua dago. Kasu honetan, estratifikazioaren modelo dualizatu bat izango litzateke non, merkatuaren logikaren arabera, muga bat ezartzen duen sistemaren barruan daudenen eta kanpoan daudenen artean ezin diotelako sistemak eskatzen duen kalifikazioari erantzun. Beraz, kontua ez da soilik baztertuak ezin daitezkela kantifikatuak eta beraz identifikableak izan, baizik eta esku-hartzen duten faktoreek merkatuak eta sistemak direla.
Ondorioz, ez da argi geratzen zein diren ikututako pertsonak ezta ere beraien ekintzen norabide estrategikoak. Pentsatzeko modu horrek, azpiklaseen identifikazioa zailtzen du:


“Adina aldagai garrantzitsu bat da azpiklaseen adskripzio ahalezko ala latenteetan zeren egitura langabeziak zuzenki gazteak ikutzen ditu (…). Logikoki ez da gazteak ez direla kontratatuak beraien adinarengatik, baizik eta errazagoa eta merkeagoa dela enplegatu gazte berriak kontratatzea ez eta adin gehiagoko pertsonak”.


Gogoratu behar da gazteak ez direla soilik eragile indibidualak, familia eta etxeen barruan kokatzen baitira eta bertatik hainbat baliabide eskuratzen dituztelako, baizik eta enplegu estrategiak eta, maiz, gorakada sozialak partekatzen dituztela. Halaber, egitura langabezia ez da gazteen integrazio sozialaren arrazoi bakarra. Orohar, 70. Hamarkadako krisiak eta 80. Hamarkadan gertatutako paradigma neoliberalak eragindako haustura sozialak ez daude bakarrik egitura langabeziaren hazkundeari lotuak baizik eta lan malgutasunari lorutiko kontratatzeko forma berriei. Espainiako kasuari buruz egindako lanen artean, Javier Polavieja-ren ikerketak aipamen berezi bat merezi du. Estables y precarios.Desregulacion laboral y estratifilacion social en España liburuan, Polavieja-k (1993) ez ditu klaseei buruzko teoria berriak errefusatzen, baizik eta eztabaidatzen ditu, estratifikazio sozialerako egokiak diren tresna analitikoak horrela lortuz. Tezanos-ek merkatuaren eta sistemaren logikari dei egiten zion bitartean prozesu horiek azaltzeko, Polavieja-k bertan sartuta dauden eragileak zehazki identifikatzen ditu baita ere bere norabide estrategikoak, 1984ean gobernu sozialistak hasitako lan merkatuaren desregulazioko politiken barruan. Horri esker, hobeto ulertzen da nola Espainiak lan tenporalitate marka guztiak gainditzen dituen.

Polavieja klaseen teorien kritika arrazoitu batetik habiatzen da, instituzio gabeko  eta bakoitzaren interesei zentzua eta arrazionaltasuna ematen dien lotura sozialik gabeko mundo baterako pentsatuak baitira. Hori dela eta, identifikatu behar da zein mekanismo eta prozesuren bidez interes abstraktuek adierazpen bide bat eta gauzapen modu bat aurkitzen duten. Kontratazio tenporalaren kasuan, Espainiak ezagutzen duen gehiegizko mailara iristean, ez da nahikoa esatea sistemaren logikaren ondorioa dela ezta ere kapitalisten inposizioaren emaitza dela. Politika horiek horrelako onarpen soziala lortzen dutelarik, horrek esan nahi du onuradunak eta kaltetuak askoz ere banatuagoak direla. Polvieja-k langile gazte eta adinduenen arteko interesen gatazkak jorratzen ditu, jakinik lehenak prestatuagoak izan ohi direla, bigarrenak hobeki antolatuak daudelarik.  Azken hauen interesa da beraien burua babestea ez daitezen lan merkatutik botatuak izan, lehenak bide batez lan merkatuan sartuko balira postu horiek betetzeko. Aitzitik, batzuek zein besteek gauza bat partekatzen dute: etxebizitza. Logika indibidualista muturreraino eramanez, Polavieja-k familia estrategiei dei egiteari uko egiten die azalpen funtzioanlistaegia delako, familiak ezin balira eragile estrategiko kalifikatuak izan lan merkatuari buruzko eztabaidan, bereziki Espainian non lan merkatuan sartzeko zailtasunak konpentsatuak diren gurasoen etxean adin bateraino egotearen bidez.

Eztabaida hori alde batera utziz, Polavieja-k Espainian gauzatzen den lan merkatuaren desregulazioak eragindako segmentazio prozesua azaldu dezakeen mekanismoak identifikatzen ditu (suspertze eta indargabetze efektuak) eta amaitzen du klaseen teoriari galdera interesgarriak eginez, segmentazioak klaseen barruan zatiketak eragiten dituen neurrian. Klaseen barruko ezberdintasunak klaseen arteko ezberdintasunak bezain garrantzitsuak badira, planteatzen den galdera jakitea da zertarako balio duten klaseek. Horrek, ikerketa longitudinalak burutzea eskatzen du lan ibilbideak bere osotasunean ikusteko.


Entradas relacionadas: