Estatuaren lege organikoa 1967

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,31 KB

 

10.FINK + KRISI(59-79)Diktaduraren aurreko garaia latza izan zen arlo politiko, ekonomiko eta sozialean baina 60ko hamarkadatik aurrera gauzak aldatu egin ziren.


Hasteko, 57an Frankok goi-karguetan zeuden falangistak kanporatu zituen haien gestio txarragatik. Horien ordez Opus Deiko teknokratak jarri zituen postu horietan. Hauek ekonomikoki liberalak ziren, eta ekonomia liberalizatu zuten, pezetaren debaluaketa eta zerga erreformaren bidez horrela Estatuko diru sarrerak handitu ziren. Nahiz eta ekonomikoki liberalak izan, politikoki oso kontserbadoreak ziren.


Gainera, zenbait lege berri aldarrikatu ziren. Horien artean adierazgarrienak hurrengo hauek izanik: prentsa-legea, erlijio-askatasuna, hezkuntza-legea eta Estatuaren Lege Organikoa. Honetan, estatuaren oinarriak finkatu ziren, horien artean Espainia erreinutzat hartzen zen eta Konstituzio modukoa izateko ahalbideratu zen, nazioarteko oniritztia jasotzeko.


Ekonomiari dagokionez, teknokratek hartutako neurriei esker ekonomiak gora egin zuen eta horrela espainiarren bizi-mailak gora egin zuen ere. Hazkunde horren faktoreak hauel izan ziren:-egonkortasun-plana-emigrazioak bidalitako dibisak-atzerriko inbertsioak Espainian-atzerritik etorritako dibisak turismoarekin.


Gainera, 59an Estatuaren Ekonomia Lege berria aldarrikatu zen, eta horren bidez autarkia bukatutzat eman zen. Frankok Europako merkatuan sartzeko aukera ikusi zuen eta horretarako pezeta debaluatu zen eta atzerriko inbertsioak bultzatu ziren.


Industriari begirs grapen-planak egin ziren Lopez-Rodo arduraduna izan zelarik: -1.64/68-2.68/71-3.71/75.


Industria, Espainiako eremu guztietara zabaltzeko planak izan ziren, baino honek porrot egin zuen diru-laguntzak jada industrializatuta zeuden eremuetara joan zirelako. Beraz, Espainiako eskualdeen arteko zegoen desoreka ez zen murriztu. Dena den, 60ko hamarkadan hartutako neurriei esker, Espainiak izugarrizko hazkunde ekonomikoa izan zuen, historian zehar Espainiak izan duen hazkunderik handi eta luzeena izan zen, 13 urtekoa.


Ekonomia hobetze honek gizarte aldaketak ekarri zituen, gizartearen ohiturak eta pentsamoldea aldatu zen eta kapitalismoaren eraginez, gizarte-kontsumista bihurtu zen. Horretaz aparte emakumea lan-munduan sartu zen, ikasleen kopurua handitu eta kultura pluralizatu egin zen. Biztanleriak gora egin zuen eta gainera landa eremuko nekazariek hirietara emigratu zuten lana lortzeko. Modu horretan, Espainia nekazaritzan oinarrituriko herrialde bat izatetik hiritar eta industriala herrialde izatera pasa zen.


60ko hamarkadan zehar frankismoarekiko oposizioa egon zen erregimenaren barruan eta kanpoan.


62an, EEE sortu zenean Frankok hor sartzeko aukera paregabea ikusi zuen. Hori ikusita, Frankoren oposizioa
Munichen elkartu zen demokrazia egongo ez zen bitartean ez onartzeko. Ordezkari horiek atxilotuak eta erbesteratuak izan ziren, eta falangistek Municheko bilera horri “kontubernioa” deitu zioteb. Gainera mugimendu nazionalistek oposizioa egin zioten ere frankismoaria: Katalunian PSUk, ERCk jarrera aktiboa izan zuten eta Euskadin Eta sortu zen 59an.


70eko hamrkadan frankismoaren gainbehera etorri zen. Hateko erregimenaren barne banaketa izan zen. Alde batetik batzuek irekitasunaren alde jo zuren eta beste batzuk aldiz inmobilistak eta kontserbadoreak izan ziren, gauzak zeuden moduan utzi nahian(C Blanco).


Francok 73an estatu-burutza eta gorbernu-burutza banatu egin zituen. Bere burua estatuburu izendatu eta Carrero Blanco gobernu-buru izendatu zuen. Horik hilabete batzuetara ETAk Carrero Blanco hil zuen atentatu batean. Ondorioz Francok, Arias Navarri izendatu zuen gobernu-buru.


73ko petrolioaren krisiari eta terrorismoari aurre egin behar zien gobernuak. Gainera Portugalen diktadura modu baketsuan bukatu zen eta bide demokratikoari hasiera eman zion. Hori ikusita, Espainian, berdin egiteko grina piztu zen.


Hiltzear zeogielarik azken heriotza zigorrak sinatu zituen eta Marokoko protektoratuan arazoak zirela eta, Saharako auzia sortu zen. Azkenikm 75an Franco hil zen eta berarekin frankismoa. Diktadura aldia bukkatu eta Trantsizioa hasi zen prestatzen.


Entradas relacionadas: