Estatuaren lege organikoa 1967

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB

 

POLITIKA

Gerra zibila amaitu ondoren ezarritako diktaduraren burua Francisco Franco izan zen, Francok Errepublikaren aurkako indarrak bildu eta kontrolatu zituen, eta haien babesaz gobernatu zuen. Baina frankismoa, Francoren gobernu pertsonala ez ezik, politika- eta gizarte-sistema ere izan zen, pixkanaka bilakatuz irauten jakin izan zuena.

 Estatu frankista 1975era arte iraun zuen, baina erregimena gerra garaian hasi zen osatzen, matxinoen Burgosen lehen gobernu militarra sortu zutenean. Bertan, Franco bihurtu zen lider nagusia eta lortu zuen armada guztiaren jeneral gorena izatea. Horretaz gain, agintaritza politikoa lortu zuen, eta horrela modu diktatorial batez hasi zen bere aldean “kaudillo” izena hartuta.

 1939tik aurrera bereganatu zituen botere politiko guztiak, eta erregimen antidemokratiko bat ezarri zuen: konstituziorik gabe, alderdi politikorik gabe, askatasun eta eskubiderik gabe… Historialari batzuen ustez, erregimena faxista eta totalitarioa zen; baina beste batzuen ustez, autoritarioa zen. Azkeneko hauen ustez, falangeak (alderdi bakarra) ez zuen Espainian pisu handirik izan, alderdi naziak Alemanian edo alderdi faxista Italian.

 1940. Urtetik aurrera Frankoren erregimenak egitura politikoa zuen eta itxura juridikoa emateko Oinarrizko legeak sortu zituen. Adibidez, Gorteak Onartzeko Legea, itxura emateko kontsulta organoa zena, lege hauek Francok proposatzen zituenak ziren eta emaitzak aldez aurretik adostuta zeuden falange, eliza eta militarren ordezkarien artean. Ondorengotza legea
Francok bere ordezkaria aukeratu ahal izateko. Espainiaren Forua onartu zen, konstituzio baten parekoa izan nahi zuena. Eta Estatuaren Lege Organikoa, hau estatuaren azkeneko legea izan zen (1967) eta honekin amaitu zen prozesu legegilea. Bestalde lanaren forua onartu zen eta Batasun Sindikalaren legea eta Espainiako erakunde sindikalak eratu ziren.

Francoren erregimenaren oinarriak

Falangea, armada eta eliza ziren.

 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitzean zegoenean, estatu faxistak demokratizatzeko prozesua hasi zen (Alemania, Italia). Gainera gerran parte hartu zuten estatuak berreskuratzeko (Holanda, Britainia Handia, Frantzia, Belgika) Estatu Batuak maileguak eman zituen, eta nazioarteko erakundeak sortzen hasi zire, hala nola, Europar Batasuna. Baina Espainia diktaduran barneratuta zegoenez erakundearen kanpoan geratu zen eta ondorioz, isolatuta geratu zen.

 50. Hamarkadan, Mugimendu Nazionalaren Printzipioei Buruzko Legea onartu zen, honen bidez, Mugimenduak bere egin zituen ideia falangistak, eta Falangek boterea galdu zuen.  Nazioarteko harremanei begira, Francoren jarrera antikomunista zela eta, eta AEB (kapitalista) eta Errusiaren (komunista) arteko Gerra Hotza zela eta, mendebaldeko gizarteak Francoren diktadura onartu eta Espainiak nazioarteko zenbait erakundeetan sartu zen, horrela isolamendutik ateratzen.

 1960ko hamarkadan lege berriak egin ziren, Estatuko Administrazio Zibilaren Araubide Juridikoaren Legearen bidez, administrazioa deszentralizatu, bizkortu, eta modernizatu egin zuten. 1966an Prentsa Legea aurkeztu zuen eta aldez aurretiko zentsura bigundu zen. Ondoren Erlijio Askatasunari Buruzko Legea onartu zen eta katolizismoaren monopolioa amaitu zen, katolizismoak pribilegio guztiak izaten jarraitu bazuen ere. Halaber Hezkuntza Lege Orokorra eta Mugimenduaren Eta Kontseilu Nazionalaren Legeak ezarri ziren. Azken honen bidez, Falanje baztertu zen eta irtenbide demokratiko oro ixten zituen.  1969ko uztailaren 22an, Francok Joan Karlos Borboikoa bere ondorengo izendatu zuen.

 Geroago, erregimenean barne tentsioak sortu ziren, eta alde hauek zeuden:

  • Irekitasunaren aldekoak: (Fraga Iribarne) erregimena gizarte-errealitatera egokitu nahi zuten.
  • Inmobilistak: (Girón de Velasco) Gerra Zibiletik sortutako erregimenaren ezaugarriei eutsi nahi zieten, inolako aldaketarik gabe.
  • Kontserbadoreak: (Carrero Blanco) erregimenak oinarriak aldatu gabe jarraitzeko egin beharreko erreformak baino ez zituen onartzen.

Erregimenaren krisiak areagotu egin zituen lan-gatazkak, oposizioaren presentzia (lehenbizi, Espainiako Junta Demokratikoaren bidez, eta geroago, Konbergentzia Demokratikorako Plataformaren (ilegalak diren alderdietako ordezkariak) bidez), Elizarekiko tentsioa eta armada barruko disidentzia. Armadan, hain zuzen, Batasun Militar Demokratikoa (militarrek sortu zuten diktadurarekin amaitzeko) sortu zen 1974ko erdialdean.

 1973ko ekainean lehen aldiz, Francok gobernuko buruzagitza eta Estatukoa bereizi zituen, eta gobernuko presidente izendatu zuen Luis Carrero Blanco, bere konfiantzazko gizona. Hilabete gutxira ETA talde terroristak hil egin zuen eta ondorioa, inmobilisten, irekitasunaren aldekoen eta kontserbadoreen arteko borroka areagotu egin zen.

 Franco zahartuta zegoen, ezin zuen jada boterea zuzenean jardun, eta haren amaieran igartzen zen. Berriz ere erregimena bakartuta geratu zen, eta kanpo-politikan ere nabaritu zen erregimenaren ahultasuna eta Espainiak Marokoko protektoratua galdu zuen.

 Franco 1975eko abenduaren 20an hil zen eta hark aldez aurretik izendatutako Juan Carlos Erregeak gobernatu zuen berak egindakoak jarraituko zituelakoan, baina Francorik gabe Frankismoa amaitu zen.

Entradas relacionadas: