Estatuaren lege organikoa 1967

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,45 KB

2.3.- Ekonomiaren garapen aldia (1957tik aurrera)

1957an gobernu berriak ekonomia egonkortzeko planak abian jarri zituen, eta 60ko hamarkadaren amaierara arte iraun zuten. Aldi horretako ezaugarririk bereziena ekonomiaren garapena eta hazkundea izan zen.

A)Egonkortze eta Garapen Planak

1956an, hainbatarazo zeuden. Ageri-agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra.

Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu sektorekoak ziren, eta Opus Deiri lotutako pertsonak ziren. 1959an, Egonkortze Plana osatu eta abian jarri zuten (1957. Eta 1959. Urteen artean sustatutako lege sorta). Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua. Honako neurri hauek hartu zituzten:

  • Pezetaren baliogutxitzea

  • Soldatak izoztu zituzten eta gastu publikoa gutxitu

  • Trabak murriztu zituzten eta kanpoko inbertsioetara ireki

  • Zerga sistema aldatu zuten, eta, zerga berriak sortuz, irabazi publikoak areagotzeko helburua zuten

Egonkortze Planaren helburuak neurri batean baino ez ziren bete: ekonomiaren gutxi gora-beherako garapen orekatua lortu zen.

Hasitako egonkortze eta hazkunde prozesuak Garapen Planakizenekoekin egin zuen aurrera. Teknokraten sektore berak osatu zituen plan horiek ere. Garapen Planek arreta berezia jarri zuten gehien industrializaturiko guneetan; Madrilen, Katalunian eta Euskal Herrian.

B)Garapen ekonomikoa

Hainbat eta hainbat faktoreek eragin zuten garapen ekonomikoan:

  • Atzerritarren inbertsioak, batez ere estatubatuarrenak: teknologia berriak ekarri zituzten, eta industria garapena bultzatu zuten.

  • Nazioarteko egoera. Izan ere, ekonomia nazioarte osoan garatu zen.

  • Atzerriko turista kopuruaren gorakada. Nazioartean, erregimen frankista onartu zuten.

  • Emigrazioa. Langabezia arazoa arindu egin zuen, eta eragina izan zuen atzerritik iristen ziren dibisetan.



C)Politika: ez aurrera eta ez atzera

Kontinuismoa eta immobilismoa izan ziren garaiko egoera politikoaren ezaugarri bereziak.

  • Barne politikan, babesle zituen lau taldeen artean, boterea modu orekatuan banatzen jarraitu zuen Francok. Teknokraten gobernu sektorea egonkortu egin zen, ez soilik ekonomia esparruan, baita politika esparruan ere.

    Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea onartu zuten (1958)

    , baita Estatuaren Lege Organikoa ere (1967).

Lehenengo legeari esker, erregimenaren oinarrizko balioak sendotu zituzten, eta, bigarren legearekin instituzionalizatzeko saioa egin zuten, izan ere, konstituzio moduko bat osatu nahi izan zuten. Kontinuismoa izan zen garaiko ezaugarri nagusia.

1969an, bi gertakari garrantzitsu izan ziren:

  • Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo (errege tituluarekin).

Luis Carrero Blanco erregimeneko lehendakariorde izendatu zuten.


Entradas relacionadas: