Estatuaren funtzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

Aro Garaikidea: XVIII-XX. Mendeetan. Boterearen instituzionalizazioa. Administrazio-aparatuen osaketa espezializatuak eta iraunkorrak. (funtzionarioak izango dira Estatuaren izenean lan egiten dutenak)Bizitza sozialean arauak inposatuko ditu (Orain bakoitzak ezin du justizia bere

baitan hartu)Indarkeria: Estatuaren eskuetan egongo da eta azken urrats moduan soilik erabiliko du.Zuzenbide ofiziala sortzen da, non indarkeriaren erabilera baldintzatuko duen. Pertsona oro babestuko du, babes juridiko hori jarraitu bitartean.Anarkistak: ez dute sinisten estatuaren beharrean. Bertan, bakoitzak egin behar duena egiten du, baina inork ez du boterea,

THOMAS HOBBES (kontraktualista)Bera jaio zen garaian gerra zibil eta erlijiosoak zeuden Ingalaterran eta ez zegoen estatu bat. Garai Kaotikoa deitu zion. Ondorioz, ikuspegi pesimista zuen gizakiaren izaerarekiko, “gizakia otsoa da gizakiarentzat”. Bere ustez, ez badigu inork agintzen autokontserbazioaren printzipioa gertatzen da; hau da, gizakiok edozein medio erabiltzera heldu gaitezke nahi duguna lortzeko (biolentzia, gerra). Bere iritziz, hori da gizakiaren estatu naturala, biolentzia eta gerra erabil ohi dugu nahi duguna lortzeko. Horregatik, norbaiti ematen diogu boterea, hau da, autokontserbazioaren boterea estatuari ematen diogu. Hau da, botere artifizial bat sortzen du. Estatuaren lana gu defendatzea eta babestea denez, berak bakarrik erabil dezake biolentzia, betiere modu zilegi batean, pertsonak zigortzeko eta babesteko. Gure askatasuna babesaren ordez trukatzen dugu. Azken batean, kontrolpean gaude elkarbizitzeko.

JOHN LOCKE filosofo liberala zen. Bere ustez estatuaren legeak lege naturalen jarraipen bat izan behar dira, printzipio kristauak: askatasuna, bizitza, jabetza pribatua eta berdintasuna mantentzeko legeak. Gizakia librea da, bizitzarako eta jabetza pribatuaren eskubidea du naturaz, horrela sortuak izan gara.
Hala ere, egoera naturalean gatazkarik badago, inork ez du erabakitzeko gaitasuna. Autoritatea parlamentua izango da, boterea edukiko duena erabakitzeko eta zigortzeko ordezkari batzuk egongo dira. Hobbes-i kritika egin zion, botere absolutua balego ez geundekeela estatu sozial batean esanez, izan ere, ez litzateke partziala izango eta beraz, estatu natural batean geundeke. Autoritate arbitrarioa sortu behar omen zen, botere banaketaren bidez, estatuak ezingo luke askatasunik bortxatu, pertsona honek krimenik bete ez badu behintzat. Errekurtso naturalak mugaezinak zirela uste zuen Locke-k, nahiz eta gaur egun badakigun baliabideak mugatuak direla.
JEAN-JACQUES ROUSSEAUbere lan ezagunena kontratu soziala da, politika kontzeptu berria sortarazi zuen. Printzipio bat jarraitzen zuen, nahi orokorra eta subiranotasun herriaren menpe egon behar zirela eta Estatua errepublikarra izateaz gain herriak eduki behar zuela boterea bertan honen arabera. Estatuak handiak direnean, bertako ordezkaritza txikiagoa izango da eta ondorioz, gobernuak gehiago saiatu beharko du herritarren interesak defendatzen. Rousseauren ustez, ez da beharrezkoa autoritatean lider bat, gizarteak gobernatu behar du, gehiengoaren nahiak pertsona guztien onura bilatzen duela suposatzen baita. Bere iritziz, gizakia beharraren ondorioz elkartzen da, elkartze honetan beharrezkoa da guztiok elkar defendatzea eta babestea, baina bakoitzak aske eta bere buruaren jabe izaten jarraitu behar du. Lehen esan bezala, elkartze hau ez da naturala, superbibentziak bultzatzen gaitu elkartzera eta hau egitean moralari eta arrazoiari ematen diegu bidea, orden soziala mantentzeko eta dominazioa saihesteko, hein handi batean honetarako ezartzen dugu gobernu bat. Demokrazia aplikatu behar da eta lege batzuen azpian biltzen gara gu, hauek aplikatzen ditugu, guk geuk sortu ditugulako. Moralean eta arrazoiean oinarritzen gara orden honetarako. Errepublika izatea ere beharrezkoa da, legeak jartzerakoan nahi orokorrean eta arrazoiean oinarritu behar gara. Gizakiak, berez ona den arren, elkarbizitzan borrokatu behar du eta honegatik sortzen da gobernua, orden bat mantentzeko. Lege batek norbait kaltetzen badu, kaltetu hau konpentsatua izan behar da.

Entradas relacionadas: