Estatuaren Diru-sarrerak eta Zerga Politika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB
Estatuaren Diru-sarrerak eta Gastuak
Estatuak nola lortzen duen dirua ordainketak egiteko:
- Jubilazioak: Gizarte Kotizazioak
- Errepideak egiteko: Zergak
- Auzo batean parke bat egiteko: Zergak + Kontribuzio Bereziak
Estatuaren lau diru-sarrera nagusiak:
- Zergak: Zerbitzu orokorrak jasotzeko.
- Tasak: Zerbitzu zehatz bat jasotzeko.
- Kontribuzio Bereziak: Zerbitzu baten onuradun nagusiek ordaindu beharreko diru gehigarria.
- Gizarte Kotizazioak: Enpresek eta langileek ordaintzen dutena, jubilazioak eta bajak estaltzeko.
Zergen Helburuak
- Zerbitzu orokorrak eskaintzea gizartean (errepideak, eskolak, etab.).
- Berbanaketa bermatzea (berdintasuna sustatzea).
- Pertsona edo ingurumenarentzat kaltegarria den kontsumoa murriztea (adibidez, tabakoa, alkohola).
Kontzeptu Ekonomiko Garrantzitsuak
Presio Fiskala
Batez beste, zenbat diru kentzen zaien herritarrei zergetarako. Adibidez, Espainian %37koa bada, herritarrei batez beste 100€tik 37€ kentzen zaizkie zergetarako.
Presio fiskal handiagoa, orduan eta zerbitzu publiko handiagoak.
Defizit Publikoa
Gobernuak gastu gehiago ditu sarrerak baino. Atzeraldi egoeretan gertatzen da, zenbat eta diru-sarrera gutxiago, orduan eta zerga gutxiago. Beraz, enpresek eta pertsonek gutxi kontsumitzen badute, zergak jaisten dira.
Superabit Publikoa
Diru-sarrerak gastuak baino handiagoak direnean gertatzen da, hedapen garaietan (hobekuntza garaietan). Kontsumoa igo egiten da, ekoizpena ere bai, eta langabezia jaisten da.
Egonkortzaile Automatikoa
Diru-sarrerak eta gastuak modu automatikoan orekatzen dituzten mekanismoak dira, ekonomiaren gorabeherak leuntzeko.
Zerga Politika
Bi mota daude:
Hedatzailea
Krisi garaietan aplikatzen da, kontsumoa eta ekoizpena baxuak direnean eta langabezia altua denean. Egoera hauetan defizit publikoa izaten da.
Politika honek zergak jaitsiko ditu eta, ondorioz, epe laburrera defizit publikoa handituko da. Epe luzera, kontsumoa eta ekoizpena igoko dira, eta ondorioz, defizit publikoa jaitsi egingo da, horrela krisitik ateraz.
Murriztailea
Ekonomiaren gorakada garaietan (burbuila) aplikatzen da. Garai hauetan kontsumoa eta ekoizpena altuak dira, langabezia baxua da, eta superabit publikoa sortzen da.
Politika honek zergak igotzen ditu; ondorioz, epe laburrera superabit publikoa igo egiten da. Epe luzera, kontsumoa eta ekoizpena jaitsi egingo dira, langabezia igo, eta ondorioz, superabit publikoa jaitsi.