Estatu zentralizatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,78 KB

 
ESTATUAREN LURRALDE-ANTOLAMENDUA

Estatuak lurralde-
Unitate txikiagotan antolatzen dira, lurraldea hobeto administratzeko. Banaketa horiek izen jakin bat dute herrialde bakoitzean: autonomia-erkidegoak, kantonamenduak, departamenduak... Horregatik, estatu batean, bi gobernu-erakunde mota egon ohi dira: estatukoak, eta eskualdekoak eta tokikoak.

·Estatuko erakundeek estatuaren lurralde osoari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte. Estatuko erakundeak dira parlamentu nazionala, herrialdeko gobernua eta auzitegi gorenak.

·Eskualdeko eta tokiko erakundeek beren lurralde-eremuari (eskualdeari, probintziari, udalerriari...) eragiten dioten erabakiak soilik hartzen dituzte.

Estatuko erakundeen eta eskualdeko eta tokiko erakundeen arteko harremanak nola antolatzen diren, estatu zentralizatuak eta estatu deszentralizatuak bereiz ditzakegu.

NBE

Nazio Batuen Erakundea (NBE) 1945ean sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean, estatuak jabetu zirenean beharrezkoa zela gatazkak era baketsuan konponduko zituen erakunde bat sortzea. Gaur egun, 193 herrialde dira erakunde horretako kide; hau da, ia munduko estatu guztiak.

Hiru helburu nagusi ditu NBEk:

·Giza eskubideak babestea. NBEk zenbait dokumentu garrantzitsu onartu ditu, hala nola Giza Eskubideen Aldarrikapena, Haurren Eskubideen Aldarrikapena eta Emakumeen Eskubideen Aldarrikapena. NBEko kide guztiek errespetatu behar dituzte dokumentu horietan jasotzen diren eskubideak.

·Bakeari eustea. Gatazka batean sartuta dauden herrialdeek ezinbestean bete beharreko ebazpenak ematen ditu NBEk. Herrialde batek onartzen ez baditu, N BEk zigortu egin dezake, baita esku-hartze militar baten bidez ere. Nazio Batuen Erakundeak orobat antolatzen ditu bake-misioak gatazkan dauden herrialdeetan.

·Nazioarteko lankidetza sustatzea. Nazio Batuen organismo espezializatuek gomendioak ematen dituzte gai jakin batzuei buruz.

Horretaz gainera, NBEk programa espezifiko batzuk garatzen ditu, hala nola Nazio Batuen Garapen Programa (NBGP) eta Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa (Unicef).

NBEk baditu ahulgune batzuk, haren lana zailtzen dutenak. Bost estatuk (Estatu Batuek, Errusiak, Txinak, Erresuma Batuak eta Frantziak) betoa jar diezaiekete erabakiei; hortaz, haien interesak agerian jartzen dira. Horretaz gainera, ez du finantzaketa propiorik, ezta armada propiorik ere; horregatik, estatuen ekarpenen mende dago.

Nazio Batuen Erakundeak organo nagusi batzuk eta organismo espezializatu batzuk ditu bere jarduera garatzeko.

EZAUGARRIAK

Herrialde garatuetan, XVIII. Mendearen amaieran hasitako nekazaritza-iraultzak aukera eman zuen iraupenezko nekazaritzatik merkatu-
Nekazaritzara igarotzeko. Merkatu-nekazaritzak salmenta du helburu, baita ahalik eta etekin handiena lortzea ere, eta, horregatik, ezaugarri hauek ditu:

·Ekoizpenaren espezializazioa. Normalean, labore bakar bat hazten da ustiategi bakoitzean; horrek sinplifikatu egiten du lana eta makinen erabilera, eta ustiapena hobetzen du.

·Nekazaritza-lanen mekanizazioa. Aukera ematen du langile kopurua murrizteko eta lanak denbora gutxiagoan eta kostu txikiagoarekin egiteko.

·Nekazaritza-teknika aurreratuen erabilera. Ongarriak erabiltzen dira, baita errendimendu handiko haziak eta landareen gaixotasunak prebenitzen eta sendatzen dituzten produktuak ere, laboreak negutegietan eta lurzoru artifizialetan hazten dira... Horretaz gainera, bioteknologiaren arloko aurrerapenen bidez, genetikoki eraldatutako laboreak sortu dira; alegia, labore transgenikoak.

·Eskala handiko biltegiratze-, garraio- eta merkaturatze-sistemak. Horiei esker, urr'uneko merkatuetara iristen dira produktuak, kostu txikiarekin.

Nekazaritza-teknika modernoak erabiltzen dituenez, merkatu-nekazaritzak inbertsio handiak behar ditu, baina produktibitatea handitzen denez, kostuak konpentsatu egiten dira; izan ere, merkatu-nekazaritzak aukera ematen du kantitate handiagoak prezio txikiagoan ekoizteko.

Entradas relacionadas: