Estatu konfesionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB

Konstituzio honek erregimen politiko liberal-oligarkikoa deskribatzen du ;
erregearen ahalmenak, senatuaren osaketa, sufragio zentsitarioa (nahiz eta gero unibertsala izan), kazikismoa... 

Herri xeheak ez zuen aurkako oposiziorik egin, Sei Urteko Iraultzaileak aldaketa politikoak ekarri bazituen ere, ez baitzituen aldaketa sozio-ekonomikoak ekarri.

11. Artikuluan  Estatuaren konfesionaltasuna jasotzen du, aipatutako konstituzio moderatuan bezala, Sagastaren liberalak honekin ados ez bazeuden ere. Leuntzeko, beste kultuak toleratuko dira eremu pribatuan ez publikoan. Horrez gain estatua kultuaren kargu izango da.

Botere banaketa defendatzen du ere. Legegilea, legeak egiteaz arduratzen dena Gorte eta Erregearen esku dago (18.

art

);  Betearaztekoa, erabakiak hartzeaz arduratuko dena erregearen esku gertazen da. Erregearen botereak oso handiak ziren, konstituzio moderatuetan gertatzen den bezala: ez du inoren aurrean erantzukizunik, Botere Legegilea Gorteekin batera eta beto eskubidea, Gorteak konbokatu ala eteteko ahalmena, ministroak izendatu eta kendu, senatariak izendatu eta Ejertzitoko burua da. Beraz, aginte betearazlearen nagusitasuna legegilearen gain nabaria da. (50. Art.)

Gorteak bi ganbaratan banatuta egongo dira. Kongresua sufragio aukeratutako kidez osatuta eta Senatua.
Azkeneako hau hiru motatako senatariak osatzen duten: Euren eskubidez senadore direnak (Espainiako Handiak eta Ejertzito eta Elizako goi karguak...); Erregeak izendatutakoak eta zergapeko handiek hautatutako senatariak (19.Eta 20. Art.)

Diputatuen Kongresua “legeak finkatzen duen metodoaren bidez” hautatuko dira Konstituzioak ez du zehazten sufragio mota, (LEGE ELEKTORALA,1878koa) gai honek kontserbadore eta liberalen artean arazoak sortzen baitzituen. Praktikan, 1890arte sufragioa murriztua (zentsitarioa) izan zen (biztanleriaren %5)  eta urte honetatik aurrera, berriz, unibertsala.(28. Art.) 

1869ko Konstituzio demokratikoaren  askatasun eta eskubideak jasotzen ditu, oso zabalak ziren baina hauek murriztuko eta ezabatuko dituzten legeak egingo dira ondoren. (13.Art)

Lege berberak egongo direla monarkia osoan. Artikulu honen aplikazioak euskal foruen deuseztatzea ekarriko du... ESTATU UNITARIOA (75.Art) 

Amaitzeko esan behar da konstituzio hau idatzi zirenetatik laburrenetako bat izan zen baina ordura arte gehien iraun zuena izan zen (1923arte). Konstituzio moderatua izan zen subiranotasuna partetatuta, bi ganbara, sufragi zentsitarioa, botere erlazionatuak egotea eta estatu konfesionala defendatzen ziren. Errestaurazio Sistema konstituzio honekiko errespetuan oinarritzen zen, konstituzioak errazten baitzuen bi alderdiek euren printzipioen arabera gobernatu ahal izatea. Nabarmentzekoa da lortu zen sistemaren egonkortasuna. Baina sistemaren iraupena benetan bermatuko duena kazikismoa eta hauteskundeen faltsifikazioa izango da. Guzti honek erregimen liberal oligarkikoa ziurtatu zuen. Erregimen liberal bat demokraziarik gabekoa.


Entradas relacionadas: