Estatu frankistaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,04 KB

 
  • 1. Sarrera.
Gerra Zibila 1939ko apirilean amaitu zen baina 1937ko ekainerako nazionalek Euskal Herri osoaren kontrola zuten. Gerra ondoren, nabarmenak izan ziren arazo ekonomikoak, gosea eta eguneroko bizitza aurrera eramateko zailtasunak. Garai gogor hori Diktaduraren hasiera zen.
  • 2. Diktaduraren ezarpena

A) Gerra osteko krisi ekonomikoa

Egoera ekonomikoa oso gogorra izan zen 1950eko hamarkada arte. Populazioaren gehiengoak hornidura zailtasunak, oinarrizko produktuen salneurrien gorakada, soldata baxuak eta gosea pairatu zituen. Familien kezkarik handiena norberaren eta familiaren biziraupena zen.

B) Gerra osteko krisi politikoa

Euskal nazionalismoaren aurkako errepresioa ere oso gogorra izan zen eta Estatua erabat zentralizatu zen.

C) Gerra osteko krisi kulturala

Euskal irakasleek errepresioa eta zigorren bat jasan zuen.
Erregimenaren aurkako komunikabide guztiak itxi egin ziren eta informazioaren kontrol zorrotza egon zen.
  • 3. Frankismoaren aurkako oposizioa

Euskal oposizioa buruhauste haundia izan zen Francorentzat.

A)1959a bitartean

→Eusko Jaurlaritza erbestean.

  • Eusko Jaurlaritza erbestean mantendu zen eta gobernu honek oposizioko alderdi gehienak bildu zituen. Iraupen horretarako Jose Antonio Agirre lehendakariaren nortasuna garrantzitsua izan zen: lidergo sendoa ematen zion Eusko Jaurlaritzari eta erbesteko errepublikar politika espainiarraren osotasunean zuen eragina.

  • Eusko Jaurlaritzaren ospea Gerra Zibilaren amaiera ondoko uneetan eraiki zen, errefuxiatuei zuzendutako laguntza-lanarekin hasi zenean. Horrek guztiak, euskal herritarrak biltzeko balio izan zuen.

  • Gerraosteko lehenengo urteak Europan zehar egin ondoren, 1941ean Estatu Batuetara ihes egin zuen Eusko Jaurlaritzak eta milaka errefuxiatu eta gobernu ordezkari Amerikara joan ziren; batez ere, Mexiko, Argentina, Txile eta Venezuelara.

  • 1946ra arte, EAJ eta Eusko Jaurlaritza matxinada armatu bat gauzatzekotan egon ziren eta talde politiko-militar bat antolatu zen klandestinitatean helburu horretarako: Euzko-Naia. Talde hori borrokarako prest zegoen, aliatuak Francoren erregimena desegiteko Espainian sartu izan balira, baina 1946tik aurrera proiektua alde batera utzi zen.

→Ezkerreko indarrak.

  • Espainiako ezkerreko militante asko bezala, hainbat euskaldun Bigarren Mundu Gerran nazien aurka borrokan ibili zen eta haietako batzuk alemaniarren kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten.

  • Sozialisten artean gatazka bat gertatu zen 1943an Mexikon. Indalecio Prietoren aldeko sozialista euskaldunek Eusko Jaurlaritzarekin zituzten harremanak eten zituztenean, Santiago Aznar kontseilariak Euskadiko Komite Sozialista sortu zuen eta Agirrerekin lan egitearen alde agertu zen.

  • Anarkosindikalismoak eta PCEk indar gutxi zuten Euskal Herrian gerra ostean.

→Baionako Ituna.

  • Baionako Ituna sinatzean, 1945eko martxoan, ia oposizioko indar politiko eta sindikal guztien batasuna berreskuratu zen. Oposizioa une baikor batean zen: herrialde aliatuen eta NBEn laguntza espero zuten Francoren erregimenarekin amaitzeko. Itun horretan Errepublikaren, Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde azaltzen ziren.

  • Batasuna berreskuratuta eta nazioarteko egoera alde zutelarik oposizioak ekintza garrantzitsuak burutu zituen:

-1947ko erreferendum frankistan abstentzioaren aldeko kanpaina.

-1947 eta 1951ko greba orokorrak. Nahiz eta erregimenaren errepresio basatia jasan, lanuzte horiek frankismoaren oposizioa eta lan eta ekonomia baldintza gogorren aurkako langileen nahiak bildu zituzten.

→Oposizioaren krisialdia.

  • Nazioarteko politikaren aldaketak (Francok AEBekin eta Vatikanoarekin hitzarmenak sinatu zituen eta bakantze garaiaren amaiera iritsi zen) oposizioan haserrea eta nekea ekarri zuen. Aldaketaren ikur bat: Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitza gobernu frankistaren jabetza izatera pasa zen. Erabaki judizial polemiko hori 1951n hartu zuen Frantziak.

  • Militante antifrankistak lur jota zeuden eta beraien arteko tentsioak areagotuz joan ziren. PC alderdia Eusko Jaurlaritzatik bota zuten eta Alderdi Sozialistan eta EAJn ere barne zatiketak egon ziren. Alderdi gehienetan militante zahar eta berrien arteko tirabirak gogorrak izan ziren.

  • 1950eko hamarkadako ekimen aipagarriena erbesteratutako euskaldunek, 1956an, Parisen antolatu zuten Euskal Mundu Biltzarra izan zen. Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren 20. Urteurrena ospatzeko oposizioko alderdi  politiko eta sindikatu guztiak elkartu zituen eta arrakasta izan zuen parte hartze zabalagatik eta oposiziorako irizpideak zehazten lagundu zuelako.

  • Kongresuaren ondoren, bi gertakarik euskal antifrankismoaren garai berri baten hasiera erakutsi zuten: Agirre lehendakaria 1960an hil zen (Jose Maria Leizaolak ordezkatu zuen) eta ETA sortu zen.

B)1960tik aurrera

→Aldaketa aroa.

  • 1960ko hamarkadan Euskal Herriak industrializazio prozesu berria eta azkarra izan zuen probintzia guztietan. Garapen ekonomiko handi hori aldaketa sozialari estuki lotuta joan zen eta ohituren berrikuntza eta bizimoduen aldaketa sakona gertatu zen. Industrializazioaren ondorioz immigrazioa ere oso handia izan zen eta biztanleria ia %50ean hazi zen.

→Oposizio berria.

  • 1960ko hamarkadan ohiko oposizioa krisialdian murgilduta zegoen eta oposizio berri bat antolatzen hasia zen belaunaldi berri batetik sortuta. PSOEren lider bezala, Nicolás Redondo eta Enrique Mugica agertu ziren eta EAJn berregituratze hori 1971n eman zen. Aldaketa horiek barne gatazkak eragin zituzten alderdi guztietan.

  • Era berean, oposizio mugimendu berri eta indartsuak garatzen ari ziren eta beraien indarra handitzen joan zen Francoren heriotza gerturatzen zenean.

-Euskal elizaren oposizioa:

-1960ko maiatzean 339 apaizek dokumentu bat argitaratu zuten frankismoaren zapalkuntza eta euskaldunen eskubideen urraketa salatuz.

-1974an Antonio Añoveros Bilboko apezpikuak euskal kultura eta identitatea defendatzeagatik gobernuarekin arazo larriak izan zituen.

-Langile mugimenduaren suspertzea:

-1962tik aurrera grebak ugaldu egin ziren, baina gehienetan errebindikazio laboralak sozio-politikoei gailendu zitzaizkien. Estatuan greba gehien egin zituzten probintziak ziren Gipuzkoa eta Bizkaia (milatik gora 1967tik 1972ra).

-Greba horiek buruhauste handia ziren gobernuarentzat eta lau salbuespen egoera  (1962, 1967, 1968 eta 1969) ezarri zituen.

-Kulturaren eraberritzea:

-1960ko hamarkadan euskararen eta Euskaltzaindiaren suspertzea hasi zen eta lehenbiziko ikastolak ere sortu ziren.

-Kulturaren esparru guztietan artista euskaldun garrantzitsuak izan ziren: Ez dok Amairu (Laboa, Lertxundi…), Oteiza, Chillida, Basterretxea, Aresti…

-ETAren sorrera:

-1959ko uztailean, ETAren sorrerak tradiziozko nazionalismoaren haustea ekarri zuen. EAJ alderdiaren eta alderdiko gazteen arteko tentsioek krisi larria eragin zuten eta EKIN EAJtik banatu egin zen. Geroxeago, EKINetik ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortu zen autodeterminazioa eta borroka demokratikoaren alde.

-Urteekin, ETAren politika tesiak erradikalizatu egin ziren borroka armatuaren eta indarkeriaren alde eginez beren helburu nagusia lortzeko: Euskal Herriaren independentzia. ETAk ekintza armatuak areagotu eta hilketekin hasi zenean, Francok errepresioarekin erantzun zuen. Horren adibide, Burgosko prozesua: ETAko sei kideri heriotza zigorra ezarri zieten (Francok indultoa eman zien kanpo presioengatik); edo baita ETAko bi kideen fusilamendua 1975ean.

-ETAren ekintzarik entzutetsuena Carrero Blanco gobernu frankistako lehendakariaren hilketa izan zen (1973an Madrilen).  

  • 4. Ondorioak

  • Diktadura oposizio desberdinen erasoen aurrean desegiten joan zen eta azken urteetan zaharkituta geratu zen. 1975ean Francoren heriotzarekin erregimenaren amaiera iritsi zen eta aldaketen itxaropena iritsi zen Euskal Herrira.

Entradas relacionadas: