Estatu Frankistaren sorrera (1939-1959)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,44 KB

 

Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)


Franko jeneralak Espainiako Gerra Zibilean lortutako garaipenak erregimen diktatoriala ekarri zuen. Franko bera izan zen diktaduraren buru 1975eko azarora arte, hil zen arte, alegia.

Erregimenak iraun zuen ia berrogei urteetan, frankismoa antidemokratikoa izan zen, nahiz eta haren erakundeetan bilakaerak gertatu, garaian garaiko egoeretara moldatzeko. Diktadurak hain luzaroan irauteko arrazoi nagusiak hauek izan ziren: erregimenaren aurkakoak etengabe erreprimitzea, Espainiako klase agintarien babesa eta Mendebaldeko potentzien babesa.

Diktadura frankista gerra zibila amaitu ondoren, 1939. Urtean, hasi zen. Hau franko jenerala hil arte, 1975. Urtera arte, iraun zuen bi etapatan banandurik: lehenengoa gerraondorioa 1939-1959 eta bigarrena desarrollismoa 1959-1975.

Gerra amaitu baino lehen, frankismoa eratzen hasi zen, matxinatuen menpean zuten lurraldeetan hartu zituzten erabakiekin, erabaki hauek geroko diktadura frankistari izaera eman zioten.

Lehenengoz militarrek mendean zuten zonetan “zona nazional” izenekoa diziplina militarrak eta gerra egoera aldarrikatu zuten. Berehala, Defentsa Nazionalerako Junta antolatu zuten Burgosen  1936ko uztailaren 24an, mugimendua ongi antolatzeko nahian, hala ere, matxinatutako jeneralak erregeorde txikien moduan jarduten zuten beren lurraldeetan.

Juntako buru Miguel Cabanellas izendatu zuten, matxinatuen arteko jeneral beteranoena baitzen.

Junta honen helburua okupatutako lurraldea gobernatzea zen, eta hauek izan ziren hartu zituzten lehen neurriak: alderdi politiko guztien jarduera debekatzea, indarrean zegoen bigarren errepublikako 1931ko konstituzioa bertan behera uztea eta nekazaritza erreforma geldiaraztea.

Gerra gidatzeko, gero eta gehiagok egin zuten Francisco Franco jeneralaren alde, 1936ko irailaren 30ean, militarrek altxamenduaren buru izendatu zuten. 1936ko urriaren 1ean argitaratu zen Franco Espainiako estatuko gobernuburu eta armadaren Generalisimo izendatzeko dekretua. Ondoren, Nazionalerako Junta desegin eta Estatuaren Junta Teknikoa ezarri zen Franko honen burutzat hartuta.

Uniformetasun politikoa ezartzeko, Fronte Popularra osatzen zuten alderdi guztiak eta klaseko sindikatu guztiak debekatu zituzten. Falange Espainola eta JONSena eta Komunio Tradizionalista (karlistak) soilik ziren legezkoak. (CEDA eta talde monarkikoak onartzen ziren.

1937ko apirilean, Francok, Batasun Dekretua aldarrikatu zuen, Falange Espainola Tradizionalista eta JONS alderdia sortuz, Franco honen buru izanda, eta honela alderdi bakarreko estatua sortuz.

Azkenik, 1938ko urtarrilean, Junta Teknikoa desagertu  eta Frankoren lehen gobernua hasi zen, Franko bera estatuburu eta gobernuburu izanik (botere guztiak berenganatuz).


Erligio-, politika- eta sindikatu- askatasunak kendu eta zentsura ezarri zen. Autonomia estatutuak kendu zituzten katalunian eta Euskadin eta heriotza zigorra berrezarri zen.

Erlijioari dagokionez estatu konfesionala ezarri zen, erlijio kultua ezarri zen eta ezkontza zibilaren eta dibortzioaren legeak abolitu ziren

Gerra amaitu ostean, Frankoren helburua ordena publiko berria eratzea zen Espainia onbideratzeko eta demokrazia liberalen zantzu guztiak deuseztatzeko. Horretarako:

Frankok botere guztiak berenganatu zituen, Caudillo titulua hartu zuen.

Italian eta alemanian oinarriturik totalitarismoa ezarri zuen 1931ko konstituzioa eta askatasun eta eskubide demokratiko guztiak baliogabetzen.

Estatuaren izaera unitarioa eta zentralismoa lortu nahi zen errepublika garaiko autonomia estatutuak abolitzen.

Garaituen eta oposizioaren aurkako errepresioa modu sistematikoan eta planifikatuan egin zen.

Komunikabideetan zentsura ezarri zen, hau erregimenaren propaganda aparatu gisa erabiltzen zen.

Armadarena izan zen erregimenak izan zuen babesik garrantzitsuena errepresioaren tresna izan baitzen. Bestetik FET y de las JONS delakoa, alderdi bakarra izanda, erregimenaren diskurtso ofiziala hedatzeko tresna garrantzitsuena ere izan zen. Honek gizartearen sail guztiak kontrolatzeko gaitasuna izan zuen; Gazteriaren Frontea, Emakumeen Saila, Espainiako Unibertsitate Sindikatua (SEU), eta Zentral Nazional Sindikatua (CNS) azpitaldeak erabilita. Bestalde elizaren babesak ere lortu zituen erregimena estatu konfesional laikotzat hartzen baitzuen bere burua.

Frankismoaren marko juridikoa


Gerra amaitu ostean, erregimena legezkotasun juridikoa erakusten ahalegindu zen horretarako konstituzio demokratiko baten antzik ez zuen oinarrizko lege batzuk onartu zituen itsura egiteko.

Baita ere gorteak sortu ziren, hauek estatuko zereginetan Espainiako herriak parte hartzeko organo gorena zela esanda, baina errealitatean ez zuen ordezkaritza demokratikorik, haren kide guztiak, prokuradoreak, botereak izendatzen zituen.

Lurralde arloan, gobernuak probintzia bakoitzeko gobernadore zibil bat izendatzen zuen. Errepublikak kendutako kapitaintza jeneralaren egitura berrezarri zuen frankismoak.


Kanpo politika eta ekonomia

Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) Francoren gobernuak neutraltasuna aldarrikatu zuen, hala ere potentzia faxisten aldeko sinpatia ez zuen ezkutatzen. 40. Hamarkadan gerra amaitu osteko urteetan, nazioartean isolaturik eta bazterturik egon zen erregimena. Franco konturatu zen faxismotik aldendu behar zirela bizirauteko, beraz erregimenaren itsura aldatzen saiatu zen falangismo muturrekoenak gobernutik kentzen baina errealitatean ez zen faxismotik asko aldendu. Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) potentzia faxistak bultzatu izanagatik nazioarteko isolamendua ekarri zuen, honela Frantziak Espainiarekin muga itxi zuen eta nazioek enbaxadoreak kentzeko gomendioa egin zuten 1946ean. Ekonomiari dagokionez, 40. Hamarkadan egoera penagarria izan zen. Lehenik nazioek, blokeoa zela eta, laguntza ekonomiko guztiak kendu zituzten. Gainera, Espainiak autosufizientzia ekonomikoa lortzeko (autarkia) neurri protekzionistak ezarri zituen, hala nola: kanpo merkataritza arautzea, industria sustatzea eta estatuak merkataritza eta prezioak arautzea. Politika honek Espainia geldialdi ekonomiko sakonean murgildu zuen. Honen ondorioz merkatu beltza areagotu zen (estraperloa) eta biztanleen bizi-maila nabarmen jaitsi zen.

50. Hamarkadaren inguruan, elkarren aurkako bi bloke (SESB eta AEB) eratzeak eta Gerra Hotza hasteak goitik behera aldatu zuten nazioarteko egoera. Testuinguru berri honetan, AEBrentzat eta mendebaldeko herrialdeentzat garrantzitsuagoa zen komunismoaren aurkako aliatu on bat izatea, erregimen frankistari aurre egitea baino. Beraz erregimena nazioartean onartu zuten 1947an. 1950ean Espainiatik enbaxadoreak kentzeko akordioa baliogabetu zen. 1953an Espainiak AEBekin itunak sinatu zituen non Espainiak AEBri bere lurraldean instalazio militarrak eraikitzeko baimena ematen zion eta AEBk horren truke diru laguntzak. Horretaz gainera, Vatikanorekin konkordatua sinatu zuen, elizarekin zuen aliantza are sendoagoa egiteko. Ekonomiari dagokionez, 50.Hamarkadaren erdialdean Espainia nazioartean sartu izanak eta AEBk emandako diru laguntzek ekonomia bultzatzen hasi zen. Hortaz, naiz eta egoera oso larria izan, poliki-poliki egoera hobetzen hasi zen. Gainera, 1957an Francok gobernua berritu zuen berriro, teknokrata delakoekin eta hauek ekonomia bultzatzeko ekonomia liberalizatu eta merkataritza atzerrira ireki zuten.

Erresistentzia

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, oposizio alderdiak eta sindikatuak deseginda geratu ziren eta erakunde horien berregitea geldoa eta zailtasunez betea izan zen. Oro har, lehen frankismoan oposizioaren jarduera hiru etapatan bereiz daiteke:

Lehen etapa 1939-1944ko hasierara arte:

Etapa honetan erresistentziaren jarduera oso mugatua izan zen. Gerra amaitu ostean soilik porrota onartu ez zuten borrokan aritu ziren gerrillari talde batzuek (makiak) aritzen ziren erresistentzian. Bestalde Nazismoa erortzear egoteak frankismoa ezegonkortu zuen, horregatik oposizioko erakunde batzuek (anarkistak eta komunistak) altxamendu armatu ahalegin bat sustatu zuten. Ekintzarik garrantzitsuena 1944ko urriaren 18an Vall d´Aran inbaditzea izan zen, PCEk gidatua. Baina 1948tik aurrera borroka armatuari uztea erabaki zuten.


Bigarren etapa 1944-1947ra:

Bigarren etapa Ardatzeko herrialdeen porrotak baldintzatu zuen, frankismoaren erorialdirako egoera egokia sortu baitzuen. Aliatuek Espainian sartu zezaketelakoan, oposizioko indarrek plataforma bateratuak sortu zituzten. Sektore monarkiko demokratikoak Borboiko etxeko Joanen inguruan antolatu ziren 1944an, monarkia berehala berrezartzeko itxaropenarekin. Horrek indar Demokratikoen Aliantza Nazionalaren sorrera ekarri zuen, eta plataforma hori sozialistek, errepublikanoek eta CNTko kide batzuen osatu zuten.

Hirugarren etapa 1948-1951.

Horretaz gain, Espainian gizarte gatazkak berpizten hasi ziren. Alde batetik lan-gatazkak piztu ziren bizi- eta lan-baldintzen eskasen aurka 1940. Urtearen amaieran. PCEk borroka armatua utzi zuen eta ekintza politiko klandestinoari ekin zion. 1946en lehen greba orokorra egin zen Bartzelonan eta hortik aurrera hainbat gizate mudimendu antolatu ziren, horien artean garrantzitsua izan zen SEU delakoaren aurkako ikasleen mugimendua.

Gizartea

Frankismoak Espainiako gizarte osoari aldaketa sakonak inposatu zizkion eguneroko bizitzan, batez ere gazte eta emakumeengan, hauek biak kontrolatzeko azteen Frontea eta FET y de las JONSen Emakumeen Saila erabiltzen zuen. Francoren kultua inposatu zen eta NODO albisteaz baliatuz erregimenaren aurrerapen eta bertute guztiak zabaltzen ziren. Erlijioari dagokionez, moral katoliko tradizionalean oinarritutako jokabide moduak zabaldu ziren eta gizarte jokabide arau zorrotzak ezarri ziren, batez ere emakumeentzat.

Emakumeei dagokienez, errepublikan lortutako askatasun eta eskubide guztiak galdu zituzten, frankismoak balio matxisten sistema bat sendotzea ekarri zuen. Lege-gaitasuna kendu zieten eta gizona bihurtu zen haien ondasunen administratzailea eta lege ordezkaria. Lan arloan, ezkondutako emakumeei etxetik kanpoko lanetatik aldentzen saiatu zien hainbat traba jartzen.

Hezkuntza doktrina inposatzeko tresna garrantzitsua bihurtu zen. Lehen eta bigarren hezkuntzan erlijioaren eta Espiritu Nazionalaren Formazioaren derrigortasuna inposatu zen. Baterako hezkuntza ere debekatu zen, gainera mutilen heziketa maila neskena baino altuagoa zen.

Entradas relacionadas: