Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

3. ESTATU FRANKISTAREN SORRERA(1939-1959)

3.1.1 Oinarri ideologikoak:



Frankismoaren oinarri ideologikoak beste iturri ideologiko batzuetatik datoz, europar faxismotik esate baterako.

Faxismoa:

Francok alderdi bakarra sortu zuen(Falange Española y Tradicionalista de las JONS) eta botere guztiak pilatu zituen. Hitler eta Musolinik bezala, Francok ere inperio espainiarraren handitasuna nahi zuen, baina, eredu faxista ez zen nagusitu Espainian. -

Antikomunismoa:

Espainiak III. Internazionalaren aurkako itun bat sinatu zuen Italia eta Alemaniarekin batera. Germaniar eta sobietarren ez erasotzeko hitzarmena sinatu zenean Francok justifikazioa behar zuen eta Hitlerrek SESB inbaditu zuenean lortu zuen justifikazio hori. -

Katolizismoa:

Diktaduran erregimen eta elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen, Elizak nahi zuen guztia izan baitzuen. Azkenean, Eliza Francoren helburuak lortzeko tresna bat besterik ez zen. Hortik Nazionalkatolizismoa sortu zen. -

Nazionalismo espainiarra

3.1.2 Oinarri sozialak:


Erregimenaren oinarri sozialak militarrak, falangistak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren. Militarrengandik boterea lortu zuen Francok, monarkikoen aldetik 1947ko ondorengotza legea aipa daiteke, bertan, Juan Carlos bere ondorengo izendatu zuen, katolikoekin erregimenean zehar erabateko kolaborazioa zuten.

3.1.3 Oinarri legalak:

Estatu Berriaren boterea zazpi oinarrizko legek antolatzen dute: Lanaren foruak, Gorteen legeak, Espainiarren forua, Erreferendum legea, Estatu Burutzarako Suzesio legeak, Mugimendu Nazionalaren oinarrizko printzipioak eta Estatuaren Lege Organikoak.

3.2 Gerraostea. Berrogeiko hamarkada:


3.2.1 Kanpoko harremanak:

a)

Ardatzarekiko lotura:

Gerra zibilaren ondoren Espainia potentzia faxistekin lotu zen. Nazioen elkartea utzi eta Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zen. Bigarren Mundu Gerran Espainia tratuak egiten saiatu zen Alemaniarekin gerran sartu nahi zuelako, baina, ez zuen lortu eskatzen zuen ordaina oso handia zelako. Gerra bukatu zen unetik, Ramon Serrano Suñer, Atzerri Arazoetako ministroa, Espainiako bizitza politikoko pertsonarik garrantzitsuena izan zen. B)

Neutraltasuna:

Ramon Serrano Suñer gaixotu egin zen, eta bere ordez Gomez Jordana jarri zuen bere postuan. Gerra aurretik Espainiak eskubideak eman zizkien enpresaburu estatubatuarrei, baina, gerraostean ez zuten Espainia Bretton Woodsera gonbidatu. C)

Nazioarteko isolamendua:

Gerra amaitu aurretik Espainia Estatu Batuengana hurbiltzen hasi zen Espainiarren aire-nabigazioko eskubide guztiak Amerikarrei utziz. Alemania eta Italiak gerra galdu ondoren erregimenak bere ezaugarri faxistak ezabatu zituen eta Gobernu berria eratu. Bertako pertsonairik garrantzitsuena Alberto Martin Artajo izan zen. NBEk blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zion Espainiari. 40ko hamarkadan eta hurrengo hamarkadaren zati batean isolamendua ikaragarria izan zen Espainian, NBEtik kanpo geratu zelako eta Marshall Planeko fondoak ere lortu ez zituelako. 1947 amaieran hasi zen NBEren jarrera aldatzen Espainiarekiko.

3.2.2 Politika ekonomikoa: Autarkia
a)

Gerraren ondorioak:

Gerrak hildako ugari eta suntsipen ugariak ekarri zituen. Trenbide-lineak eta trenbide-parkeak erabat hondatuta geratu ziren errepideekin batera. Abeltzaintzan ere kaltea handia izan zen, gerra aurretiko ganaduaren herena soilik geratzen baitzen eta nekazaritzan ere %25eko jaitsiera izan produkzioan. Industrian kalte gutxi batzuk soilik izan ziren. Nazio Produktuaren kalkuluek diote Gerra Zibilean zehar produkzioa %25 jaitsi dela. B)

“Gosearen urteak”:

Gerra finantzatzeak hondamendia ekarri zion herri-ogasunari, Espainia Italia eta Alemaniarekin zorretan geratu baitzen. Hori dela eta, inflazio ikaragarria izan zen eta jendeak ez zuen behar beste janari erosteko dirurik. Gerraren ondore, demografia suspertzen hasi zen. C)

Errazionamendua:

Janaria modu bidezkoetan eta zentzuzko prezioetan banatzeko erabakiak merkatu beltza sortu zuen era berean merkataritza-sare paralelo bat hedatuz. Espainiak beste herrialde batzuekiko mendekotasun ekonomiko handia zuenez ez zen autarkiarik garatu, burokrazia erraldoia baizik. Honek, oztopatu egiten zuen baliabideen kudeaketa. D)

Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa:

1941ean Industriako Nazio Erakundea (INE) sortu zen eta zenbait lantegi martxan jarri zituen. Nazionalizatu egin ziren telefono-komunikazioak, aireko garraioa(Iberia) eta meatze-ustiapen asko. Erregimenak herri lanak sustatu zituen urtegiak, ur-jauziak edo trenbideak eginez. Erregimenak industriaren alde egin zuenez, nekazaritzak kaltea izan zuen. Interbentzialismoaren eta autarkiaren ondorioz, Espainiak ez zuen ia hazkunderik izan. Etxebizitzen prezioa oso altua zenez, txabolismoak presentzia handia izan zuen industriaguneetan.

3.2.3 Oposizioa:

A)

Zapalkuntza politikoa:

Erbesteratuek beste herrialdeetara egokitu behar izan zuten eta espetxe-zigor eta gizarte-bazterkeria pairatu zituzten. Zapalkuntza salaketa eta mendeko-sistema polizialean euskarritu zen. Erantzukizun Politikoen Legearen babesean zona errepublikar guztietan zapalkuntza handia izan zen eta bertako jendea auzitara eraman zuten.

Entradas relacionadas: