Estatu frankistaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB

 

hamarkadan EKIN sortu zen, hasieran EAJren gazte erakundean (EGI) integratuta  -Laster gazte horiek (ikasleak gehienak) buruzagi nazinalista zaharren pasibotasuna kritikatu zuten Eta jarduera subertsiboen alde egin zuten  -1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera Gizarte-eraldaketa sakona eta industrializazio eta urbanizatze prozesu bizkorra Izan ziren, ekonomia-hazkunde handia nabaritzen hasi eta gero

5.2.Diaspora eta kanpoko erresistentzia

-Frankistek Bilbo konkistatu zutenean, Eusko Jaurlaritzak Bartzelonan Hartu zuen egoitza, eta gero Frantziara joan behar izan zuen  -
Agirre lehendakaria, Belgikan zegoena Nazien erasoan, 1941ean lortu zuen Estatu Batuetara ihes egitea  -Alemanek Vichyko gobernua ezartzean, Jaurlaritzaren eta EAJren bulegoak itxi zituzten eta milaka errefuxiatu eta Gobernu-ordezkari Amerikara joan ziren, euskal komunitate handiak eratuz  -
Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki Zituen New Yorken eta Londresen eta harreman onak izan zituen AEBko Gobernuarekin nazismoaren aurkako borrokan  -Aldi berean, Frantzian sortutako gerrilletako Batzuetan parte hartu zuten euskaldun askok, eta horietako batzuk nazien Kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten eta asko hil egin ziren  -EAJren harremanak Errepublikaren erbesteko Gobernuarekin tirabiratsuak izan ziren, haustera iritsi arte, baina Baionako Ituna sinatzean, 1945ean, batasuna berreskuratu zen

6.Erregimena finkatzea

50. Urteetan, Francoren gobernuak etorkizunerako bermea Lortu zuen: -1953an Vatikanorekin (konkordatua) eta Estatu Batuekin (Madrilgo Ituna) sinatutako hitzarmenei esker -Espainia NBEn sartzeagatik 1955ean -Kredituei Eta maileguei esker, ekonomia arazoak arindu ziren

6.1. Opus Deiko teknokraten ekonomia–erreforma

-Opus Deiko ministro berriei teknokrta esan zitzaien, Erregimenaren aldekoak ziren, baina teknikariak, politikariak baino gehiago, Eta 1957an sartu ziren gobernuan  -Ekonomian, Irekitasunaren aldekoak ziren eta, politika eta gizarte gaietan, berriz, Kontserbadoreak  -Espainiako Ekonomia-kolapsoa gainditzeari ekin zioten: ··Pezeta debaluatuz eta zerga Erreforma baten bidez  ··Nazioarteko Erakunde ekonomiko ezberdinetan sartuz  -Aldaketak 60. Urteetan hasi ziren nabaritzen eta frankismoak egoera hori aprobetxatu Zuen, bakearen XXV. Urteurrenean (1964), propaganda eta triunfalismo handiz Ospatzeko.

6.2. Lege berriak: Estatuaren Lege Organikoa (1967)

-Oinarrizko Legeen artean, azkena  -Erreferendum bidez onetsi zen, 1966ko Abenduan (% 95) -Lege hori aldarrikatzean, prozesu “konstituziogile” eta Instituzional luzea amaitu zen herrialde demokratikoen eskakizunak betetzeko Ahaleginean  -Lege horren arabera, hiru Ziren “herri-ordezkaritzaren” oinarriak: familia, udalerria eta sindikatua, Baina subiranotasuna Francori soilik zegokion  -Monarkiak Mugimenduaren printzipioei Jarraituko ziela bermatzen zuen lege berri honek  -Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra Berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen, berak legitimatua, gerra zibilaren Garaile izaki, bere obrak aurrera jarrai zezan  -1969ko uztailaren 22an Joan Karlos Borboikoa Espaniako printze izendatu zuten, eta Francori eta Mugimenduaren Oinarrizko Legeei leialtasuna zin egin zien, uztailaren 18ko monarkia sortuz  -Francoren hitzetan dena “ondo baino hobeto Lotuta” zegoen

7) 60. Urteetako desarrollismoa


7.1. Ekonomia hazkundea:

-Teknokraten 1959ko neurri liberalizatzaileei esker espainiarren Bizi-mailak gora egin zuen -Hazkundearen faktore nagusiak: ··Herrialde garatuek Espainiako langile soberakinak hartzea eta Espainian dirutza inbertitzea  ··Herrialde horietatik dibisak eta turistak Heltzea  ··Teknokraten egonkortasunerako Plana. Bere helburu nagusia ordainketa-balantza orekatzea zen, eta horretarako Bi neurri hartu zuten: _Moneta eta zerga erreformak  _Merkataritza neurriak: pezeta debaluatzea eta Truke-tasa bakarra eta erreala finkatzea dolarrarekin  ··1962an Garapen Planerako Komisariotza sortu Zen, sektore publikoa planifikatzeko eta pribatua bideratzeko, baina hurrengo Arloetako garapenak ez zuen eskualdeen arteko desoreka murrizterik lortu eta Inbertsioa eremu garatuenetara eta jendeztatuenetara bideratu zen _Industriara Bereziki bideratuta zegoen, batez ere automobilgintza, siderurgia eta sektore Kimikoa azkar hazi ziren  _Tren eta Errepide bidezko garraioaren hobekuntzak  _Produktuen banaketan eta enplegu sorkuntzan Huts egin zuen

7.2. Aldaketak gizartean eta pentsaeran

-Garapenak espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen  -Aurreko Espainia landatarra herrialde Hiritartu, industrializatu eta irekiagoa bihurtu zen -Bizi maila hobetzearen Ondorioz, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren Espainiako gizartean 60. Urteetan: ··Demografia hazkundeak eta aberastasunen banaketa desorekatuak mende Hasieran abiatutako migrazio-prozesua areagotu zuen  ··Gizarteko erdiko klaseek gora egin zutenez, Gizartea dinamikoagoa bihurtu zen eta kontsumismoa sortu zen ··Emakumeak lan Merkatuan sartzen hasi ziren eta bere rola aldatzen hasi zen ··Ikasleen kopurua Handitu eta kultura pluralagoa izan zen ··Langile klaseak bilakaera izan zuen  ··Gizarte eta erlijio tradizionalismoa alde Batera utzi zuten eta irekiago, libreago eta pluralago bihurtu ziren  ··Pixkanaka-pixkanaka Espainia Europaa Hurbiltzen ari zen -Liberalizazio politiko xume eta etengabeak aukera eman zuen Erregimenetik kanpo erregimenaren aurkako kultura sortzeko

7.3. Balantzea: herrialde industrializatua, baina ez garatua

-Ekonomia hazkundeak Espainiako gizartea eraldatu zuen eta Espainia munduko hamargarren industria potentzia bihurtu zen -Hala ere... ··desoreka Handiak zeuden oraindik, zenbait eskualdek nekazaritzan jarduten eta Azpigarapenean murgilduta jarraitzen zuten  ··zerbitzu publikoak urriak ziren  ··langile asko babesik gabe zeuden  ··biztanleen zati handi baten kultura maila Oso baxua zen ··teknika berrikuntzak atzerritik inportatu behar ziren, kultura Atzerapen horren ondorioz

8. Oposizio eta errepresioa (1960-1975)

8.1. Gizarte disidentzia


-60. Urteetan frankismoaren aurkako oposizioa sektore Guztietara hedatu zen: ··Ezkerraren betiko oposizioa  _Alderdiek eta sindikatuek klandestinitatean Egindako lana oso garrantzitsua izan zen gizarte-mobilizaziorako (manifestazioak, Elkarteen sorrera...) _Langile mugimendua industriagune nagusietan hazi eta Sendotu zen, batez ere, Langile Komisioen (CCOO) inguruan  

Entradas relacionadas: