Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Arias Navarrotik Suárezeraino
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,75 KB
Arias Navarroren Erreforma Mugatuak
Arias Navarroren erreforma mugatuetan, prentsa askatasuna, bilerak egiteko eta elkarteak eratzeko eskubidea, eta Gorteen erreforma sartu zituen. Arias Navarrok bere kargua utzi zuen, Franco gabe frankismoak jarraitzerik ez zuela egiaztatutakoan.
Adolfo Suárezen Gobernua
Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen Presidente. Joan Karlos erregeak ondo ezagutzen zuen Torcuato Fernández de Mirandak aholkatutako pertsona hori. Erregeak Suárez hautatu zuen, bere belaunaldiko gizona zelako, eta Estatuan, bai alderdi bakarrean, bai inguru katolikoetan, komunikabideetan eskarmentu handia zuelako. Suárez lehengo ibilbidearen jakitun, frankismoko sektorerik kontserbadoreenak traba handirik jarri gabe onartuko zutela pentsa zitekeen, eta aldi berean inguruabar horiek guztiak ez ziren eginkizun berrirako eragozpen.
Adolfo Suárez presidentziara heldu ondoren, aldaketa demokratikoak bizkor jazo ziren. Ministroen Kontseiluak, preso politikoentzako amnistia, konstituzioaren erreforma eta hauteskunde orokor libreak iragarri zituen urtebeteren bururako. Tolerantziaren babespean, hainbat alderdi politiko azaldu ahal izan ziren. Permisibitatea prentsara ere heldu zen. Zenbait lege errepresibo liberalizatu ziren.
Suárezek erreforma politikorako legea proposatu zuen. Lege proiektu horren xedea orduko sistema politikoa aldatzea eta hauteskundeetarako deialdia arautzea zen. Bai Suárezek, bai Fernández Mirandak, Gorteek berek berehala eta behin betiko eragingo zuen lege hura babes zezaten. Erreferendumean, herriak behin betiko onartu zuen baiezko botoa.
1977ko ekainean, 1936tik lehenengo hauteskunde demokratikoak izan ziren. Adolfo Suárez buru zela, zentrokoek, sozialdemokratek, liberalek eta kristau demokratek osatutako UCD gobernu koalizioak irabazi zituen hauteskundeak, eta Felipe González bigarren geratu zen. Gehiengo absolutotik oso hurbil, UCDk bere agintea berretsi zuen. Santiago Carrilloren PCE alderdiaren hondorapenak aurreikuspen guztiak txiki utzi zituen.
Eskuin muturra birrinduta gelditu zen, eta frankismoa oroigarri gisa baino ez zen geratu, Manuel Fragaren Aliantza Popularreko hamasei diputatuekin. Euskadiko eta Kataluniako Arzallusen EAJ alderdiak eta Pujol buru zuten koalizioek ordezkaritza parlamentario garrantzitsua lortu zuten.
UCDren Gobernua
Jokabide nagusiak:
- Lurraldeak erregimen autonomikoen bidez instituzionalizatzea.
- Europako Ekonomia Erkidegoarekiko negoziazioak berriro hastea.
- Inflazioari eta kanpo defizitari aurre egitea.
- Langabeziaren kontra borrokatzea.
- Zerga-erreforma.
- Erregimena ahalik eta parte-hartzerik handienaz erabakitako Konstituzio batez hornitzeari begira, indar politiko eta sozialen arteko adostasuna bilatzea.
Moncloako Itunak: Gobernuaren, enpresarien, alderdien eta sindikatuen arteko hitzarmenak.
1978ko Konstituzioa
Erroldaren %67k parte hartu zuen, eta %88k aldeko botoak eman zituen. Konstituzioak aintzat hartzen zituen euskal errebindikazio historikoetako batzuk, eta indargabe uzten zuen foruak ezeztatu zituen legeria, baina Espainiaren subiranotasuna zatiezina zela ezartzen zuen.
Europako inguruko herrialde askotakoa baino aurreratuagoa zen, eta Espainia Zuzenbide Estatu sozial eta demokratiko gisa definitzen zuen.
Konstituzioak muga zorrotza jartzen zien Koroaren eskumenei, eta Gorteei bermatzen zien agintearen erabilera.
Estatu akonfesionala definitzen du, baina Eliza Katolikoarekin lankidetza-harremanak izatera bultzatzen du.
Zehaztasun handiz zerrendatzen ditu eskubide indibidualak, nagusitasunera heltzeko hemezortzi urteko adina finkatuz, eta heriotza zigorra indargabetu eta dibortzioari atea irekitzen dio.
Jabetza pribatua eta merkatu librea ekonomiaren barnean.
Katalunia, Euskadi eta Galizia ez ezik, Konstituzioan xedatutako prozedurari jarraituz eskaera egiten zuen eskualde guztiek ere beren Gobernua izan zezaketen.
UCDren Bigarren Agintaldia
UCDren gobernuak komunikabideen bitartez zabaldu zuen bere hauteskunde mezua. Alderdi eskaintza txikiagoa izan zen. Abstentzioa handiagoa izan zen. 1977ko hauteskundeetakoen antzekoak izan ziren emaitzak, eta UCDk irabazi zuen, baina ez zuen gehiengorik lortu.
1935az geroztik ez zen udal hauteskunde demokratikorik egiten. UCDk irabazi zuen berriro, baina PSOEri emandako botoak aurrekoetan baino askoz gehiago izan ziren, eta PCErekin ituna eginez, hiri garrantzitsuenetako alkatetzak kendu zizkion UCDri, Madrilgoa eta Bartzelonakoa, besteak beste.
Suárezek ahaleginak egin zituen euskal nazionalistekin beren Estatutuaren inguruan akordioa lortzeko. Suárezek Euskal Kontseilu Nagusiko eta EAJko buru Carlos Garaikoetxearekin adostu zuen testua.
UCDren gobernuek, Estatuaren eta beraren aparatuen erreformari ez ezik, dibortzioa, irakaskuntza, lana eta beste hainbat gairi aurre egin behar izan zioten. UCDk dibortzioa legeztatzeko proiektuak berriro biziagotu zuen UCDren barruko krisia.
Hainbat tirabiraren ondorioz, eta Eliza ere hezkuntza arloko desadostasunen zioz, Suárezek 1981eko urtarrilaren 29an iragarri zuen telebistaz Gobernuko presidentetza uzten zuela.
Agintea hutsik geratzeko arriskua saihesteko, UCDren batzorde exekutiboak premiazko bilera egin eta Suárezen kabinete guztietan ministro izandako Leopoldo Calvo Sotelo aukeratu zuten presidentetzarako hautagai.
1981eko otsailaren 23an, Estatu-Kolpea gertatu zen: Tejero teniente koronelaren agindupean indarrez sartu zen Diputatuen Kongresuan, eta Milans del Bosch kapitain jeneralaren tankeek Valentzia hartu zuten. Erregeak bizkor hartu zuen esku, eta jazarraldi militarren porrota eragiteaz gain, nabarmen indartu zuen bere legitimotasuna, eta espainiarren salbatzaile agertu zen.