Espainiako industria sektore nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

 

Mapa hau Espainiako industria inguruen koropleta mapa bat da. Bertan koloreak eta borobilak agertzen dira. Koloreek industria inguruak adierazten dituzte: berde ilunak, garatutako industria-

eremuak

Bere argiak, hedatzen ari diren eremuak eta ardatzak;
Gorria, berregituratzen ari diren eremuak eta ardatzak; morea, industrializazio induzituko eremuak eta kolore horixkarekin, industrializazio urriko eremuak.

Industria inguru garatuak, Madrileko eta Bartzelonako metropoli inguruetako espazio zentralak dira.
Industria sektore helduak hondoratu edo birmoldatu egin dira eta industria suspertu egin da. Horren guztiaren eraginez, industria tertziarizatu egin da, industria eta enpresa parkeak agertu dira, eta horietan bulegoko eginkizunak fabrikaziokoak baino askoz gehiago dira.

Hedatzen ari diren industria inguru edo ardatzetan, industriak ezartzen ari dira industriaren hedatze joerengatik edo industrializazio endogenoaren garapenagatik. Zenbait mota bereiz daitezke: metropoli korolak, hiri inguruko zerrendak, industria garapeneko ardatzak eta ondo komunikatutako landa inguruak. Metropoli korolek, hirien periferian, gainbeheran eta birmoldaketa prozesuan dauden industria inguruak dituzte. Kasu batzuetan industria tradizionalak dira eta industria poligonoetan ezartzen dira. Beste batzuetan, korolek enpresa berritzaileak erakartzen dituzte, eta parke teknologikoetan ezartzen dira.
Hiri inguruko zerrendak, hiri espazioaren eta landa espazioaren arteko trantsizio aldean, oso erakargarriak dira hurbileko hirietako industriak berriz kokatzeko edo industria berriak ezartzeko. Nabe atxikiak dituzten poligono txikietan kokatu ohi dira. Industria garapeneko ardatzak komunikabide nagusietan zehar ezartzen dira. Nazioan, ardatz nagusiak Ebroren haranekoa eta Mediterraneokoa dira. Eskualde mailan ardatz batzuk garatu dira, hala nola, Madrilen inguruko sarea; eta barruko ardatzak errepide nagusietan zehar. Ondo komunikatutako landa inguruetan ere industriak ezarri dira. Kasurik ohikoenak ekoizpen tradizionalen lantegi txikiak dira birlokalizatutako hiriko enpresak edo inguruko baliabideak aprobetxatzen dituzten tokiko enpresaburuek sustatutako enpresak. Hala ere, batzuetan enpresa berritzaileak ere sortzen dira.

Gainbeheran dauden industria inguru eta ardatzak Bizkaiko golkoaren inguruan eta leku zehatz batzuetan ezartzen dira. Gainbeheraren arrazoia industria sektore helduetan duen espezializazioa da. Horrez gain, berrindustrializaziorako zailtasunak daude. Egoera horren ondorioak desindustrializazioa, gainbehera demografikoa emigrazioaren eraginez, eta beste industria inguru batzuekin alderatuta lehiakortasuna galtzen joan dira. Hala ere, inguru batzuetan industria suspertzea gertatu da.

Industria induzitu eta urriko inguruetan industria ezarpen handia eta bakartu batzuk daude. Industrializazio induzituko inguruak Aragoin, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian daude. Leku horietan industria barruti batzuk sortu ziren, industria sustatzeko abian jarri ziren politiken ondorioz. Inguru horietan zenbait industria daude probintzietako hiriburuetan, hiriko kontsumo merkatua aprobetxatuz, eta industria tradizionalak, sakabanatuak eta txikiak, inguruko baliabideak aprobetxatzen dituztenak. Industrializazio urriko inguruak Gaztela. Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak dira. Horietan industria handiak puntualak dira eta sektore tradizionalak dira nagusi. Mantxa salbuespena da talde horretan, Madrileko industria hiriburuarekin ondo konektatuta dauden probintzietarantz hedatzen ari delako.

Badaude industria inguru hauek sortzen dituzten arazoak: baliabide naturalak gehiegi erabiltzea, ingurumenaren kutsadura sortzea eta inbertsio gutxi ateratzea adibidez. Horiek konpontzeko, hona hemen konponbideak: Baliabide naturalak gehiegi ez erabiltzeko garapen iraunkorra sustatu, ingurumena ez kutsatzeko teknologia garbien ikerketa eta erabilpena, industria ekologikoa bultzatzea eta inbertsio handiagoa lortzeko errentagarritasuna ematen duen inguruetara lekualdatzea.


Entradas relacionadas: