Espainiako industria gaur

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

 
ESPAINIAKO INDUSTRIA GAUR:2.- Industriako produkzioa: sektoreen egitura makurra: Espainian, birmoldatzeko prozesuan dauden industria sektore helduak pisu handia dute oraindik; sektorerik dinamikoenetan atzerriko kapital ugari dago eta goi teknologiari lotutako sektoreak atzerapenez ezarri dira. 2.1.- Birmoldatze prozesuan dauden industria sektore helduak: Honako hauek kalte egin diete: eskaria murriztea, lehiakortasuna gutxitzea eta Europako politikak produkzioa murrizteko eta diru laguntzak kentzeko egiten dituen eskakizunak. Honako hauek dira sektoreak: *Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoarena: Bi azpisektore ditu: -Industria siderurgiko: Integralakaltzairua burdinatik lortzen du labe garaietan. Birmoldatze prozesu ostean Bizkaiko labe garaiak itxi egin ziren, Asturiasen nagusituz. Kostuak murriztea, produkzioa dibertsifikatzea eta kalitate hobetzea helburu. Siderurgia ez integralak, altzairua txarretik lortzen du labe elektrikoan eta EAEko, Kantabriako eta Kataluniako enpresa txikiagoetan egiten da. –Eraldatu metalikoen industriak: Mota guztietako makinak egiten ditu. Bartzelona, EAE, Madril triangeluaren barruan dago. *Etxeko tresna elektrikoen produkzioa: Honako hauek berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago: produkzioa (espezializazioa handiagotzea), enpresa (pilatzeko joera) eta merkatua (handiagotzea eta dibertsifikatzea). Eraginez, zenbait enpresa itxi eta lanpostuen erregularizazioak egin dira. *Ontzigintzak: Pilaketa handia du Galizian, Kantabrian, EAEn eta Andaluzian. Doikuntza handia jasan du jarduera apurka apurka murrizteko eta beste bide batzuetan espezializatzeko. *Larrua eta zapatagintza: Katalunian eta Valentzian dago ezarrita. Batetik, teknologia berria erabiliz lortutako zuntz kimikoena, atzerriko kapitalaren parte hartze handia duten enpresa handietan pilatua. Bestetik, jantzigintza, enpresen minifundismoa, sakabanatzea eta eskulan ugari erabiltzea ezaugarri dituena. 2.2.- Industria sektore dinamikoak: Industria adar hauek etorkizunera begira aukera ugari dituzte, honako arrazoiengatik: produktibitate eta espezializazioa handia dute; enpresa egitura malguak eta saneatuak dituzte; eta eskaria bermatuta dute. Sektore horietan. Atzerriko kapital ugari erabiltzen da. Aipagarrienak honexek: *Automobilaren sektoreak: Birmoldaketa prozesua jasan zuen, handiegia izan eta teknologia atzeratua zuelako. *Sektore kimikoa: Espainiako industriaren oinarrietakoa da, baina gutxiegitasun larriak ditu: atzerriko kapital ugari, Europako estatuekiko lehiakortasun gutxi, produkzio unitate txikiek nagusitasuna dutelako eta ikertzeko gaitasun urria. *Nekazaritzako elikagaien sektoreak: Industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere pisu handia dute. Helburuak barruko merkatuko salmentak handiagotzea eta produktu landuagoen eta eraldatuagoen esportazioak sustatzea dira. *Eraikuntzak: Egoera ekonomikoaren gorabeherak bete betean jasaten ditu. Azkenaldian asko suspertu da. 2.3.- Puntako industria sektoreak: Espainian, goi teknologiako sektoreak (telematika, doikuntza tresnak esaterako) atzerapenez ezarri dira eta batzuetan, oraintsu hasi dira, zailtasun direla bide: *Atzerriarekiko menpekotasuna dute ikerketei eta teknologiari dagokienez: Espainia atzeratuta dago, inbertsio gutxi egin direlako eta unibertsitateak eta enpresak ez direlako nahiko integratu. Ondorioz, patente garestiak erosi edo multinazionalak erakarri behar dira, goi teknologian aurreratuta daude eta. *Enpresa ertainek eta txikiek nagusitasuna dute: Lehiakortasuna urria dute, eta enpresa nazionalen merkatua ia ia osorik barrura bideratuta dago. *Eskulana eta hezkuntza sistema gutxi egokitu dira: enpresen eskakizunetara. Goi teknologiako sektoreak espazio jakin batzuetan pilatzen dira. Espazio horiei inguru berritzaile esaten zaie. Besteak beste, parke teknologikoak edo zientifikoak aipatu behar dira. Kokapenari begira, metropolien eta hiri ertainen inguruetan ezartzen dira, batez ere, egoitza eta ingurumen kalitate handia eta komunikatzeko aukera onak konbintazen dituzten sektoreetan. Inguruarekin duten loturari dagokionez, industria berritzaileak tokiko garapenaren motor izatea nahi da, beste enpresa batzuk erakarriz eta berrikuntzak ingurura zabalduz.

Entradas relacionadas: