Espainiako hirigintza. prozesuaren sintesia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,63 KB

 
ESPAINIAKO HIRIGINTZA
PROZESUAREN SINTESIA

Industria aurreko hirigintza
Etapa hau kolonizazio garaian hasi zen. Hirigintza-tasak biztanleen %10 ukitzen zituen eta egonkorra zen, hiriko biztanleria eta landa inguruko biztanleria aldi berean hazten ziren eta. Hiriak tamaina txikikoak izaten ziren.
Hirigintza-fenomenoari mesede egin zioten
faktoreak estretegikoak eta militarrak defentsarako guneak; muinoak hartzen zituzten (hiriak lurraldea kontrolatzen zuen), politikoak eta administratiboak; kokapen geografikoa ( botere politikoaren egoitza eta lurraldea antolatzeko oinarria zen), ekonomikoak; meatzaritza ustiapena, baliabide beharra (inguruko baliabideak kontrolatu eta merkataritzako eta eskulangintzako jarduerak garatzen zituen) eta erlijiosoak; katedralak (botere erlijiosoaren egoitza zen) izan ziren.
Hiru
etapa bereiz daitezke:

Sorrerari dagokionez,feniziarrek eta greziarrek Mediterraneoko kostaldea K.a. IX.eta VIII.mendetik aurrera kolonizatu zuten arte. Herri horiek merkataritza-faktoreak sortu zituzten kostaldean meatzaritzako, nekazaritzako eta eskulangintzako baliabideak ustiatzeko. Horietako batzuetan hiriak sortu ziren, esaterako Cartagonova, Cadizen edo Ampuriasen.
Erromanizazioaren eraginez, hiri asko fundatu ziren. Espainian nolabaiteko garrantzia duten herri gehienek jatorri erromatarra dute (Bartzelona, Cordoba, Zaragoza, Sevilla, Valentzia, Zaragoza). Funtzio politiko-militarrak (lurraldea kontrolatzea), administratiboak (probintziako edo barruti judizialeko hiriburuak) edo ekonomikoak (balio handiko baliabide mineralak edo nekazaritzako baliabideak zituzten inguruetan ezarri ziren). Horrez gain, erromatarrek komunikabideen bidez (galtzadak) lotutako hiri-sarea sortu zuten, merkataritzan aritzeko eta xede militarrarekin (armada).


Erdi Aroan, hirigintza-fase berria izan zen bi espaziotan, hots, espazio musulmanean eta kristauan.
Espazio
musulmanak, ia penintsula osoa hartzen zuen. Musulmanek hiri berriak fundatu zituzten (Madril), baina gehienetan, aurreko asentamentuak aprobetxatu zituzten (Zaragoza, Toledo, Malaga, Granaga, Kordoba). Gune horiek piztu egin zituzten eta erdigune estrategiko, administratibo, ekonomiko eta kultural bihurtu ziren. Musulmanen hiriak kristauenak baino handiagoak ziren eta merkataritza potentzia handia zuten.
Espazio
kristauan; X.mendetik aurrera hedatu ziren, birkonkistaren eta lurraldea jendez betetzearen eraginez. Orduan, udalerriak sortu ziren, oinarrian hiri berriak edo musulmanei konkistatutakoak zituztenak. XII, eta XII.mendeetatik aurrera, merkataritza piztu eta hirigintza-prozesu berria sortu zen merkataritza-bide nagusien inguruan. Indartzen diren hiriak hauek dira; Avila, Segovia, Soria, Valladolid, Bilbo, Medina del Campo (feriak), Santiago bideko hiriak (artile industriagatik) eta baita Mediterraneokoak ere.

Aro Modernoko hirigintzak gorabeherak izan zituen.
XVI.mendean, hiriak etengabe hazi ziren biztanleriak gora egin zuelako, Amerikarekin merkataritzan aritzean ekonomia hedatu zelako, Sevillak hartu zuen garrantzia hona bideratzen zelako Amerikako merkataritza eta Austriarren garaian Madrid indartu egin zen.
XVII.mendean joera hori gelditu egin zen, demografian eta ekonomian zegoen krisiaren eraginez eta lurralde ugari galdu zelako.
XVIII.mendean, Borboien dinastia berriarekin, hirigintza-prozesua suspertu egin zen, erregearen boterea sendotu zelako eta demografia eta ekonomia berreskuratu zirelako. Madrid hiri nagusi bihurtzen da.

Industria aldiko hirigintza
XIX.mendean abiatutako industrializaziotik 1975eko krisi ekonomikoa arte luzatzen da. Etapa horretan, hirigintza-tasak hazkunde handia izan zuen, hiriko biztanleriak landa- ingurukoa baino askoz gehiago hazi zen eta.
Faktore administratiboek parte hartu zuten, probintzietan zatitzean hiriburu gisa hautatutako hiriak hazi egin ziren, eta ekonomikoak eta gizartekoak, hirietan industria modernoa sortu eta garatzean, nekazariak erakarri zituen.
Lau
etapa bereiz daitezke:

XIX.mendearen erdialdea arte, hirietako pilaketa demografikoa txikia izan zen. Industrializazioaren ahultasunaren eraginez, hiriko hazkundeak batez ere, banaketa administratibo berrian probintziako hiriburu gisa hautatutako hiriak ukitu zituen.

XIX.mendearen erdialdetik Gerra Zibilera, hirien hazkundea nabarmena izan zen eta, beraz, hirigintza-tasa ia bikoiztu egin zen. Une horretan, industriak eragiten zituen hazkunderik handienak, landatik hiri industrializatuetara biztanle ugari erakartzen zituen eta. Euskal Herrian (Bilbora), Kataluinian (Bartzelona eta konurbazioetara) eta Madridera ere bai.

Gerra Zibilak eta gerraosteak hazkundea geldiarazi zuten, hiriak hondatuta zeudelako eta hornikuntzarik ez zegoelako. Francoren erregimenak ez zion hirien hazkundeari mesede egin. Nekazaritza-politikak bultzatu zituen, biztanleak landa-inguruan gera zitezen. Politika autarkikoak ekonomiaren oinarrizko sektoreak sustatu zituen eta, horren eraginez, sektore horiek hartu zituzten hiriak hazi ziren. Ipar-ekialdeko hirien eta industriaren garapeneko triangelua (Kantauri, Bartzelona eta Madril).

Garapenaren etapa, ekonomiak eta hiriek XX.mendeko hazkunderik handiena izan zuten. Arrazoi nagusia industriaren zabalkundea izan zen: landatik hiri industrializatuetara lan-eskua erakarri zuen. Horrekin batera, hazkunde naturala oso handia izan zen (baby boom) eta hiriko biztanleria hazi zen. Hirugarren sektoreko jarduerek ez zuten zeregin garrantzitsua izan hirigintzan, baina horiei esker hazi ziren metropoli inguruak, eta azken horietan kokatu ziren hirugarren sektore modernoko jarduerak. Mediterraneoko turismo-guneak hazi ziren.

Industria osteko hirigintza
1975etik aurrera, ekonomiako eta industriako krisiak aldaketak eragin zituen hirigintza-prozesuan eta horren eraginez, industria osteko hirigintza izena duen etapa hasi zen.
Hiriaren hazkunde erritmoa jaitsi egin da, bi etapatan. Lehenengoan, trantsiziokoa, hirigintza-tasa egonkortu egin da eta bigarren etapan, hiriko biztanleek behera egin dute.
Hirigintzako faktoreak aldatu egin dira.
Industriak garrantzia galdu du. 1975eko krisiak desindustralizazioa eragin zuelako eta industria-ekoizpenak espazioan barreiatzeko joera duelako.
Industria tradizioa duten eskualdeetan industria hirigintza faktore nagusia da oraindik, baina behera egiteko joera du.
Metropoli handiek, zerbitzu gehiago eta beharrezko ekipamendu gehiago dituzte. Sektore horiek lanpostu gutxi sortzen dituzte, oso mekanizatuta daudelako. Horren eraginez, hiriko hazkundea murriztu egiten da.
Hirugarren sektoreko jarduerek hirigintza-prozesuan garrantzia dute, metropoli handietan, puntako jarduerak eta kudeaketa guneak bertan kokatuta daudelako ( Madril eta Bartzelona); baita ere turismo-inguruetan eta gutxien aurreratutako eskualdeetan, prestakuntza urriko hirugarren sektorea da nagusi.

Hiritartze prozesua nagusitu da, nekazal guneak gero eta hutsako geratu dira. Hirien eta beste hirigune txikien arteko erlazioa hobea da.
HIRIAREN EGITURA:
ALDE ZAHARRA, ZABALUNEA EDO PERIFERIA

INDUSTRIA AURREKO HIRIA: ALDE ZAHARRA
Alde zaharra sorreratik XIX.mendeko industrializazioa arte urbanizatutako zatia da. Historia luzea duenez, hainbat etapatako osagaiak biltzen ditu.
Industria aurreko aldiaren herentzia
Ia inguru guztian harresiak zeuden, defentsa arrazoien, arrazoi fiskalen (zergak kobratzea bermatzen zuen) eta arrazoi sanitarioen (hiria isolatu egiten zuten koarentenarik egonez gero)
Planoa irregularra izaten zen (musulmanen eta kristauen hiri zaharrak eta Erdi Arokoak); plano erradiozentrikoak (Gasteiz), linealak (Done Jakue bideko hiriak) eta koadrikula itxurako hiriak. Hiri erromatarren adibideak; Tarragona eta Castello.
Hiriaren
bilbadura itxia zen eta eraikuntzetan altuera txikiko etxeak ziren.
Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: etxebizitzekin batera, lantegiak, dendak, biltegiak eta herri-eraikinak zeuden. Auzo batzuk lanbide jakin batzuetan (eskulangile) edo gutxiengo erlijiosoetan espezializatu ziren.
Gizarte mailei erreparatuz, hirian hainbat talde elkarrekin bizi ziren, baina nolabaiteko hierarkia zegoen: erdialdea lekurik onena zen eta bertan kokatzen ziren herri-eraikin nagusiak eta bertan bizi zen hiriko elitea, hau da, botere politikoa, erlijiosoa edo kulturala zuen jendea; langileak periferian bizi ziren.
Industria aurreko gizarteen berezitasunak ere ageri dira:
Hiri erromatarrak plano erregularra izaten du, kanpamendu militarretik eratorria. Kaleak ortogonalak dira eta bi bide nagusi daude. Bien arteko bidegurutzean foroa ( plaza, elkartzeko gunea) zegoen, etxebizitzez gain antzerkiak ere bazeuden. Adibideak Merida eta Tarragona dira.
Erdin aroan bi kulturek, musulmanak eta kristauak ekarpenak egin zizkioten:
Hiri musulmanak erdigune nagusia zuen harresiz inguratua, medina izenekoa eta bertan eraikinik aipagarrienak kokatzen ziren (meskita eta merkatua). Erdigune horretatik kanpo arrabalak edo langileen auzoak zeuden, harresiz inguratuta. Planoa oso irregularra zen, kaleak estuak eta gorabeheratsuak ziren eta askotan ez zuen irteerarik. Adibideak Kordoba, Sevilla, Toledo eta Granada.
Hiri kristaua ere harresiz inguratuta zegoen. Planoak askotarikoak ziren. Eraikinik aipagarrienak elizak eta nobleen jauregiak ziren.
Pizkundean plano erregularreko auzo berriak sortu ziren. Baita plaza nagusiak ere eta merkatuak eta gero udaletxea eta fatxada uniformeko eraikinak eraiki ziren. Plazarekin batera, kale berriak edo kale nagusiak irekitzen ziren.
Eraikinik aipagarrienak udaletxeak dira, baita jauregiak, ordena erlijiosoen komentuak eta erregeak edo herriak fundatutako beste eraikin batzuk ere.
Barrokoan eta Ilustrazioan hiria edertu zen eta, horretarako, perspektiban trazatutako kale zabal eta zuzenak, plaza handiak, lorategiak eta arboladiak sortu ziren. Eraikin monumentalak, erlijiosoak eta zibilak ere garai honetakoak dira.

Industria-aldiko aldaketak
Industrializazio- prozesuaren eraginez eman ziren aldaketak. XIX.mendearen erdialdean abiatu eta XX.mendeko hirurogeiko hamarkadan bukatu zen.

Aldaketek alde zaharreko sektorerik baloratuenak ikutu zituzten. Bizi baldintzak asko okertu ziren, alde zaharrak jendez gehiegi bete zirelako etxeei solairu gehiago ipini zitzaizkien horregatik bertikalizatu egin zirela diogu. Hutsik zeuden espazioak bete eta azken finean dentsitatea ikaragarri bete zen. Baldintza sanitarioak asko okertu ziren, gaitzak zeuden, horregatik burgesek bertatik alde egin eta hiria aldatzen hasi ziren.
XX.mendearen lehen herenean, aldaketen xedea lurzorua garbitzea eta horren balioa handitzen izan zen. Besteak beste, bide handiak ( harresiak bota eta boulevard-ak sortu ziren) eraiki ziren, Parisen ereduan oinarrituak. Kale zabal eta luzeak ziren eta inguruetan, eraikin dorreak zituzten. Kaleok, kasu batzuetan, alde zaharren bilbea apurtu zuten. Hurbil zeuden kaleak berriztatu ziren, lurzoruaren balio handitu zela aprobetxatuz.

Gaur egungo aldaketak
Zaharberritze integratuko politikak
abiatun ziren alde zaharrean. Tradiziozko morfologia zaindu eta berreskuratu eta piztea zuten xede, lengoa manten zedin.

Planoan kaleak oinezkoentzat mugatu eta plazak zabaldu eta lorategiz bete dira, espazio publikoak izan daitezen.
Eraikuntzan, eraikin historikoak zaharberritzeko laguntzak eman dira.
Lurzoruaren erabilerei erreparatuz gero, erabilera tradizionalak defenditzeaz gain, turismoari edo kulturari lotutako jarduerak ezarri dira.
Politika horien emaitzak aipagarriak izan dira kasu batzuetan (Oviedo, Girona).

INDUSTRIA ALDIKO HIRIA: HIRIKO ZABALUNEA
Industrializazioak landa-inguruko biztanleak industria-hiri nagusietara erakarri zituen eta horren eraginez, harresiak bota eta hiria industria aurreko harresiz haratago hedatu zen. Burgesentzat zabaluneak sortu ziren. Alde Zaharra, Boulevard-a eta geroko zabaluneak ere garai honetakoak dira.
Burgesen zabalgunea
Harresiak bota ziren
, defentsa-funtzioa alde batera geratu baitzen artilleriaren aurrerakuntzei esker. Harresien lekuan pasalekuak edo bulebarrak eraiki ziren.
Zabalunea,
espazio berria da eta ideia burgesak islatzen ditu: ordena (plano erregularra), higienea (zoladura, estolderia, espazio berdeak eta uraren hornikuntza ditu) eta etxebizitzak, dendak eta garraioak ere bertan eraiki dira.
Sorreran, koadrikula itxurako plano erregularra zuen: Bilbea intentsitate txikikoa zen. Lurzoruaren erabilera nagusia burgesen etxebizitzak ziren, orubeek eta higiezinek prezio handiak zituztelako. Langileak, hasieran, burgesen etxeetako sotoetan, teilatupean eta patioetan ezarri ziren. Lehenengo zabaluneak hiririk dinamikoenetan egin ziren, Bartzelonakoa (Cerda) , Madridekoa eta Donostiakoa (Cortazar).

Denborak aurrera egin zuen ahala, zabalgunean aldaketak egin ziren, kokapen zentrala baitzuten. Komunikabideak hobetu egin ziren, hiriko garraiobideak sartu zirelako (trabia elektrikoa eta automobila), Bilbeak dentsitatea lortu zuen.
Eraikuntzak goruntz joateko joera hartu zuen. Lurzoruaren erabilerei erreparatuz gero, hirugarren sektoreko funtzioak agertzen hasi ziren. Erdigune historikotik zabalguneetako kaleetara hedatu ziren, eta egoitzen inguru garestiaren (burgesiarena) eta dendak eta bulegoak nagusi ziren. Hirugarren sektoreranzko joera aipagarria izan zen. Gaur egungo jarduera ekonomiko eta finantzieroak (bankuak, bulegoak...) hiriaren erdialdean agertzen dira. Gaur egun ere, komunikabide onak dituzten inguru zaharkitu batzuetan, modernizazio lanak egin dituzte.
Hiri inguruko langileen auzoak eta industria-guneak
Industria-instalazioak
eta langileen auzoak hirien periferian ezarri ziren, hirirako bide nagusien ondoan edo trenbide-geltokien ondoan. Trenbideari lotutako zerbitzuak ezarri ziren (geltokiak, lantegiak, merkatu nagusiak, biltegiak...) eta beraz, lurzorua ez zen asko baloratu. Langileak ezin ziren erdigune historikoan kokatu etxeak bertan garestiak zirelako eta horregatik zenbaitetan burgesen patioetan sortutako geletan ezarri ziren. Auzo marginaletan ere ezarri ziren: hiri-inguruetan, errepideen eta bideen bazterretan; edo industrien eta trenbide-geltokien ondoan.
Sortzerakoan, langile auzoek askotariko planoa zuten, periferiako landa-lurzoruaren partzelazio pribatu eta kontrolik gabeak egin zituzten (etxebizitza pobreak, ordenik gabe eraikiak..).
Bilbea, itxia eta dentsitate handikoa zen eta eraikuntzan tamaina txikiko eta kalitate urriko etxebizitzak izan ziren nagusi, familia bakarrarentzat. Lurzoruaren erabilerei erreparatuz gero, industriak, lantegiak eta biltegiak eraiki ziren. Azpiegiturak, zerbitzuak eta ekipamenduak urriak izan ziren. Auzo horiek gaixotasun kutsakorren gune bilakatu ziren eta gizarte-gatazkak piztu ziren.
Gaur egun, industria-instralazioak ez dute trenbidearen menpekotasunik, errepideak garrantzia hartu duelako; instalazioak zaharkituta edo krisian daude. Bestalde, hiriei erantsita daudenez, gune horietako lurzoruaren balioa handia da.
Langileen antzinako auzoak ere hirien barruan daude orain. Hurbilen daudenek eta loturarik onenak dituztenek prezio handia dute. Urrunen daudenak espazio marginal izaten jarraitzen dute.
Auzoak lorategiekin
XIX.mendearen amaieran eta XX.mendearen lehen herenean lorategidun auzoak sortu ziren, ideia naturalistak eta higienistak hedatu zirelako, landa hirira hurbildu nahi izan zelako. Ideia horien emaitzak Arturo Soriaren Hiri Lineala dira.
Lorategi hiriak, oro har, familia bakarreko etxebizitza-auzoak ziren, lorategi eta guzti.
Arturo Soriaren Hiri Linealean, bi aldeetan etxadiak egongo ziren, familia bakarreko etxeekin, soro eta lorategi eta guzti. Hiri horretatik oinarrizko zerbitzuak eta garraiobideak igaroko ziren. Gizarte-zatiketa gainditu nahi zen eta horretarako, hainbat maila eta preziotako etxebizitzak proiektatu ziren. Ez zen proiektua gauzatu eta gaur egun, espazio horrek balioa hartu du, familia bakarreko etxebizitza asko eraitsi dira eta etxebizitzen blokeak eta merkataritza-guneak eraiki dira.

GAUR EGUNGO PERIFERIA ETA HIRIAN
ORAINTSU IZANDAKO ERALDAKETAK
Gerra Zibilaren osteko urteetan, hirien eraldaketa ez zen oso esanguratsua izan.50-60ko hamarkadetan Espainiako hiri nagusietan hazkunde handia izan zen, demografiak gora egin zuen. Hirien azalera eraikia asko zabaldu zen eta garraiobide-ardatz nagusietan periferia zabalak sortu ziren. Barruti suburbanoak ziren; hiriko eta landa-inguruko lurzoruaren erabilerak eta bizimoduak nahasten dira (nekazaritzan erabilitako espazioak eta industriak, garraiobideak, hiriko hornikuntzak, bizilekuak...)
Periferiako egoitzen auzoak
Auzo marginaletan oso kalitate txarreko etxeak edo txabolak
(txabolismoa; Bilbo, Bartzelona eta Madrilen eman) eta legez kanpoko lurzoruan eraikitzen dira. Etxebizitzak jendeak berak egiten ditu. Auzo horiek gorakadarik handiena, nekazaritzako exodo masiboaren eraginez, hirira miloika pertsona baliabide gutxirekin iritsi zirenean izan zuen. Oinarrizko zerbitzuak ezarri ziren eta berritze-prozesuren bat abiatu zen. Etxe horien ordez, bloke batzuk ere eraiki ziren. Txabolak suntsitzeko eta biztanleak gizarte laguntzarako etxebizitzetan hartzeko kanpainak egin dira azken urteetan.
Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak. Etxebizitza ofizialeko etxe ugari sortu ziren, Estatuaren laguntzarekin. Blokeak edo eraikin isolatu, monotono eta kalitate gutxikoak egin ziren. Gabezia horiekin batera, ez zegoen ez ekipamendurik ez zerbitzurik. Horren eraginez, gaur egun abian jarri dira zaharberritzeko politikak eraikinak berreskuratzeko eta eskolak, kirol ekipamenduak, osasun-ekipamenduak eta dendak sortzeko.
Sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak. Bilbe irekia eta etxebizitzen artean espazio zabalak zeuden, lorategiak edo aparkatzeko lekuak egiteko. Itxura hori laster aldatu zen, blokeak egin zituztelako altuera eta dentsitate gehiegikoak. Eraikin geometrikoak eraiki zituzten eta hiriaren paisaia monotonoa bihurtu zen. ?Ciudades dormitorio? delakoak sortu ziren. Poligono horiek batez ere bizilekuak egiteko erabili ziren.
Etxadi itxia berriz sortu zen.
Familia bakarreko etxebizitzen inguruak
1980ko hamarkadatik aurrera hedatu ziren perfierian, erdiko klasean ideologia klorofilikoa (etxe adosatuekin) naturarekin lotura izatea eta automobila erabiltzen hasi zelako. Bilbe irekia dute, eraikinak indibidulak dira eta bakartuak edo elkarri atxikiak.
Industriaren eta ekipamenduen inguruak periferian
1950eko eta 1960ko hamarkadetan sortutako
industria inguruak ondo planifikatutako industria poligonoak edo kontrolik gabeko industria instalazioak eta lantegiak izan ziren. Natura-inguruan inpaktu negatiboa eragiten zuten. Gaur egun industria espazio berriak sortzen ari dira.
Ekipamenduen inguruak gaur egun jarduera ekonomikoak hirien periferiarantza eta deszentralizatzean sortzen dira. Ohikoenak merkataritzagune handiak eta ekipamenduen guneak dira (eskolak, osasun-azpiegiturak, administrazio zentroak, merkatal guneak...)
HIRI AGLOMERAZIOAK
Hiri batzuk asko hazi dira eta beste biztanle-gune batzuekin bat egin dute.
Metropoli ingurua
Metropoli-ingurua hiri garrantzitsu bat inguratu eta arlo administratiboan zenbait udalerri biltzen dituen hiri-azalera da.
Hiri garrantzitsu bat da burua (hiri zentrala) eta horren jarduera ekonomikoa kanporantz proiektatu eta gunea eratzen da.
Hiri zentralaren eta guneko nukleoen artean
lotura ekonomiko eta sozialak ezartzen dira. Hiri zentralak enplegua eta zerbitzuak ematen dizkio guneko biztanleriari. Era berean, gunean hiriko jarduera ekonomikoak ezartzen dira, espazio gehiago dagoelako eta merkeagoa delako.

Entradas relacionadas: