Espainiako hiri sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12 KB

 

DONOSTIA HIRIKO PLANOA(REN IRUZKINA),DATU HISTORIKOAK

Jatorria historikoak 11-ren mendera arte, Antiguoko auzoan oinarritzen delarik, Miramar jauregia kokaturik dagoen lekuan monastegi bat existitzen baitzen.

Gaur egungo hiria, Urgull mendia, Kontxako badia eta Urumea ibaiaren artean dago, 1180an sortzen da, Sancho el Sabio Nafarroakoaren foruari esker, urte hori hiriaren sorkuntzaren urtean da. 1220-ren urtean Kastillako erreinuaren esku geratzen da, muga eremu bezala geratzen delarik defentsa bezala erabiltzeko. Hori da harresien eraikitzearen esanahia.

Nahiz eta ezbehar gehiago gertatu izan ziren, larriena, 1823ko Abuztuaren 31ean eman zen, Independentzia gerraren bukaerako gertakizunetan, hiria askatua eta errea izaten da tropa Ingelesengatik. Garaiko jauntxoak bildu egiten dira zubietako Aizpurua etxean, bertan hiria berreraikitzea erabakitzen dute (gaur egungo alde zaharra) oraindik ere harresitua jarraitzen duena.

Populazioa 10.000 biztanletik 15.000 biztanlera handitzen doa eta gehiago hedatzzeko harrisiak botatzea erabakitzen da 1863-ren urtean.

Handitze proiektuen lehiaketan, Antonio Kortazar arkitektoaren “EL PORVENIR” izeneko diseinuak irabazten du. Honela hasten da 1863-ren urtetik, “ENSANCHE CORTAZAR” izenekoa, ardatz bezala gaur egungo Askatasuneko etorbidea harturik, Boulebarderaino eta hemendik Artzain Onera eta “Plaza Centenario” izenekoraino.


SARTU-IRTEERAK:

Hiritik atera eta sartzeko garraiobideek erabilitako sartu etenak dira.

Intxaurrondo-Irún Intxaurrondo aldetik, ekialdetik, hiria atzean uzten du, Herrera, Pasaia, Errenteria eta Irun, Paris norabidearekin lotuaz.

Loiola-Hernani: Urumeako ibai ertza jarraituz, Loiolatik Martutene eta Astigarratik pasaz, Hernaniraino iristen da.

Amarako zeharbidea: Garraioentzako bakarrik balio duen irteera bat da, horrenbestez, ondorioz artifiziala gertatzen da, bi tuneli esker Antiguo-Lasarteko emariarekin lotzen da eta horrek, Añorga-Txikiko Bilbo (A8) eta Madril (n-1) irteerak ahalbideratzen ditu.

Antiguo-Lasarte: Hego-Mendebalderantz hiriaren irtenbidea ahalbideratzen du, Ibaetako auzo gunean, Bilbo (A8) eta Madril (n-1) ahalbidetuz.

ZEHARBIDEAK:

Autobia edo autopista bezala funtzionatzen dute, trafikoa gutxitzea helburu duelarik (barianteak).

Lehenengo zeharbidea: Garberako ekialdetik, Loiola, Amara eta Añorga txiki non A8 hartzen dugun Bilborantz edo (N-1) Madrilerantz.

Bigarren zeharbidea: Lehenengo zeharbidearen pilaketa dela eta 2. Zeharbide bat egitea ekarri du, oraindik proiektu batean datza. Seguruenik Oiartzundik sartuta, Hernanirekin guztiz lotuta, Urbieta eta Andoainetik jarraitzeko, (N-1)ekin gurutzatuz Madrileruntz. Hau definitu gabe, (A-89 a Bilborantz (Hernani-Lasarte bidea) lotunea izateko duen aukera.


ESPAÑA GARAPENA:

MAILA-TAMAINA INDIZEA:

Sistema orekatu batean, hirien maila-tamaina erlazioaren emaitza hoberenak erregulartasunera jo behar du, eta puntuak lortu lerro zuzenak agertu behar du. Grafikoetan, hierarkiaren ordena ardatz horizontalean ipintzen da, eta biztanleari tamaina ardatz bertikalean.

Estatuko hiri hierarkiari dagokion irudia behatuz gero, bi haustura garrantzitsu ikusten ditugu. Lehena, tamaina erori egiten direla mailan behera egin ahala. Beherakada oso handia da 8 balioraino, eta leuna hortik aurrera. Bigarrena haustura, bigarren aglomerazioaren eta hirugarrenaren arteko haustura handia da. Bartzelonak teorian bigarren postuari legokiokeena baino tamaina handiagoa duelako, eta Espainiakoa bi buruko sistema bihurtzen duelako.

CLAK-EVANSEN INDIZEA:

Espainiako hiri aglomerazioaren banaketa espazialari dagokionez, ezaugarririk garrantzitsuena homogeneotasuna falta da. Eredu erdieraztun-itxurakoa da: Iberiar penintsularen periferian dauden hiriek eraztuna osatzen dute, zentroa Madrilen dutela, eta tarteko espazioa gutxi populatua dago.

Beraz, ondorio hay atera liteke, sistema ez modu orekatu eta homogeneoan lurralde osora hedatzen.

Espainiako 250.000 biztanletik gorako 21 hiri-aglomerazioen artean, bi besterik ez daude Mesetan (Madrid eta Valladolid)

Besterik, metropoli-kontzentrazio handia dago. Penintsularen iparraldeko koadrantean. Ekonomi jarduerako lau gune handik zedarritzen dute espazio hau (Madrid, Bartzelona, Bilbo, Valentziak, Zaragoza dutelarik lotura), harreman eta truke handiz lotuta.

NELSON-EN INDIZEA:

Espainiako hiri-sisteman, hiriek dituzten betekizunei eta biztanleriari begira, hierarkia hau ezar daiteke:

Betekizunak Estatuko lurralde osoan dituzten hiriak: hierarkiako lehen maila da, eta bertan bi aglomerazio handi ageri dira: Madril eta Bartzelona.

Bi metropolio hiru milioi biztanletik gora dituzte, Estatuko lurralde osoan dute eragina, eta munduko beste metropoli batzuekin dituzte harremanak.

Eskualdean eragina duten lehen mailako hiriak: hierarkiako bigarren postuan daude Valentzia, Sevilla, Bilbo eta Zaragoza. 500.000 eta 1.500.000 lagun arteko biztanleria dute, eta harreman handiak dituzte Estatuko metropoliekin. Gainera, bakoitzak eremu zabala du bere eraginpean.

Eskualde eragina duten bigarren mailako hiriak: hierarkiaren hirugarren mailan ageri dira. 200.000 eta 500.000 arteko biztanle-kopurua dute, eta harreman biziak dituzte lehen mailako eskualde-metropoliekin; Kategoria horretan sartzen dira Alacant, Murtzia, Santander, Oviedo eta Coruña.

Hiri ertainak: oro har, probintzi hiriburuak dira, probintzi mailako merkataritza- eta zerbitzu-funtzioak dituztenak: Burgos, Ourense,Logroño, Segovia, Ciudad Real, Castelló, Jaen, Algeciras eta Avilés. 50.000 eta 200.000 biztanle artean dabiltza.

Beheragoko maila batean, hiri txikiak datoz, beren inguruan lurralde txikiagoak dituztenak.


Entradas relacionadas: