Espainiako hiri-hierarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

 

CBD(Hiri handietan bulego, eraikuntza ofizialak, finantza kontzentrazio handiak, bankuen egoitza nagusiak eta maila handiko dendan biltzen diren guneak.Eraikuntzak altuak dira. Europako hirietanAZetan etaZetan kokatzen dugu.Bere kaleetan jende asko egoten da eta hor kokatzen diren lokalen prezioak oso garestiak dira.Lan tokiak dira eta berez jende gutxi bizi da)

HIRI-HIERARKIA(Ikusirik hiri baten beste eskualde, hiri eta herrialderekiko erlazioekin, horretarako kontuan hartu behar da bere demografia tamaina eta hiriak betetzen dituen funtzioak eta sortzen dituen fluxuak. Espainian beste herrialdeetan gertatzen den moduan badago hiriburuaren hierarkizazioaren goi maila: metropoli nazionaletik eskualde metropolietara eta probintzien hiriburuetara pasatzen da. Hierarkia honi hierarkia funtzionalari doa lotuta, hori dela eta hiriek badute beren funtzioen garrantziaren araberako eragin eremua)

METROPOLIALDEA(eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako hiri-aglomerazioa. Inguru zabal bat antolatzen du, eta horretan alboko zenbait udalerri sartzen dira.Espainian, metropoli-inguruek ez dute muga ofizialik. Oro har, hiri nagusiak gutxienez 50mila bizt eta inguru osoak gutxienez 200mila bizt izan behar dituela jotzen da)

KONURBAZIOA(Bi hiri edo gehiagoren hazkunde paraleloa, hiri aglomerazio bakar batera ailegatu arte.Hiri aglomerazioa jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean lotu egin direlako. Konurbazioako hiri bakoitzak independentziari eusten dio. Mapa batean hiri talde modukoa agertzen da haien artean oso hurbil egonez. Espainian gehienak turismoaren, hiri espezializatuak lotzearen edo hiria eta portua lotzearen eraginez sortu dira)





URBANIZAZIO BARREIATUA(Hirigintza barreiaturik industria garaiko hirigintza bilduari, espazio hazkunde polarizazioari eta aglomerazio ekonomiei oposatzen da.Hirigintza tradizionalaren zabalkundea suposatzen du lurraldetik modu lasaian, ez polarizatuta, hedatzen. Garraio eta komunikazio sistemen hobekuntza dela eta lan-lekua eta bizi-lekua banandu egin dira. Hirigintza barreiatuaren zabalkundean suburbanizazio eta kontraurbanizazio prozesuek parte hartzen dute.Prozesu horiek hiriaren erdigunetik periferiarentzako populazio mug deskonzentratzailea suposatzen dute)

MUG PENDULARRAK(lanak mug pendularrak eragiten ditu bizilekuaren eta lantokiaren artean. Ohikoena peri eta hirien erdigunearen artean gertatzen da, etxebizitza hiritik kanpo edo hurbileko landa-espazioetara eramaten delako)

HAPN(Lurraldeak eta herrialdeen antolaketarako oinarrizko tresna da. Plan horren arabera zorua sailkatzen da eta herrialde horri dagozkion oinarrizko elementuak definitzen zaizkio. Zorua horrela sailka daiteke: hiriko zorua(eraikuntzak dituzten zoruak edota hiri zerbitzuak dituztenak), erreserbarako hiri zorua(hurrengo plan batean hiriko zoru bihur daitekeena) eta herri zorua(kanpoan geratzen dena). Hiri garapena zenbait urtetarako begiztatzen da)

Entradas relacionadas: