Espainiako gerra zibili euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,2 KB

 

FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN


Gerra Zibilaren amaierako Euskal Herria

1937ko, Iparraldeko Frontearen porrotarekin batera, Euskal Herria bi zatitan: garaileak eta garaituak. Garaituentzat, errepresio sistematikoa: fusilamenduak, espetxea, erbestea, Ardura Politikoen Legea… Hala ere, ez zen izan Espainiako beste lekuetan bezain odoltsua (1943rako ez zegoen abertzalerik gerrako gorabeherengatik preso) => batzuentzat, arrazoia, industriaren eskulanaren beharrizanetan topa behar da.

Gerraosteko urteak gogorragoak izan ziren batzuentzat beste batzuentzat baino.

Gerraostea garaileentzat:


  • Gerran garaile izan zirenen eta euskal enpresari handien arteko lankidetza berehala hasi zen. Gerran eta gerraostean inbertsio handiak egin ziren eta Bilboko burtsak diru-sarrera handiak izan zituen.

  • Meatzaritza eta siderometalurgia militarren esku gelditu zen produkzioa gerrarako materiala sortzera bideratua zegoen. Industria pribatuari irabazi handiak atera zitzaion:

  • Altos hornos de vizcaya 10,7 - 10,4 milioi pezetako irabaziak

  • Politikoki, erregimenak begirunez hartu zituen gerraren hasieran laguntza eskaini zuten taldeak

‒   Araba eta Nafarroa hitzaldietan goraipatuak

–   Bizkaia eta Gipuzkoa “probintzia traidoreak” izendatu eta Kontzertu Ekonomikotik kanpo utzi zituen.

Francoren alde agertu zen euskal gizarteak onura ekonomikoak eta kargu politikoak jaso zituen. Euskal burgesiak, Errepublikan galdutako indar guztia berreskuratu zuen.

Gerraostea garaituentzat:


Gerra bitartean Euskal Herria oso ondo hornituta egon zen biztanle gehien zituzten eskualdeak konkistatu barik zeudelako. Beraz, konkistatuta zegoen Espainia barnealdeko nekazaritza-soberakinak iparraldera heldu ziren. Eskualde hauek konkistatzean, geroz eta gutxiago ziren soberakinen berbanaketa egin behar izan zuten, ondorioz, Euskal Herrira heltzen ziren hornidurak bapatean, murriztu eta oinarrizko produktuen prezioen igoera sufritu zen.

Gerraosteko oposizio politikoa: ezkerreko indarrak eta abertzaleak


Sozialistek eta komunistek osatzen zuten Euskal Herriko ezkerra. 1945era arte aukera gutxi izan izan zuten benetako oposizioa egiteko: sozialistak zatituta zeuden eta komunistak Internazional Komunistaren aginduetara makurtuta. Bigarren mundu gerra amaitzean, bi alderdi hauek erbestean zegoen Eusko Jaurlaritza suspertzen lagundu zuten. Gerra Hotzaren garaian, Eusko Jaurlaritzatik kanpo gelditu zen alderdi komunista (Agirrek estatubatuarrei lagundu zien mugimendu antikomunistan). Momentu horretatik, langile mugimendua gidatzen arituko da oposizioan leku bat bereganatuz. PSOEk Eusko Jaurlaritzako parte izaten jarraitu zuen amaiera arte.

Gerra Zibila amaitzean, EAJko kide asko Europan zehar sakabanatuta edo gartzelan zeuden. EAJren helburu politikoa, 1936an lortutako autonomia berreskuratzea izan zen, horregatik, Gerra Zibila amaitzean, harremanetan jarri zen IIMGan parte hartu zutenekin.

Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, euskal autonomia lortzeko Espainian demokrazia ezarri behar izango zela ikusi zen. Orduan hasi zen EAJ Espainiako oposiziora hurbiltzen

Euskal langileek bi greba antolatu zituzten eta EAJ greba hauetaz baliatu zen.

Desarrollismoaren garaia (1960-1973)


1950 eta 1960 urteetako tarteak urte gogorrak izan ziren politikoki eta ekonomikoki: 1953an Francoren erregimenari legitimazio internazionala eman zitzaion eta autarkiak jarraitzen zuen Egonkortasun Planaren ondoren garapenari eman zitzaion hasiera 1960-1970 bitartean. Espainiako mirari ekonomikoa hiru diru-iturritan oinarrituta: atzerriko inbertsioak, turismoak utzitako dibisak eta emigratzaileek bidaltzen zuten dirua.

Garapenak izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian: Atzerriko kapitalaren inbertsioak handiak ziren. Industria Arabara hedatzen hasi zen. Eskualdeen arteko desoreka ekonomikoa handitu zen eta euskal burgesiak irabazi handiak lortu zituen. Ondorioak: Espainiako eskualde pobreenetatik etorkin ugari iristea. Politikoki,lehen aipatutako abertzaletasun erradikalago baten sorrera eman zen ETA erakundearen inguruan. 60. Hamarkadaren amaiera arte ez zen oso fenomeno esanguratsua gizartean. 60. Hamarkada garai lasaia izan zen erregimenarentzat. Frankok bazekien herritarrak ez zeudela bere alde baina, gizartean ez zegoen kontrako jarrera gogorrik: dirua erraz irabazteko eta negozio borobilak egiteko aukerek, erosokerian erortzera eraman zituen batzuk. Hala ere, mugimendu berriak sortzeko ahalegina ere egin zen: langile mugimenduaren berreskuratzea

Langile mugimenduaren berpiztea 60. Hamarkadan gertatuko da: sindikatu zaharrek klandestinitatean jarraitzen zuten bitartean, langileak antolatzeko modu berriak sortu ziren: Lan Batzordeak. Lan-arazoak direla eta, Asturias, Katalunia, Madrid, Bizkaia eta Gipuzkoan, langileak komisiotan antolatzea erabaki zuten bizi baldintzak hobetzeko. Orduan sortu zen CCOO sindikatua. Industrializazioak, belaunaldi aldaketak, egoera ekonomiko positiboak… lagundu egiten dute langile mugimenduan. Denbora gutxira, sindikatu berri honek klandestinitatean amaitu zuen. Euskal abertzaletasunean ere aldaketak eman ziren 50. Hamarkadaren amaieran. 1959an, nazionalismo berria edo iraultzailea deiturikoa sortu zen, ETA. Nazionalismo berri honek lehengo nazionalismo erradikalaren ideologia berriztu nahi izan zuen munduan ematen ziren mugimendu independentisten teoriak erabiliz. Honen emaitza hurrengo hamarkadan burutu zen, giro gogorra hasi zen garaia eta frankismoak arazo handirik gabe menderatu zuena.

Frankismoaren krisia (1973-1975)


1960an, Jose Antonio Agirre hil zen Parisen eta Euskal Herrian garai gogorra hasi zen. Grebak Euskal Herri osotik zabaldu ziren. Enpresari eta langileen arteko harremanak gatazkatsuak ziren. 1973ko krisiak, hazkunde ekonomikoa gelditu zuen eta mugimendu sindikalen jarduera politikoak eta ETAk, enpresarien kontra hasi ziren. 1960tik aurrera, Elizan sortu zen Francoren kontrako mugimendua. Oposizio zaharra, indarberrituta agertu zen Langile mugimenduan, UGT eta ELA sindikatuen bultzada handia izan zuten eta CCOO langile batzuen erreferentzia bezala gelditu zen.

CCOOen helburu nagusia beti izan zen lan-baldintzak eta soldatak hobetzea. 1974an Langile Abertzaleen Batzordea sortu zen. Nazionalistek, sozialistek eta komunistek, bakoitza bere alternatiba aurkeztuz, askatasunean, amnistian eta Autonomia Estatutuan eskakizunetan oinarritutako hitzarmen politiko bat gauzatu nahi zuten. Franco hiltzean, alternatiba horiek, lortu zuten Adolfo Suarezen gobernuarekin erreforma sinatzea trantsizioari hasiera emanez. Mugimendu erradikalenak ETAren eskutik ikusi ziren.

Zapalkuntza Euskal Herrian gogorra izan zen. ETAk gobernuko presidentea zen Carrero Blanco hil zuen. Ordutik aurrera, errepresioa oso odoltsua izan zen. Azkenik, 1975eko azaroan, Franco hil zen.


Entradas relacionadas: