Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,11 KB

Pertsonek arrazoi batzuengatik beren ohiko ingurunetik kanpo egiten dituzten jardueren multzoa da turismoa
. 24 ordutik beherako egonaldia txangozaletzat hartzen dira; 24 ordutik gorako egonaldia, turistatzat hartzen dira.

Hiru turismo-modu: hartzailea, atzerritik heldutakoa; barne-turismoa, herritarrek beren herrialdearen barruan; turismo igorlea, herrialde bateko herritarrek atzerrira bidaiatzean. Gaur egun, Espainia turismo-potentzia handia da.


2.Faktoreen bilakaera

xix. Mendean hasi zenetik 1960ko hamarkadara arte, turismo gutxi izan zen Espainian. Xx. Mendearen lehen herenera arte, aristokrazia eta burgesiako jarduera; eta geroago, Francoren isolazionismoak ez zion mesederik egin.

1960ko hamarkadaz geroztik izugarrizko hazkundea, masa-fenomeno bihurtu da.

  1. Kanpo-

    Faktoreak

    :

Mendebaldeko Europak eta Ipar Europak Bigarren Mundu Gerraren ondoren izan zuten garapen ekonomikoari esker, klase ertaina hazi zen eta langileek aisiaz gozatzeko denbora eta dirua izan zituzten.

Garraioaren aurrerapenak joan-etorriak erraztu zituen: hegazkina, trenbide- eta errepide-sareak hobetu.

  1. 1960ko barne-faktoreak hauek izan ziren:

■ Espainia Europako bezeroengandik geografikoki hurbil
.

Natura-baliabide apartak, «eguzki eta hondartzako» turismoa: uda bero eta lehorrak eta hondartza bikainak.

Kultura-baliabideak, monumentuak, tradizioak, folklorea, gastronomia…



Kostu baxua, 1959an pezeta debaluatu.

Azpiegitura eta zerbitzu egokiak.

Estatuko politikaren ondorioz, nazioarteko harremanak normaldu ziren, hainbat azpiegitura egin ziren, Espainia turismo-helmuga gisa saltzeko propaganda handia egin zen. Izan ere, turismoa baliabide egokitzat jo zen.


1960ko hamarkadan ezarritako turismo-eredua «eguzki eta hondartzako» masa-turismoa izan zen.Ezaugarri nagusiak: eskaintza ugari eta merkea, erosteko ahalmen baxu edo baxu-ertaineko eskari masibo, kokapenari dagokionez, Mediterraneoko eta Kanarietako eguzki- eta hondartza-eremuetan kontzentratua. Bereizgarriak dira, ingurumen eraginarekiko ardurarik eza eta beharra turismoa merkaturatzeko.

2.2.Turismo-eredu tradizionalaren krisia

1975etik1985era bitartean, turismoak krisialdia izan zuen. Turista-kopurua eta diru-sarrera turistikoak hazi, baina erritmo apalagoan. Egoera hori eragin zuten faktoreak:

Faktore koiunturalak: mundu osoko krisi ekonomikoa, petrolioaren prezioaren gorakadak eragindakoa.

Sakoneko faktoreak:

Espainiako turismo-eskaintzaren arazoak. Inflazioak eta soldatek gora, prezioak igo, baina kalitatea ez.

Ingurumen-kalitatearen eskari gero eta handiagoa.

Turismo-helmuga lehiakorren agerpena, inguruko eremuetan nahiz urrunetan.

Entradas relacionadas: