Eskaintzaren kurba

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB


  • Errenta erabilgarriak behera egitea.
    Erosteko ahalmenak-hots, errenta erabilgarriak- behera egitean, eskatzaileen kontsumo-aukerak murriztu egiten dira, eta, jakina, ondasunek prezio bera izanda ere, kantitate txikiagoak erosteko aukera izango du jendeak: “gerrikoa estutzea” esamoldeak oso era adierazgarrian islatzen du kontsumoa baliabideetara egokitzeko beharra.





  • Aldaketa zaletasunetan (kontrako aldaketa)
    .
    Kontsumitzaileek produkturen bati bizkar ematen badiote, kantitate txikiagoan eskatuko dute, prezioak berdin jarraituta ere. Beraz, ekoizleek,merkatu egingo dute, salmentak sustatzeko eta biltegiratutako stocka mugiarazteko. Hori gertatzen zaie, adibidez, beste denboraldi batzuetako arropei eta modaz pasatako CDei: Sarritan ikusten dira erdi-prezioan jnatziak edo diskoak, merkaturatu zirenetik hilabete gutxi batzuk pasa eta gero.

5.2 Eskaintzan eragiten duten faktore batzuen aldaketak

Eskaintzan eragiten duten gainerako faktoreetan (ekoizpen-kostuak eta enpresa-helburuak) aldaketarik badago, eta prezioa aldatu gabe geratzen bada, enpresek produktu-kantitate handiagoa edo txikiagoa ekoitzi ahal izango dute prezio berean. Hain zuzen ere:

A.Eskainitako kantitateak gora egitea

Eskainitako kantitateak gora egiten badu, eskaintzaren kurba eskuinerantz mugitzen da 0-tik 0’-ra. Aldaketa hori gauza batek baino gehiagok eragin dezakete: ekoizpen baliabideen prezioak behera egin duela, erabilitako teknologian hobekuntzak egon direla (ekoizpena merkatzen dute) edo enpresak merkatu -kuota eskuratzeko espektatibak dituela.

B.Eskainitako knatitateak behera egitea

Eskainitako kantitateak behera egiten badu, eskaintzaren kurba ezkerrerantz mugitzen da, 0-tik 0’-ra. Hauek dira arrazoiak: ekoizpen-baliabideen prezioak gora egitea, erabilitako teknologiaren kostuak handiagoak izatea, eta epe ertaineko eta luzeko estrategiarekin lotuta enpresa-helburuak, merkatu batean sartzea edo etorkizunerako negozio itxaropenak izatea, esaterako.


Entradas relacionadas: