Eskaintzaren kurba

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,32 KB

 

Merkatua


: Ondasun edo zerbitzu baten erosleak eta saltzaileak kontaktuan jartzen dituen bitartekoa da

Eskariak(D) adierazten du kontsumitzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean. LEGEA: Ondasun baten prezioa igotzean, ondasunaren kantitatea jaitsi egingo da.

Baldintzatzen duten faktoreak:

(Behe mailako ondasunak, ondasun arruntak, luxuzko ondasunak, premiazko ondasunak)

Ondasunen prezioa:
Ondasun osagarriak (batera kontsumitzen dira) eta ordezko ondasunak (behar berdina asetzen dute)

Kontsumitzaileen lehentasunak eskarian eragin dezakete.

Eskariaren funtzioa ondasun baten prezioa eta eskatutako kantitatea erlazionatzen dituen funtzioa.

Eskariaren kurba ondasun baten prezioa eta eskatutako kantitatearen erlazioaren adierazpen grafikoa da. Beherakorra izango da prezioa eta eskatutako kantitatearen erlazioa alderantzikoa denean.

Eskari kurbaren mugimenduak: Ondasunaren prezioa aldatzen bada eskatutako kantitatea aldatuko da. Beste faktoreetako bat aldatzen bada ordea, kurban zehar desplazatuda da:

Eskuma:


kanpo faktorearen aldaketak eskariaren igoera bat suposatzen badu(prezio bardinean kantitate handiagoa.)

Ezkerra:


eskaeraren jaitsiera (prezio berdinean kantitate txikiagoa)

Eskaintzak(S): adierazten du enpresak ondasun batean zer kantitate ekoizteko prest dauden prezio jakin batean. LEGEA: Ondasun baten prezioak gora egitean eskainitako kantitatea igo egingo da.

Eskaintzaren eragina duten beste faktoreak:

Ekoizpen kostuak igo, enpresen mozkinak murriztu eta kantitate txikiagoa eskaini.

Produktibitatea igo, kostu berdinekin enpresen kantitate handiagoa eskaini ahal dute.

Merkatu-aurreikuspenak:Etorkizunerako aurreikuspenak onak badira, enpresek eskaintza handituko dute.

Eskaintzaren funtzioa ondasun baten prezioa eta eskainitako kantitatea erlazionatzen dituen funtzioa da.

Eskaintzaren kurba ondasun baten prezioa eta eskainitako kantitatearen arteko erlazioa zuzena delako

Eskaintza kurbaren mugimenduak:

Eskuma

: kanpo-faktorearen aldaketak eskaintzatren igoera bat suposatzen badu (prezio bardinean kantitate handiagoa eskaini).

Ezkerra:


Eskaintzaren jaitsiera suposatu (prezio berdinean kantitate txikiagoa eskaini).

Merkatuaren orekak kontsumitzaileak (eskaria) eta enpresak (eskaintza) ados jartzen diren prezioa (oreka-prezioa) eta kantitatea (oreka-kantitatea) adierazten ditu.  

Eskariaren prezio-elastikotasunak (Ep) ondasun baten prezioa aldatzen eskatutako kantitatean zenbat aldatzen den neurtzen du. Hau da, prezioarekiko eskariaren sensibilitatea neurtzen du.

Ep > 1 Eskari elastikoa

Ep< 1 Eskari zurruna

Ep= 1 Eskari unitarioa

Elastikoa denean, eskatutako kantitatea prezioa baino proportzio handiagoan aldatzen da.Beraz, enpresaren diru-sarrerak handitu egingo dira prezioa jaistean. Adib. Luxuzko ondasunak

Zurruna denean, eskatutako kantitatea prezioa baino proportzio txikiagoan aldaitzen da, eta diru-sarrerak handitu egingo dira prezioa igotzean. Premiazko ondasunak

Eskaria zenbat eta elastikoagoa izan , eskariaren kurbak, eskariaren kurbak orduan eta malda txikiagoa (horizontalagoa) izango du.


Entradas relacionadas: