Esan nola diren odol-emateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,66 KB

Biomekanika:


Mugimenduan parte hartzen duten gorputzeko elementuak aztertu edo ikertzen ditu.  

Lokomozio aparatua:

Eskeletoko hezurrek, giharrek, artikulazioek, tendoiek, lotailuek eta bestelako ehun konjuntiboek, modu bateratuan funtzionatzen duten eta gorputzaren borondatezko mugimendua eragiten duen aparatua da.

Hezur-sistema

hezurrak, artikulazioak eta lotailuak.

Gihar-sistema:

Gihar eta tendoiak.

Lotailuak:

Hezurren arteko loturak sortzen dituzte.

Tendoiak:

Giharren eta hezurren arteko loturak sortzen dituzte. SISTEMA OSEO-ARTIKULARRA:

Lokomozio aparatuaren elementu pasiboak:

Hezurrak, Artikulazioak, Lotailuak  Giza eskeletoa 206 hezurrez osatuta dago.

Hezurrak

Gure organo garrantzitsuenak babestu eta gorputzari sendotasuna ematen dioten elementu gogor eta iraunkorrak dira. Eskeletoa hezur eta artikulazio ezberdinez osaturik dago, gorputzaren egitura eta euskarria osatzen du.

Hezurren funtzio nagusiak

Sostengua:


gihar eta ehun biguinentzat.

-Babesa:

barru organuak babesten dituzte. Adib, kakezurrak burmuina babesten du eta torax kutxak birikak eta bihotza.  

Mugimendua

Hezurretan txertatzen diren giharreei esker mugimendua gertatzen da.

Mineralen homeostasia:

mineralak biltzen ditu, gihar uzkurdurarako eta beste funtzio batzutarako behar diren kaltzioa eta fosforoa bereziki.

Odol zelulen ekoizpena:

hezur muin gorriak odol zelula gorriak edo hematieak ekoizten ditu.

Gantz erreserben biltegia:

muin horia energia erreserba garrantzitsua da. Hezurren ezaugarria:

Hezur ehuna:

Multzo dinamikoa, Etengane berritzen ari dena, Antolakuntza mikroskopiko konplexua, Baskularizazio eta hezurraren inerbazio ona ahalbidetzen dute Hezur ehun motak Hezur ehun kortikala:
Hezurraren kanpoko zatia da epifisi eta hezur luzeetan. Hainbat kapa ezberdinek osatzen dute (“Havers sistema”) eta hauetatik odol kapilarrak eta nervioak pasatzen dira hauek irrigatu eta inerbatzen dituztenak. Hezurrai gogortasun eta sendotasuna hematen dio bere funtzioak betetzeko. Erdialdeko barrunbean hezur muin horia (medula osea) kokatzen da, gantzez osatua.

Hezur ehun hanpatua:

Elkargurutzatzen diren lamina ezberdinek (trabekuluek) osatzen dute sare baten moduka itxura duelarik. Hauek indarraren angeluen arabera eratzen dira gogortasunk handiena lortzeko gutxieneko pisuarekin. Huaen arteko espazioa hezur muin gorria egoten da, zeinetan odoleko zelular sortzen diren. Hezur laburretan eta hezur luzeen muturretan aurkitu dezakegu.

Hezurren ezaugarri fisikoak

Zailtasuna:


hezurrak ez hausteko jartzen duen erresistentzia da.

Gogortasuna:

hezur ehunaren dentsitate eta trinkotasunari esker duen gaitasuna. Malgutasuna: hezurrak presio bat jasaten duenean, deformatuz aurre egiten dio.

Elastizitatea:

indar batek berarengan eragin ondoren, hezurrak, bere lehengo itxurara itzultzeko duen gaitasuna da.


Periostioa


Hezurrean batez ere nabarmentzen den ehun mota bata edo beste izan hezur guztiak periostio izeneko ehun konjuntibo batez inguraturik daude. Ehun konjuntibo hau oso baskularizatuta dago, hezurra “elikatzen” duen ehuna bezala jokatzen duelarik. Hezurraren lodieraren hazkundea baimentzen du.

Osteoporosia:

Hezur dentsitatearen galera progresiboa eragiten duen egoera da;
hezur ehuna mehetu egiten da, eta beraz hausturak izateko erraztasun gehiago dago. Elikagai gabezia baten ondorioz gertatzen den gaixotasuna izan daiteke, edota hormonen gabeziaren ondorioz, edo adinean aurrera goazela gertatzen dena. Maiztasunez jarduera fisikoa egiteak, eta bitamina eta mineralen osagarriak hartzeak, hezur dentsitatearen galera ekidin edota berreskura dezake.

Eskeleto axiala:

Babesteko funtzoa dauka. Gorputzaren erdiko lerroare inguruan kokatzen diren hezurrak dira, hau da gorputzaren ardatzaren inguruan kokatzen direnak (garezurra, bizkarrezurra, sahietsak, esternoia...)

Eskeleto apendikularra:

Euste eta mugimendu funtzioak ditu. Gerri eskapular eta pelbisean kokatzen diren hezur eta gorputzadarretan kokatzen direnek ostzen dute.

DIARTROSIA. Sailkapena

Enartrosia:


gainazal artikularrak esferikoak edo ia esferikoak dira, bat ahurra eta bestea ganbila. Posible diren mugimendu guztiak gauzatzeko gai dira (multiardazdun giltzadura); adib. Articulación coxofemorala (aldaka)

Kondilea:

gainazala artikularrak luzeskak dira, bata ahurra eta bestea ganbila.
Mugimendu guztiak egiteko gai dira, errotazioa izan ezik. Adib: eskumuturra.

Troklearra:

gainazal artikularrak polea edo troklea baten modukoak dira, alegia, gandor batek banatzen dituen bi aurpegitxo. Flexioa eta luzapena gauzatzen dituzte. Adib: ukondoko giltzadura.

Elkarrekiko ahokadura:

gainazal artikular bakoitza ahurra da alde batetik, eta ganbila bestetik, zaldi zela baten modura. Baten konbexutasuna, bestearen
ahurtasunari dagokio. Errotazioa izan ezik, edozein mugimendu egiteko gai dira, baina mugikortasun eskasarekin. Trokoidea: gainazal artikularrakas hezur ardatz bat eta hezur-zuntzezko eraztun bat dira. Errotazio mugimendua egiten dute. AtlasAdib: Atlas ornoak Axis ornoaren apofisi odondoitearekin egiten duena.

Artrodia

Gainazal artikularrak nahikoa zapalak dira, eta bata bestearen gainean irristatzen da. Mugimendu biaxiala dute, lekualdatze eskasekoa.


Gihar zuntzak:



Uzkurgarritasuna:

uzkurtzeko gaitasuna Kitzigagarritasuna:
estimulu bat jaso eta erantzuteko gaitasuna Luzagarritasuna:
luzatzeko gaitasuna Elastizitatea:
uzkurtu edo luzatu ondoren, bere hasierarko egoerara itzultzeko gaitasuna. GIHARRAREN ANTOLAKETA;

Epimisioa:

gihar osoa inguratzen du, bere kohesioari eutsiz.

Perimisioa:

gihar faszikulu bakoitza inguratzen du.

Endomisioa:

gihar zuntz bakoitza zorro konjuntibo batez inguratzen du.

Gihar ildaskatua:

Gihar desberdinek zuntz mota proportzio desberdinak dituzte, eta beraz, uzkurdurarako azkarragoak edo motelagoak izango dira (soleoa %80 zuntz motelak; trizepsa %80 zuntz azkarrak). Gizaki bakoitzak, genetikoki zuntz mota bakoitzeko proportzio jakin bat dauka; horrek, mota bateko edo besteko ariketa fisikorako baldintzatuko du. Pertsona arrunt batean, ehunenekoak orekatuak izan ohi dira (%45 motelak, %55 azkarrak). Abiadura handia edo bapateko jauziak eskatzen dituzten kirol edo modalitateetako kirolarien artean, ehunenekoak aldatu egiten dira: %65-70 azkarrak. Iraupen kiroletan, berriz, txirrindulari edota maratoilarien artean, zuntz motelak izan ohi dira nagusi (%80).

FUNTZIOAK

Agonista:


mugimendu egilea. Kontzentrikoki uzkurtzen da, alegia, laburtuz Antagonista:
mugimendu berean,
agonistaren aurkako uzkurdura egiten du (eszentrikoa)

Egonkortzailea:

hezurra edo gorputz atal bat eusten du beste gihar batek bere ekintza gauzatu ahal izateko Sinergista:
agonistari bere lana egiten laguntzen dio baina honen lana egin gabe.

Entradas relacionadas: