Esan al daiteke historia zientzia bat dela?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB

 

Noiz eta zelan sortu zen zientzia?


K.A. VI. Mendean, Grezian, unibertsoaren sorrerari, osaerari eta halako auziei heltzeko modu berri bat sortu zen. Hala, errealitatearen inguruko jarrera kritiko eta jakin-minezko beretik sortu ziren zientzia eta filosofia, eta, hasieran, diziplina bereizezinak ziren.

Azaldu zientziaren ezaugarriak


Esperimentzaioa: Galileok, bere metodo zientifiko berriarekin eta behaketari emandako garrantziarekin, ekarpen garrantzitsua egin zuen. lehena izan zen azterketak egiteko tresnak erabiltzen; esate baterako, teleskopioa. Galileok hasitako joera hori aurrerantzean geraezina izango zen zientzian.

Matematizazioa: Galileok argi-eta garbi adierazi zuen naturak funtzio matematikoen bitartez azaldu daitezkeen jarraibide erregularrak dituela. Aurreko fisikarekin alderatuta, non dena gertatzen zen elementuen ezkutuko nolakotasunarengatik eta joera naturalarengatik, matemaiazioa funtsezkoa gertatu zen zientzia berrian.

Azaldu zer diren kontzeptuak, legeak eta teoriak


Kontzeptuak: Zientzia bakoitzeko termino espezifikoak dira. Ondo zehaztuta egon behar dute, eta hiru mota daudela esan daiteke:

1. Sailkapenezkoak: Errealitatea multzotan edo taldetan antolazteko bidea ematen dute

2. Konparaziozkoak: Multzo bateko objetuak mailaka ordenatzeko balio dute

3. Metrikoak: Objetuen ezaugarriak zenbakien bidez neurtzeko modua ematen dute

Legeak: Kimikan esaten denean gas baten presioa alderantziz proportzionala dela hartzen duen bolumenarekiko, lege zientifiko bat enuntziatzen ari gara, Boyleren legea zehazki. Legeak ezagutza zientifikoaren oinarrizko enuntziatuak dira, eta ezaugarri hauek dituzte:

1. Aurretik zehatz-mehatz definitu diren kontzeptuak erabiltzen dituzte

2. Naturaren jarraibide erregular bat era unibertsalean zehazten dute

Teoriak: Zientziaren helburuetako bat da errealitateko ahalik eta eremu zabalenak azaltzea. Horregatik, lege zientifikoak elkarri lotuta ematen dituzte, sistema trinko, koherente eta sistematikoak osatuta, eta horiei teoria zientifikoak esaten diegu.

Entradas relacionadas: