Errusiako iraultza aurreko egoera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,45 KB

 

2. ERRUSIAKO IRAULTZA

2.1. EZAUGARRI NAGUSIAK
1917ko otsailetik urrira arte, historiako lehen iraultza sozialista izan zen. 1789ko Frantziako Iraultza bezain garrantzitsua. Langileen protestek ugazaben gehiegikerietatik babesteko alderdi politikoak eta sindikatuak sorrarazi zituzten. Langileen mugimendutik sortutako ideia iraultzaileenek kapitalismoa desagerrarazi eta gizarte berdintzaileagoa eratu nahi zuten, aberats eta pobreen arteko alde handiak errotik kentzeko eta kapitalismo  urruntzeko.

2.2. ERRUSIA IRAULTZAREN AURRETIK ,Gobernua, monarkia absolutuaren eskuetan zegoen, Nikolas II.A tsarraren agindupean. Ekonomi jarduera nagusia nekazaritza . Lurraren banaketa oso desorekatua zegoen. . Nekazariak egoera negargarrian bizi ziren eta noizean behinka matxinatu egiten ziren lurrak bana zitzaten eskatzeko.Industrian aritzen ziren langile apurrak ere oso baldintza txarretan bizi ziren.

2.3. 1905eko IRAULTZA , 1905ean Nikolas II.A tsarraren aurkako mugimendu iraultzailea piztu zen.  Parlamentua edo Duma sortzeko baimena eman zu eta Askatasun politikoak areagotu egin zituen.Azken batean aldaketa politiko txikia baino ez zen izan. 1917ko Iraultzan garrantzia izan zuten langileen batzordeak sortzemk: sobietak. Sobietak lantegietako langileen ordezkarien batzordeak ziren eta 1905ean tsarraren poliziak ia desagerrarazi egin zituen. 1917an, ordea, berpiztu egin ziren eta oinarri-oinarrizkoak izan ziren orduko iraultzaren garapenean.

2.4. 1917ko OTSAILEKO IRAULTZA, 1917an Errusia I. Mundu Gerran murgilduta zegoen. Errusiako Armada Inperiala behin eta berriz menderatu zuten eta gerraren ondorioz galera ekonomiko itzelak etorri ziren, miseria eta ezinegona. 1917ko otsailean, San Petersburgeko langileek greba egin janari faltagatik eta bizi zuten egoera larria salatzeko. Tsarraren gobernuak greba eta manifestazioak geldiarazteko agindu zion armadari. Baina, soldaduek agindutakoa bete ez, eta ez zieten tiro egin herritarrei.1905ean sortutako sobietak berriz ere elkartu ziren eta Errusia osoan zehar hedatu ziren.Nikolas IT.Ak abdikatu egin zuen. Errusiar Inperioaren ordez errepublika liberala jarri zen. Errepublikako protagonistak mentxebikeak izan ziren. Hauek ziren, besteak beste, eskari horiek: I. Mundu Gerra uztea.Lurrak nekazariei ematea. Lantegietako langileen lan baldintzak eta bizimodua hobetzea. Sobietak eskaera horien guztien aldekoak ziren eta mentxebikeen gobernuaren kontrakoak. Egoera larriaren aurrean, boltxebikeen alderdi sozialista erradikaleko buruak, Leninek, langileen iraultza bultzatu zuen, Errusiar kapitalismo liberalaren hondar guztiak errotik ateratzeko.
2.5. 1917ko URRIKO IRAULTZA ,1917ko urrian, boltxebikeak, hiriburua eta sobieten antolakuntza kontrolpean zutenak,errepublikaren gobernua bota eta agintaritzaz jabetu ziren. Errusiako alderdi sozialdemokrata izandakoaren muturra ziren. 1918ko martxoan alderdi komunista izena hartu zuten. langileen erregimen sobietarra aldarrikatu zuten, haien iritziz, sobietak langileen eta nekazarien benetako ordezkariak zirelako. Gobernu berria ministro boltxebikeek osatzen zuten eta Lenin zen burua. O I. Mundu Gerra uztea. 1917ko abenduan armistizioa sinatu zuten Alemaniarekin eta 1918ko martxoan Brest-Litovskeko Bake ituna. O Jabe handien lurrak nekazari pobreen artean banatu ziren. O Langileek hartu zuten enpresen eta lantegien kontrola. O Armada iraultzailea (armada gorria) eratu zen iraultzak lortutako helburuak defendatzeko.Handik gutxira, 1922ko abenduaren 29an, Sobietar Batasuna izena hartu zuen.

2.6, SESBren SORRERATIK STALINISMO EDO TOTALITARISMO SOBIETARRERA
SESB sortu aurretik Leninek eta iraultzaile boltxebikeek hainbat arazo eduki , larriena Errusia barnean sortu zen gerra zibila izan zen. Iraultzaren aurka zeuden sektoreek, zuriek erresistentzia armatuari ekin zioten eta horrek 1918an gerra zibila leherrarazi zuen. 1920tik aurrera, Armada Gorriak zurien erasoak geldiaraztea lortu zuen. 1921ean,  erasoa egin eta arrakasta izan zuten, eta Gerra Zibila amaitu zen. 1922 aipatu dugun bezala SESB sortu zen.
Lenin presidentearen osasuna ez zen ona , 1924ko urtarrilean hil baitzen. Leninen heriotzaren ondoren, Errusiako Alderdi Komunistaren baitan zeuden taldeak boterea lortzeko borroka latz batean murgildu ziren. Bi buruzagi boltxebike Leninen ondorengo: Josep Stalin eta Liev Trotski. 1925ean alderdiak Trotski bere kargu guztietatik kendu zezan eta 1929an Stalin SESBeko agintari gorena izendatu zuten.

Stalinek SESB estatu totalitarioa bihurtu zuen;  Stalinek ezarritako erregimena, Alderdi Komunistan oinarritutako diktadura izan zen: Izuaren politika. Totalitarismoari eusteko Stalinek kontrol neurri bakarra erabili zuen: izua. Ekonomian, susperraldia bizi izan zen, eta 1929ko krisia gainditzea lortu zuten. Gizartearen kontrola ere erabatekoa izan zen. Kanpo politikan egonkortasuna bilatu nahi izan zuen, baina herrialde erraldoi horrek mesfidantza sortzen zuen nazioartean

Entradas relacionadas: