Errusiako iraultza 1905

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,2 KB

 

ERRUSIAKO IRAULTZA


XX. Mendearen hasieran Errusiako inperioa atzeratua zen, monarkia absolutu baten aginpean bizi zena. Bi gertakarik zehazten dute bereziki Errusiako Iraultzaren aldeko mugimenduen jatorria:

  • Krisi ekonomikoa: Nazioarteko krisiak bortizki jo zuen Errusiako inperioa, ekonomia oro har, atzerritarren mendean zegoelako.

  • Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra: Japoniarrek Errusiako armada garaitu zuten eta honek biziki larriagotu zuen Errusiako egoera.

Ondoko urteetako testuinguru sozial hartan, nabarmen zabaldu zen iraultzaren aldeko giroa.


1905eko iraultza

Errusiarrek japoniarren aurkako gerran porrot egin ondoren, matxinada bat lehertu zen Errusiako armadaren aurka, baina ez zuen arrakastarik izan. Urtarrilean, manifestazioa egin zuten San Petersburgoko kaleetan, lan baldintza hobeak eskatzeko. Poliziak bortizki erreprimitu zituzten manifestariak, ehunka hildako eta zauritu eraginik. Gertakari honeri Igande Odoltsua deitu zioten. Duma sortu zen, eta eskubide zibil gehiago onartu ziren.


1917ko iraultza

Gerra handian parte hartu zuen Errusiak, eta porrot ugari jasan zituen. Milaka hildako egon ziren eta soldaduen jaikialdiak ugariak izan ziren. HOrnigairik gabe geratu ziren herrialdeak eta nonahi suma zitekeen gizartearen ezinegona.







1917ko Otsailean, manifestazio handi bat, emakumeak, langileak eta beste gizarte-talde batzuk bildu ziren bertan. Soldaduek ez zuten manifestazioaren aurka jo. Errepublika bilakatu zen Errusia eta behin-behineko gobernua eratu zen, kalean Sobiet izeneko iraultza-
Kontseiluak osatu zituzten soldaduek eta langileek.


1917ko Urrian, hiriko gune garrantzitsuenak okupatu zituzten, Boltxebikeek lehen estatu sozialista sortu zuten. Aurreneko neurriak izan ziren Errusia gerratik ateratzea, lurrak laboraien artean banatzea, eta banka, lantegiak eta kanpo merkataritza nazionalizatea.


Errusiako Gerra Zibila

Desberdintasun ideologikoek gerra zibila sorrarazi zuten.
Boltxebikeak (armada gorria) Armada zuriaren kontra, aliatutako potentziek iraultzaren beldur zirenez, laguntza eman zioten armada zuriari.

Errusia suntsiturik utzi zuten hiru borroka-urteren buruan, armada gorriak, zuria azpiratu zuen.


SESBren sorrera

Gerra zibila bukatu ondoren, apaldu egin zen industria eta nekazaritzaren ekoizpen-maila. Goseak eta haserreak bultzaturik, Politika Ekonomiko Berria (PEB) bideratu behar zuen Leninek. 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SEBS), Lenin hil zenean, boterea lortzeko borroka hasi zen. Stalinek gidatu zuen sobietar estatua 1953ra arte.



Entradas relacionadas: