Erromatar anfiteatroa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,02 KB

ANTZERKIA

Jatorria:Erromatar antzerkiaren jatorria k.A. III mendean koka dezakegu, legio erromatarrek Italiako hegoaldean  greziar antzerkiarekin harremanetan jartzearen ondorioz.2. TRAGEDIA ETA KOMEDIA. Lehenengoaren protagonistak jainkoak eta heroiak dira eta bere hizkuntza fina eta solemnea;
komedia, ostera, kaleko gizonaz tratatzen duenez, sarritan hizkuntza ozarra eta lizuna erakusten du.Erromako lehen antzerki lanak obra greziarren itzulpenak edo moldaketak ziren, obraren gaia, lekua eta pertsonaiak greziarrak zirelarik. Itzulitako greziar tragediei latinoek "
fabula cothurnata" izena eman zieten eta komediei "fabula palliata" izena. Geroago gaia, lekua eta pertsonai erromatarrez osaturiko antzezlanak sortzen dira greziar jatorria zeukaten obrekin elkar biziz. Horrela, tragedia erromatarrari "fabula praetexta" izena emango zieten eta komediari "fabula togata" Beraz, honela labur dezakegu orain arte azaldutakoa:TRAGEDIA Fabula cothurnata KOMEDIA Fabula togataTRAGEDIAErroman tragediaren lehen antzezpenak, lehenago esan dugunez, k.A. III mendean eman ziren, greziarrek egin zituzten tragediak imitatuz. Adibidez, Livio Andronikok, Neviok eta Enniok, nahiz eta autore epiko bezala ezagunagoak izan, gai, leku eta pertsonai greziarrak zituzten tragediak idatzi zituzten. Baina, beharbada erromatar tragediagile garrantzitsuenak Pakubio eta Accius izan ziren.Tragediak ez zuen arrakasta handirik izan Erroman eta ikuslego eskasagatik desagertuz joan zen. Gizartearen goimailakoek ez zuten antzerkian behemailakoekin nahasterik nahi, behemailakoek komedia eta anfiteatro eta zirkoko ikuskizunak zituzten gogokoago. Honen ondorioz, tragedia gutxiengo batetara mugatu zen. Bestalde, erromatar tragedia ezin dezakegu greziarrarekin konparatu, ez antzerki obra kopuruan ezta obren kalitatean ere. KOMEDIA.Komedia erromatarrak monologo luze batekin hasten dira, pertsonai garrantzitsu edo jainko batek hitzegiten duelarik. Honek, iraganeko ekintzak azaldu ondoren, momentuko egoera azaldu eta akzioaren etorkizunari buruz pistak ematen ditu. Monologo hau ikuslegoaren modu onei dei eginez amaitzen da. (Suposa dezakegu beraz ikuslegoaren portaera nolakoa zen). Komedia hauetan normalean pertsonaiak errepikatu egiten dira: gazte axolagabea, emagaldua edo prostituta, agure zekena, matrona birtutetsuak, neskato maiteminduak, soldadu harroa, sukaldari lapurra, esklabu gezurti eta tranpazalea, etab. Jendeak hauek ezagutzen zituen eta beren agerraldietan bazekiten gutxi gora behera zer egin behar zuten eta zer esan behar zuten. Arlo honetan Plauto eta Terenzio izan ziren autorerik nagusienak.Plauto izan zen, agian, bere garaian benetako arrakasta izan zuen komediagile bakarra. Bera hil ondoren bere fama areagotu egin zen eta mende bat beranduago 130 komedia aurki zitezkeen bere izenean. Varron jakintsuak sakonki aztertu ondoren bakarrik 21 zirela benetan Plautorenak ondorioztatu zuen eta 21 hauek dira orain kontserbatzen direnak, nahiz eta batzuk “mutilaturik” edo zatika kontserbatu. Hona hemen Plautoren obra batzuk: Amphitruo, Aulularia, Captivi, Miles gloriosus, Pseudolus, etab. Plautoren obra guztiak "palliata" genero barnean sailka ditzakegu.Terentzio komediagileak ere palliata landu zuen eta gai eta pertsonaietan ez zen batere aldendu Plautorengandik. Hala ere, ez zuen lortu Plautok eduki zuen arrakasta (ezta gutxiago ere, badakigu garai horretako jendeari gehiago gustatzen zitzaion Plauto Terentzio baino) bere obrei kutsu didaktiko bat eman nahi zielako, hau da, erromatar ikuslegoa hezitzea zelako bere helburu nagusia eta ez farre eragitea edota entretenitzea. Ikuslegoak askotan bizkarra eman zion gladiadoreak, funanbulistak eta antzerako ikuskizunak zirela eta. Dakigunez 6 komedia idatzi zituen: Andria, Hecyra, Eunuchus, Heautontimoroumenos, Phormio eta Adelphoe.Palliatari buruz zerbait esan ondoren, fabula togataren egoera, hau da, gai eta pertsonaierromatarrak aurkezten dituen komediarena, aztertzea komenigarria litzateke. Komedia mota honek bi autore garrantzitsu izan zituen: Titinio eta Afranio, bien obra guztiz fragmentaturik heldu zaigularik. Fabula togatak espero zitekeen baino arrakasta gutxiago lortu zuen, beharbada palliatatik behar zuen beste urrundu ez zelako. Gai eta giro erromatarrak landu zituen, baina pertsonai "tipoak" eta egoerak molde greziarren barnean mantendu ziren.3. ANTZERKITOKIA, LEKUA, DENBORA eta ANTOLAMENDUAAntzerkia beste ikuskizun bat zen erromatarrentzat eta joku publiko batzuk antolatzen ziren egunetarako prestatzen zen. Joku garrantzitsuenak honako hauek ziren: Ludi Megalenses, Zibeles jainkosa,azaroaren 4tik l7ra ospatzen zirenak.Antzeztokiari dagokionez, Erroman ez zegoela toki finkorik ia Errepublika garai osoan esan dezakegu; orduan errepresentazioak aire zabalean egiten ziren, ikusleak zutik edo lurrean eserita zeudelarik. Gaur egun Erroman kontserbatzen den bakarra. Antzeztokiak planta erdizirkularra zuen, eta gradak ikuslegoarentzat. Behean eskenatokia  zegoen, atzekaldean zutabez, erliebez eta estatuez ornaturiko orma batekin. Eszenatokia eta graden artean "orchestra" dago, senadoreen eta goi magistratuen jezarleku zena. Gradetako lehen 14 hilarak zaldizkoentzat ziren eta besteak herri xehearentzat.Joku publikoetan antzerkien antolatzaileak edilak ziren. Hauek antzerki talde baten zuzendariarekin harremanetan jarri eta obra egokia bilatzeko eta antzezteko eskatzen zioten. Zuzendariak obra bat erosten zuen, aktoreak kontratatu eta obra antzezten zuen. Berak ere aktore gisa lan egin zezakeen eta normalean aktoreak esklabuak eta gizonezkoak ziren. Antzezpenak arratsaldeko lehen orduetan egiten ziren.


Entradas relacionadas: