Erromatar anfiteatroa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,93 KB

 

Erromatarrek edozein antzezlanentzako erabiltzen zuten izen orokorra, fabula zen. Konposizio dramatikoei dagokionez, sailkapena gaia eta pertsonaien arabera egiten zen. Honela, tragediak, normalean jainko eta heroiak aurkezten zituen obrak ziren eta ondorioz obran erabilitako estiloa oso landua zen eta hizkuntza estiloa kultua. Ostera, komediak, gizon ohikoa aurkezten zuten obrak ziren eta ondorioz,erabilitako hizkuntza, nahiko baldarra edo herrikoia zen.


  1. Tragedia

Fabula crepidata edo coturnata: Gai grekoa duten tragediek osatzen dute. Normalki, hauetan aktoreek deritzon “koturnoa” erabiltzen zuten, antzezlan grekoetan erabiltzen zen zapatila altua alegia.


Fabula praetexta:
tragedia mota hau, Erromaren legenda eta historian oinarriturik dago. Honen izena, Erromatar gizon boteretsuek eramaten zuten toga praetexta-tik ateratzen da.  


  1. Comedia

Oso famatua zen erromatar garaian, kaleko istorioak kontatzen dira, horregatik, aktoreek hizkera zakarra eta informala erabiltzen dute. Komedia latindarren autoreak Menandron inspiratu ziren gehien bat. Kontaminatioaren teknika erabiltzen zuten. Hainbat komedia mota: Fabula palliata eta Fabula togata.


  • Fabula palliata
    : Gai grekotik hartutako komedia latindarra. Bere izena aktoreen estalkiaren omenez jarri zuten, “pallium” izeneko oihalarengatik.

  • Fabula togata


    : Gai eta pertsonai erromatarrak agertzen ziren. Izena aktoreen jantzien omenez jarri zuten.
  • Fabula trabeata


    : Komedia erromatarra, nobleentzat egiten ziren.

Hasierako antzezlan erromatarretan, ez zegoen tragedia edo komediaren espezializaziorik. Generoaren aitzindariek, Livio Andronico ​eta Neviok​, zati tragiko eta komikoa zuten obra nahasiak idatzi zituzten. Aldaketa edo espezializazioa, Plauto idazlearekin eta honen ondorengoekin emango da.


  1. Erromatar antzerkigintzaren aurrekariak

Erromatar antzerkigintzaren aurrekariak Aro Arkaikoa, Aro Klasikoa eta Aro Postklasikoa. Ondoren, Inperio erromatarretik kanpo beste bi azpigarai eman ziren; berantiarra (200 - 600) eta aro mediebala.


  • Aro Arkaikoa (literaturaren hasieratik - K.A. 100): Libius Andronikus izan zen lehen idazle latindarra. Tragediak eta komediak (antzerkiak) hasiera batean, grekoen eragin handia zuten.

  • Aro klasikoa (K.A. 100 - K.O. 14): Urrezko aroa izenarekin ere ezagutzen da. Greziarren kultura oso bereganatua zuten. Bi azpigaraitetan bana daiteke: Zizerondarra eta Agustotarra.



Entradas relacionadas: