Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,39 KB

2. ALFONTSO XII.Aren ERREGEALDIA (1875-1885): ERRESTAURAZIOAREN SISTEMA POLITIKOAREN EZARTZEA


2.3 ERRESTAURAZIOAREN SISTEMA POLITIKOAREN OINARRIA

1876KO KONSTITUZIOA

1876ko konstituzioaren helburu nagusia iraupena da (50 urte), errestaurazioaren helburu nagusia zen egonkortasun politikoa errazteko. Horretarako ezinbestekoa zen malgua izatea, sistema sostengatuko duten bi alderdiek onartzeko modukoa. Horretarako XIX. Mendeko bi konstituzio nagusien printzipioak jasoko ditu: - 1845ko konstituzio moderatuaren printzipio nagusiak: subiranotasun partekatua, aginte legegilea Errege eta gorteen esku, erregearen botereak oso zabalak. - 1869ko Konstituzio demokratikoaren gizabanakoen eskubideak.  

Ezaugarriak hauek dira:


- subiranotasuna: Gorte eta Erregearen artean partekatua. - Aginte legegilea: gorte eta erregearen esku baitago. - Bi ganbarako gorteak: senatua eta diputatuen kongresua senatua hiru motatako senadoreek osatzen zuten: euren eskubidez senadore zirenak , Erregeak izendatutakoak eta aberatsen artean sufragio murriztuz hautatuak besteak. Diputatuen konresua: sufragioaren bidez aukeratuak, 1890 arte sufragioa murriztua izan zen eta urte honetatik aurrera, berriz, unibertsala. - Askatasun indibidualak oso zabalak ziren baina hauek murriztuko diren legeak egingo dira. - Erlijioari dagokionez, estatuaren konfesionaltasuna onartzen zen.

Erregearen botereak oso handiak ziren: ez du inoren aurrean erantzukizunik. Botere legegilea gorteekin batera eta beto eskubidea zuen. Gorteak kolaboratu ala eteteko ahalmena. Botere exekutiboa, ministroak izendatu eta kendu, senatariak izendatu.  Canovasen helburua, iraupena, lortu zen, 1876ko konstituzioa ordura arte gehien iraun zuena izan baitzen, 1923ra arte. Errestaurazio Sistema konstituzio hnekiko errespetuan oinarritzen zen, konstituzioak errazten baitzuen bi alderdiek euren printzipioen arabera gobernatu ahal izatea.

2.3.2 ALDERDI BITASUNA ETA TXANDAKETA


Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri nagusietako bat alderdi-
Bitasuna eta hauen txandaketa zen. Alderdiak ez ziren masa alderdiak baizik eta jende gorenak osatuta zeuden. Alderdi hauek ez zuten alde handirik elkarren artean. Konstituzioa zuten oinarrizko adostasuna eta haien arabera gobernatzen zuten. Monarkia defendatzen zuten. - Alderdi kontserbadoreak Canovas zuen buru. Garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen, eta finantzari eta jabe handien, elizaren eta aristokraziaren eskubideak defendatzem zituen. - Alderdi liberal fusionistak Sagasta zuen buru eta antzinako liberal progresistez osatua zen. Burgesia industriala, profesional liberalak eta erdi mailako klaseak ziren bere oinarri soziala. Alderdi liberalak neurri progresistagoak eta laikoagoak bideratu zituen, baina sistemaren oinarriak arriskuan jarri gabe, eta kontserbadoreek ez zituzten berriro kentzen: - Mugimendu errepublikar eta langile mugimenduarekin toleranteagoak izango dira. - Sufragio unibertsala aldarrikatuko dute 1890an. - Elkarteen legeak langile elkarteak legeztatzea suposatu zuena. - eskualde indibidualen defentsa.  Txandaketak alderdi burges handi hauek boteretik baztertuta geratzea eragotzi zuen. Sistema honetatik kanpo geratu ziren: herri klaseetako sektore nagusiak, ezkertiarrak, karlistak eta alderdi nazionalista sortu berriak. 1885an Alfontso XII.A hil zen 28 urte zituela. Maria Kristina erregeordea izendatu zuten. Isabel II.Aren adin txikitasunean gertatutako ezegonkortasunaren beldur, alderdi dinastikoek El pardoko ituna sinatu zuen: txandaketa politikoari eta errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten, erregearen adin txikitasuna irauten zuen bitartean. Sistemari egonkortasuna emateko asmoz eta errepublikazaleak edo karlistak matxina ez zitezen egin zen ituna. XX.Mendeko hasiera arte mantendu zen txandaketa arazorik gabe.  

Entradas relacionadas: