Errepideko garraioa, Trenbide bidezko garraioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

 
Errepideko garraioa: Errepideen sareak biztanleen guneak lotzen ditu. Hona hemen Espainian errepidetik egindako garraioak dituen ezaugarriak: a) Sarearen egitura erradiala da eta Madril erdigunea da. 1960ko hamarkadan errepideen sarea modernizatu egin zen ibilgailuen joan etorrira eta garapen ekonomikora moldatzeko eta Orduan, eredu erradiala sendotu egin zen. b) Sarearen gaineko eskumenak Estatuak, autonomia erkidegoek eta aldundiek dituzte. Estatuaren sareak interes orokorreko ibilbideak hartzen ditu. Estatuko biztanleen gune nagusiak lotzen ditu eta nazioarteko sarearekin komunikatuta dago. Autonomia erkidegoen sareak eskualdeen arteko mugikortasuna du helburu eta Estatuko sarearekin lotura dago; aldundien sareen eta eta uharteetako sareen bidez, tokiko komunikabideak bermatu eta biztanleen gune guztietara irits daiteke. c) Errepideen ezaugarri teknikoak askotarikoak dira. Estatuko sarekoak egokiak dira eta aldundietako eta udaletako errepideek gabezia gehiago dituzte. d) Errepideak hartzen du bidaztien eta merkantzien trafiko gehiena, prezioa txikiagoa delako eta abiapuntua eta helmugako puntuen artean lotura zuzen dagoelako. e) Lurraldeen artean desoreka argiak daude sareen dentsitateari eta intentsitateari eta komunikatzeko erraztasunari begira. Dentsitate handiena ekonomia garatuko lekuetan: (Madril, Katalunia, Valentzia). Trafikoaren intentsitate handiagoa da zeharkako korridoreetan (Mediterraneoan, Bizkaiko itsasoko aldean eta Ebron). Komunikatzeko erraztasuna handiagoa da industria eta turismo guneetan (Madril, Zaragoza, Bartzelona) f) Azpiegitura Plan Gidaria 1993-2007 izenekoak, komunikatzeko erraztasuna, bidearen kalitatea eta segurtasuna hobetzea eta zeharkako ardatzak bultzatzea sare erradialetan pilaketarik egon ez dadin, honako hauek ditu xede. g) Espainiako errepideen sareak Europar Batasunarekin lotura hobea izan nahi du.Trenbide bidezko garraioa: XIX eta XX mendean izana zen nagusi. Ordutik, bigarren mailan dago eta finantza egoera larria du, eskaria geldi dagoelako eta ustiapen kostuak oso handiak direlako. Defizit handienak bigarren mailako lineetan daude eta eraginez, asko itxi egin dira. Hona hemen trenbidearen bidez egiten den garraioaren ezaugarriak: a) Espainiako trenbideen sare nazionalak (RENFE). Egitura erradiala eta zuhaitz itzurako egitura du. Lotura kopuru handia egin daiteke linea gutxirekin eta horrela, kostuak murrixten dira, baina itzulinguru ugari egin behar direnez, denbora gehiago behar da batetik bestera joateko. Bide estuko trenbideak (FEVE): 2000 km hartzen dituzte; Batez ere, Bizkaiko itsasoko erlaitzean baina baita Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia, Murtzia eta Bartzelona. Abiadura handiko sarean (AVE): 250 km ko abiadura baino handiagoa lortzen da. Sare horretako lehengo linea madri-sevilla izan zen. Gaur egun, madril-bartzelona eta madri-valladolid lineak erabiltzen dira. b) Lineen ezaugarri teknikoek kontraste handiak dituzte; bide eta material ugari modernizatu eta segurtasuna handiagotu den arren, bide gehienak badaezpadakoak dira. c) Bidaztien eta merkantzien trafikoa berriz orientatu behar da. d) Ekipamenduei eta inbertsioei begira, lurraldeen artean desorekak daude. Biderik ekipatuenek eta inbertsio gehien jastzen dutenek ekonomiari begira garatuenak diren hiriak lotzen dituzte (madril, bartzelona, bilbo, valentzia, zaragoza). e) azpiegituren plan gidariak hurbileko trafikoa handiagotu nahi du; sare nazionala hobetu; abiadura handiko sarea zabaldu eta Europakoarekin lotu.  f) Espainiako trenbideen sareak Europar Batasuneko sarean hobetu sartuta egon nahi du.

Entradas relacionadas: