Errenta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

 

Tributua ordainketa-betebehar da, herritar guztiek ordaindu behar diote Estatuari honek, ondasun eta zerbitzu batzuk eskeintzeko eta premiak asetzeko.


TRIBUTU MOTAK

Zergak

Eskatzen diren tributuak dira, kontraprestazio zuzenik eman gabe. Zerga motak:

  1. Zuzenak:

    Zergapetzen dute

  • Lanetik sortutako errentak (besteren kontuko langilearen nomina)

  • Jarduera ekonomikoko errenta (autonomoak eta ondasun erkidegoak)

  • Ondasun higigarrien errenta (plazoan jarritako interesak)

  • Higiezin-kapitalaren errenta (lokal baten alokairua)

  • Ondarearen aldaketa (ondarearen plusbalioa edo minusbalioa)

Pertsona Fisikoen gaineko Zerga (PFEZ): soldata zergapetzen du

Sozietateen gaineko zerga (SZ): Societateen mozkinak zergapetzen du

  1. Zeharkakoak:(BEZ) kontsumoa zergapetzen dute,  erosketa bakoitza ordaintzerakoan pagatzen da.

Tasak

Administrazioak (Estatua, Autonomia Erkidegoa, Udala, ...) eskainitako zerbitzu edo jarduera (judizioak, ikasketen tituluak, ur-horniketa, pasabide iraunkorra) truke ordaintzen diren tributuak dira.

Kontribuzio bereziak

Zergapetzen dute:

  • ondasun edo zerbitzu bat erabiltzeko (etxetik gertuko geltoki bat, udal-kiroldegirako abonua,...)

  • ondasunen balio gehikuntza  obra publikoak egin direlako (galtzada asfaltatzea).

Entradas relacionadas: