Erreforma protestantea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,94 KB

Historiaurrea


Lehen gizakia agertu zenetik (k.A. 5 milioi urte) Idazkera asmatu zen arte (k.A. 3000 urte) zabaltzen den aroa da.

 Antzinaroa: Idazkera asmatu zenetik (k.A. 3000 urte) Mendebaldeko Erromatar inperioa erori zen arte (476.Urtea) zabaltzen den Historia-aroa da.

 Erdi Aroa: Mendebaldeko erromatar inperioa erori zenetik (476.Urtea) Amerikaren aurkikuntza gertatu zen arte (1492.Urtea) zabaltzen den Aroa da.

 Aro Modernoa: Amerikaren aurkikuntza gertatu zenetik (1492.Urtea) Frantziako Iraultzara arte (1789.Urtea) zabaltzen den historia-aroa Da.

 Aro Garaikidea: Frantziako Iraultzatik (1789.Urtea) gaur egunera arte Zabaltzen den aroa da.

Burgesia: XV. Eta XVI. Mendeetan botere ekonomiko handia lortzen Duten herri xeheko partaideak diren artisauak eta merkatariak dira.

Monarkia: Estatuburutzat errege-erregina dituen estatua da.

Humanismoa


XIV mendean sortu, eta XV mendearen amaieran eta XVI Mendearen hasieraren artean une gorena izan zuen filosofia- eta Kultura- korrontea da.

Errenazimentua: Antzinaro Klasikoaren ( Grezia eta Erroma ) berreskurapena Suposatzen duen XV eta XVI mendeetako Europako mugimendu kulturala, Politikoa eta artistikoa da.

Geozentrismoa: Lurra unibertsoaren erdigunea dela bultzatzen duen Teoria da.

Heliozentrismoa: Eguzkia unibertsoaren erdigunea dela eta gainontzeko Planetak bere inguruan biratzen dutela bultzatzen duen teoria da.

 

Antropozentrismoa


Gizakiari garrantzia ematen zion humanisten Pentsamoldea da.

Teozentrismoa: Jainkoa erdigunea zela eta Erdi Aroko pertsonak sortu Zuten pentsamoldea da.

 Mezenasa: Artisten babesleak eta haien lanak finantzatzen zituzten Pertsona aberatsa da.

Gutenberg: 1440 urtearen inguruan inprenta mugikorra asmatu zuen Asmatzailea da.

Akademia: Errenazimentuan jakitunek elkarri ideiak trukatzeko biltzen ziren Eskolak dira.

Koperniko: XVI mendean teoria heliozentrikoa garatu zuen pertsona (astronomoa) da.

Quattrocentoa: XV mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Florentzia zuen arte estilo errenazentistaren lehenengo aldia da.

Cinquecentoa: XVI mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Erroma zuen arte estilo errenazentistaren bigarren aldia da.

Kupula: Estalki semiesferikoa da.

Eskortzoa: Irudiak ikuslearekiko perpendikularrean irudikatze(ko Pinturazko teknika)-a da.

Perspektiba: Objektuen erliebea eta ikuslearekiko distantzia handia edo txikia

adierazteko Teknika da.

 Argi-iluna: pinturan erabiltzen den argi eta itzalen kontrastea da.

Erreforma protestanteak: XVI mendean kristautasuna hobetzeko sortu Ziren erlijio mugimenduak dira eliza protestanteak sortu zituztenak.

Erreforma (erlijio erreforma)
: Erdi Aroaren amaieran Eliza Katolikoaren zenbait ohitura eta sortutako kritikak zirela eta eman Ziren ahotz kritikoak dira.

Kontraerreforma (erlijioari dagokionez): Erreforma protestantea geldiarazteko eta elizaren funtzionamendua hobetzeko sortu zen Eliza Katolikoaren barne mugimendu erreformatzailea da.

 Biblia: Kristautasunaren liburu sakratuak dira.

 Kontzilioa:
Kontraerreformaren erabaki nagusiak hartzeko elizako goi Karguen bilera da.

Trentoko Kontzilioa: 1545 eta 1563 urteen artean katolikoak eta Protestanteak baketzeko bildu zen goi karguen bilera da.

Erlijio-dogma: Ukaezina den printzipioa da.

Anglikanismoa


Henrike VIII.A erregeak 1534an Ingalaterran eliza katolikotik Banatuz sortu zuen erreforma-mugimendua da.

Kalbisnismoa: Joan Kalbin-ek Genevan (Suitza) eliza katolikotik Banatuz sortu zuen

eta Suitzan, Frantzian, Ingalaterran eta Eskozian hedatu zen erreforma-

mugimendua Da.

Induljentziak: Diruaren truke pekatuak parkatzeko saltzen ziren Dokumentuak dira.

Iñigo Loiolakoa (Ignazio Loiolakoa): Erreformari aurre egiteko eta Aita Santuak

defendatzeko Jesuitak sortu zuen pertsona da.

Inkisizioa: Elizaren kontra zihoazen ideiak epaitzeko eta zigortzeko Eliza katolikoaren epaitegiak dira.

Eskumikatzea: Eliza katolikotik pertsona bat kanporatzea da, Sakramentuak hartzeko eskubidea kenduz.

 Zelibatua: Ezkontzeko debekua da.

Martin Lüther: Eliza katolikoari kritika gogorrak egin zizkion eta 1517an eliza Luteranoa sortu zuen fraide alemaniarra da.

Entradas relacionadas: