Erreforma militarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB

 

14 testua

Jatorriaren aldetik lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu zirkunstantziala da eta edukiaren aldetik, politikoa.

Egilea Fronte Popularra da. PSOE, UGT, Ezker Errepublikarrek (Azaña)… osatzen zutena.

Idazki honen hartzailea iritzi publikoa da eta haren helburuak hauteskundeak irabaztea eta eskuindarren gobernua ordezkatzea zen. Programa hau “El Socialista” egungarian aldarrikatu zen.

Testu honetan, alderdi batzuren artean oinarrizko programa adostatu arren, haien arteko kontraesanak azaltzen ziren. Hau da, ez zen gobernu-akordioa izan.

Alde batetik, hauek izan ziren adostasun nagusiak:

-Amnistia politikoa zabalduko dute gertaera batzuren aurrean.

-Errepublikaren konstituzioa berpiztuko dute.

Baina, beste aldetik, alderdi errepublikarrak, erreformistak ez ziren iraultzaileak eta sozialistak, komunistak eta anarkistak bai.

(*)

Errepublikan sistema parlamentarioa onartu zenez, gobernuetan txandakatzea hauteskundeen bidez egin zen:

Hasieran biurteko erreformista; Manuel Azaña; egon zen. Jarraian Eskuindarren biurtekoa eta azkenik, Fronte Popularra.

Eskuindarren biurtekoan, Lerroux eta CEDA-k, programan proposamenak egin zituzten: nekazaritza- eta erlijio-
erreforma egitea eta 1931ko Konstituzioa aztertzea.

1934an Asturias, Katalunia, Bizkaia eta Gipuzkoan iraultza armatua sortu zen; Asturiasen gehienbat. Baina Lerrouxen gobernuak eta CEDAko hiru ministrok errepresio gogorra bideratu zuten hainbat pertsona espetxeratuz eta Asturiasko meatzariei eraso eginez. Ondorioz, eskuindarren politika erradikalizatu egin zen, baina ezkertiarrak elkargana hurbiltzen hasi ziren gobernu eskuindarrari aurre egiteko.

Fronte Popularra otsailetik uztailera besterik ez zen egon boterean. Azaña aukeratu zuten errepublikako lehendakari eta hauek ziren haien helburuak: konstituzioa errespetatzea eta zergen erreforma moderatua egitea, besteak beste

Dena den, Errepublikaren aurkako konspirazioa prestazen hasi zen eta, 1936ko uztailan Marokon eta iberiar penintsulan “Altxamendu Nazionala” hasi zen, Francisco Franco Bahamonde jeneralaren gidaritzapean. Honek gerra zibila ekarri zuen eta baita diktadura luze bat ere.


Entradas relacionadas: