Errealitate substantziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,68 KB

 
PLATON ETA ARISTOTELES Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa
         

Aristoteles


Estagiran (greziar Mazedonia) jaio zen K.A. 384. Urtean eta K.A. 367. Urtean Platonen Akademian sartu eta 20 urtez bertan osatu zuen bere heziketa. Platonen eragina nabarmena izan bazuen ere, Aristotelesek beste norabide bat eman zion Mendebaldeko pentsamenduari, maisu zuen Platonengandik hainbat arlotan urrunduz.Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, eta hori dela eta biek esaten dute errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela. Baina benetako errealitatea (Ontologia) zer den azaltzeko orduan, bi planteamenduak desberdinak dira. Esan bezala, Platonek adierazi zuen mundu sentikorra ez dela benetako errealitatea; zehatzago esateko, ez dela errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen du, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehen errealitatea edo lehen substantzia, eta bestetik, esentzia unibertsalak edo bigarren substantzia.
Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea, etab. Izatez errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez. Errealitatearen barruan lehenengo substantzia jartzean, zentzumenen bitartez hautematen dugun zehaztugabeko materia, Platonen idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelese. 
Aldaketa azaltzeko Aristoteles bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Bere ustez, hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan: orain dena (oraingo izatea edo forma), aldatzen den gaia (subjektua), eta ez-izate erlatiboa; hau da, izan daitekeena (potentzia). Izakiak ez dira oraintxe direnak bakarrik, izan daitezkeena ere bai. Beraz, izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma (hyle). Baina Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait (Platonen ideien munduan), materia bati era banaezinean lotuta baizik. Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin hasten da eta, ondorioz, esperientzia ezin da baztertu, bertan ezagutza amaitzen ez den arren.Arima bizi-
Printzipioa da, gorputzari lotuta eta, beraz, hilkorra. Gorputza eta arima batasun substantziala dira; hots, bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia. Gauzak horrela, Aristotelesek zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria.
Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da. Denok nahi dugun zorion hori praktikaren bidez lortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker.
Teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak
Gizartea antolatzeko erari dagokionez ere zenbait desberdintasun aipa daitezke. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar du nahitaez; hau da, elkartu behar du eta perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolaturiko gizarte batean bizi behar du. Gizakia animalia politikoa da, eta gizatiarrenak ez direnak soilik bizi daitezke gizarterik gabe. Animaliak edo jainko- jainkosak bakarrik bizi daitezke gizartetik kanpo. Elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero familiaz osatutako elkartea den auzoa, eta azkenik, hiria. Beraz, familiak bere garrantzia du, eta ez da oztopo Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak. Zuzenak dira guztien ongia bilatzen dutenak eta okerrak dira gobernuan dauden interesak baino babesten ez dituztenak. Zuzenen artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika aipatzen ditu. Bestetik, gobernatzeko era zuzen bakoitza ustel daiteke: monarkia usteltzen denean, tirania bihurtzen da; aristokrazia usteltzen denean, oligarkia, eta errepublika usteltzen denean, demagogia (demokrazia erradikala). Sistemarik onena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera-ereduak: errepublika. Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; gutxieneko ondasunak eduki behar dituzte, denbora librea eduki eta horrela politikan jardun ahal izateko. Gauzak horrela, Aristotelesek ez dio egingarri irizten jabetza pribatua desagertzeari, Platonek proposatzen zuen moduan. Hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezimendua (bertutea) kontuan hartuta, eta ez beste irizpide batzuen arabera, adibidez, dirua eta ondasuna oligarkian eta berdintasuna demokrazian. Hala ere, gogoratu behar da Aristotelesen ustez hiriko biztanle guztiak ez direla hiritarrak: esklabotza naturala eta onartu beharrekoa da, eta aldi berean, ezinbestekoa da estatua antolatzek. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako esperientzia oso garrantzitsua da. Ekintzak behin eta berriro errepikatuz eskuratzen dira ohiturak. Bertute etikoen artean justizia sartzen du Aristotelesek, baina bi filosofoek ez dute era berean ulertzen justizia. Aristotelesen justizia-kontzeptuak kontuan hartzen ditu legezkotasuna eta merezimendua. Legezkotasunak legeak esandakoaren arabera bizitzea esn nahi du; merezimenduak, hiritar guztiei tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera. 

Entradas relacionadas: