Errealismoa literatura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB

 

GOYA

Francisco de Goya y Lucientes tapizetarko kartoiak pintatuko ditu MENGS pintore ospetsuaren zuzendaritzapean. Errege familiarekin dituen kontaktuek zabaldu egingo diote saloi aristokratikoetarako sarrera eta modako erretratugile bihurtuko da.

Konbentzionalismoen alde negatiboa aintzat hartzen hasiko da. Los caprichos lanetan dibagazio libre bat dira zentzu gabeko munduaz.

Los desastres de la guerra seriak erakutsiko dute herri baten sufrimendua eta sentimenduen degradazioa. Pinturas negras landuko dituen garaia da.

GOYAREN PINTURAREN ESANAHI SOZIALA:


Bi garai historikoen artean biziko da. Antzinako Erregimena eta Erregimen Liberala. Artea-gizartea erlazioa oso garbi antzematen da Goyaren kasuan. Gerrarekin, artistaren kritika garratzari bidea utziz. Bere fantasiak sorgin eta munstroen mundu haluzinagarria sortuko du.

Bere lan oparoaren ezaugarriak: herriarekiko maitasuna, eszena herrikoiak, jaiak eta lanak… Koadro patriotikoek sufrimendu kolektiboekiko erruki sakona adieraziko dute. Errege eta nobleen erretratuak agertzen dira. Kritika soziala, maite duena eta gorroto duena, bere grabatuen esaldi adierazkorretan nabarmen geratzen da. Goyaren ikusmoldea, kontrako apologian bilatu behar da.

EBOLUZIO ARTISTIKOA

Goya pintore errealista eta bisionarioa da, baina errealismoa da gehien nagusitzen dena. Bi garai artistiko bereiz daitezke:

  1. Arrakasta profesionala eta bizitzaren ikuspegi optimista.

  2. Sufrimendua eta bizitzaren ikuspegi patetikoa.

Koadro patriotikoetan paleta aberastu egiten da, orbanen aukera berriak aurkitzen dira, konposizioa mugitu egiten da. Irudiak doblatu eta bihurritzen dira. Espresionismo betea da.

LANA

Kostumbristak. Tapizetarako kartoiak. Erretratuak. Sakontasun psikologiko handia dute. Pintura erlijiosoak. Goya ez zen pintore erlijiosoa baina erakutsi zuten gai horretarako ere ez zitzaiola gogorik falta. Gai politikoa. El dos de Mayo eta Los fusilamientos del tres de Mayo, mugimendu eta oinazearen benetako epopeiak bihurtu dira, aurkikuntza espresiboak eta argi eta itzalen efektu misteriotsuak. Pintura beltzak. “Kolore-ezaren” espresibitateak, kritika soziala egiteko atmosfera balioko dio. Grabatuak eta marrazkiak. Los caprichos lanean pintura beltzen mundua irudikatzen du; Los desastres de la guerran sufrimendu eta gehiegikeriak eta Tauromaquian, mugimendua eta indarren ikerketa.

GARRANTZIA PIKTORIKOA: TRADIZIOAREN APURKETA

Goyaren pinturak apurtu egiten du tradizioarekin. Errepresentazioaren artea, testigantza eta transformazioaren artea da. Distira, kolore eta argien aberastasunak bereizten du bere garaikideengandik. Lehen Mundu Gerrak sortuko duen kontzientzi krisia dela eta, Mugimendu Espresionista oinazea, beldurra eta gizaki aztoratuen barne mundua irudikatzen saiatuko da.

Entradas relacionadas: