Erreakzio Nuklearrak eta Indukzio Elektromagnetikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,08 KB
Fisio Nuklearra
Fisio nuklearra erreakzio nuklear bat da, zeinean nukleo astun bat neutroiez bonbardatuz, nukleo hori zatitu eta bi nukleo arinago sortzen diren. Prozesu horretan zenbait neutroi eta energia kantitate handia askatzen dira. Horretarako, aktibazio-energia bat behar da, kate-erreakzio nuklear bat sortuz.
Fisio Kontrolatua
Fisioan sorturiko neutroien kopurua handiegia denean, gehiegizko neutroiak xurgatzeko materialak erabiltzen dira. Horrela, erreakzioa kontrolpean mantentzen da, zentral nuklearretan, urpekarietan eta koheteetan erabiltzen den bezala.
Fisio Kontrolik Gabea
Ez da elementu kontrolatzailerik erabiltzen, eta ondorioz, leherketa bat sortzen da. Bonba atomikoetan gertatzen da hori.
Fusio Nuklearra
Fusio nuklearrean, bi nukleo arin batu eta nukleo astunago bat eratzen da. Prozesu horretan energia kantitate oso handia askatzen da. Baina, egonkorra izan dadin, tenperatura oso altuak (milioika gradu) behar dira; horregatik, izarretan bakarrik gerta daitezke.
Fusio Kontrolatua
Ez da lortu oraindik, plasma egoeran dauden material erradioaktiboak kontrolatzea oso zaila baita.
Fusio Kontrolik Gabea
Hidrogeno-bonba da adibide nagusia. Tenperatura, aldiz, aurretiko fisio-bonba baten bidez lortzen da.
Erreakzio Nuklearrak eta Erradioaktibitatea
Nukleo ezegonkorra denean, produktu egonkorragoak lortzeko transformatzeko joera du. Prozesu hori erreakzio nuklearra da, zeinean energia asko askatzen den. Nukleo erradioaktiboak oso ezegonkorrak dira. Era espontaneoan, igorpen erradioaktiboak sortzen dituzte, erreakzio nuklear desberdinen bidez.
Bi igorpen mota nagusi sortzen dituzte:
- Alfa partikulen igorpena: Soddyren legea.
- Beta partikulen igorpena: Nukleo gurasoen neutroi bat desintegratuz. Fajansen legea.
Desintegrazio baten ondoren, nukleo kumea ere ezegonkorra izan ohi da, eta desintegrazio berri bat pairatzen du, beste nukleo berri bat sortuz. Ondoz ondoko desintegrazioak gertatzen dira, azken nukleo egonkor bat lortu arte. Prozesu horri desintegrazio-katea deritzo.
Faradayren Esperimentua
Oersted-en esperimentuak frogatu zuenez, korronte elektrikoak eremu magnetikoa sortzen du bere inguruan. Une horretatik aurrera, zientzialari askok alderantzizko fenomenoa lortu nahi izan zuten: eremu magnetikotik abiatuz, korronte elektrikoa sortzea. Michael Faraday fisikari eta kimikari ingelesa izan zen lehena, 1831n, magnetismoaren bidez korronte elektrikoa sortzen.
Lenzen Legea
Induzitutako korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetikoaren aldaketaren ondorioz sortzen da. 1834an, Heinrich Lenzek korronte induzituaren noranzkoa determinatzeko araua aurkitu zuen: induzitutako korrontearen noranzkoa, korronte hori sorrarazten duen fluxu magnetikoaren aldaketaren aurka egiteari dagokiona da.
Lenz-Faradayren Legea
Zirkuitu bateko indar elektroeragile induzitua (IEE), zirkuitu horretan zeharreko fluxu magnetikoaren aldaketaren abiaduraren berdina da, baina zeinu negatiboarekin.