Erreakzio exotermikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,84 KB

H2O → Ura                            NaOH → Sodio hidroxidoa

H2O2 → Ur oxigenatua          CH4 → Metanoa

O3 → Ozonoa                        C2H6 → Etanoa

NH3 → Amoniakoa                C3H8 → Propanoa

HNO3 → Azido nitrikoa          C4H10 → Butanoa

HSO4 → Azido sulfurikoa


LOTURA MOTAK:
Metala - Metala → Metalikoa

Metala - Ez Metala → Ionikoa

Ez Metala - Ez Metala → Kobalentea


ERREAKZIO MOTAK:

Sintesi-erreakzioak: Sintesi-erreakzioetan, bi erreaktibo edo gehiago elkartzen dira, eta, produktu bakarra lortzen da. Adibidez:  

Deskonposaketa-erreakzioak: Deskonposaketa-erreakzioak aurreko erreakzioen alderantzizkoak dira: erreaktibo bakarra bi produktu edo gehiagotan banatzen da.

Desplazamendu-erreakzioak: Desplazamendu-erreakzioetan, elementu batek beste baten lekua hartuz, desplazatu egiten du, eta produktu berria sortzen.

Konbustio-
Erreakzioak:
Erreakzio ezagunak eta garrantzitsuak dira konbustioak. Bertan, erreaktiboak, erregaia eta erregarria (oxigenoa) konbinatu egiten dira, eta, erreakzioaren bidez, karbono dioxidoa (CO2) eta ura (H2O) lortzen dira produktu gisa. Erregaia oxigenoarekin konbinatzen denean, energia kantitate handia askatzen da. Horrexegatik, erreakzioa exotermikoa dela esaten da.

ERREAKTIBITATEA:

Erradioaktibitatea, hau da, material batzuek berez askatzen duten energia eta erradiazio ionizagarria, Henri Becquerel, Frantziako fisikoak 1896an aurkitu zuen. Hala ere, Marie eta Pierre Curie izan ziren erradioren eta polonioaren erradioaktibitate naturala aurkitzean, garapen teknologiko, ekonomiko eta militar handia izan zuen aroari hasiera eman ziotenak, XX. Mendean.

Elementu kimikoen atomoak printzipioz egonkorrak dira, baina badaude, batzuk ez-egonkorrak direnak, eta, horren ondorioz, erradiazioa igortzen dutenak, beste elementu batzuetan bilakatzen direlarik. Horrela definitzen da erradioaktibitate naturala.

Adibidez, oxigenoaren zenbaki atomikoa 8 da eta bi isotopo ditu, 16 eta 18 masa-zenbakidunak. Bi isotopo hauek egonkorrak dira. Fosforoaren zenbaki atomikoa, aldiz, 15 da eta 31 masa- zenbakia duen isotopo ez-egonkor bat du. Azken hau, beraz, erradioaktiboa izango da.

Erradioaktibitate artifiziala aldiz, zenbait elementu egonkor beste elementu egoki batez bonbardatzean erradiazioa igortzen hasten denean agertuko da.


Erreakzio kimikoa bat atomoak aldatu egin direnean gertatzen da ,hau da egitura berri bat sortzen denean. Gainera Kohesio indarrak handitu egiten dira.


Entradas relacionadas: