Erliebearen Sorrera eta Prozesu Geologikoak (Barne eta Kanpo)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,54 KB
1. ERLIEBEAREN SORRERA
Barne-dinamika
Lurraren barne-dinamikak sortzen ditu egitura geologiko handienak, adibidez: mendikate handiak, baita ozeanoetako uharte bolkanikoak eta sumendi kontinentalak ere, plaka tektoniken ondorioz.
Kanpo-dinamika
Lurraren kanpo-dinamika kanpo-agente geologikoek gauzatzen dute, hala nola, haizeak, urak eta izaki bizidunek, eta barne-dinamikak sortutako egituran eragiten dute. Agente horiek prozedura honen bidez erliebea aldatzen dute: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.
1.1. MENDIKATEAK
Motak
- Mendikate periozeanikoa: Litosfera kontinentalaren azpian litosfera ozeanikoaren subdukzioa gertatzean sortzen dira, adibidez: Andeak.
- Uharte arkuak: Jatorri bolkanikoko uharteak dira, adibidez: Filipinak, Japonia.
- Kontinentearteko mendikateak: Litosfera kontinentaleko plaken arteko talkaren ondorioz sortzen dira. Bi plaken arteko sedimentuak harrapatuta geratzen dira, eta tolesturak egiten dira, adibidez: Himalaia.
2. KANPO-PROZESU GEOLOGIKOAK
Meteorizazioa
Lurraren gainazalean kanpo-agenteen eragipean dauden arrokak eraldatu egiten dira dauden tokian bertan, material ahulagoak bilakatuz.
Faktoreak
- Ama-arrokaren litologia
- Klima
- Topografia
- Denbora
Motak
- Kimikoa: Mineralak aldatzen dituzten erreakzio kimikoak gertatzen dira jatorrizko arrokan edo ama-arrokan, horren ondorioz erresistentzia txikiagoko mineralak sortzen dira.
- Biologikoa: Izaki bizidunek aldaketak eragiten dituzte arroketan.
- Fisikoa: Tenperatura-aldaketek edo beste faktore batzuek arroka zati txikiagotan puskatzea eragiten dute, baina arroken ezaugarriak aldatu gabe.
Meteorizazio Fisikoaren Motak
- Gelifrakzioa: Arroketan pilatutako ura izoztearen eta urtzearen ondorioz gertatua.
- Haloklastismoa: Uretan disolbatutako gatzen kristalizazioak eragina.
- Termoklastismoa: Bat-bateko tenperatura-aldaketek eragina.
Higadura
Kanpo-agenteek arrokak gastatzeari deritzo. Prozesuaren ondorioz sedimentu edo detritu partikulak lortzen dira.
Kontzeptu Osagarriak
- Higatzeko ahalmena (Higagarritasuna): Agente geologikoek materialak higatzeko duten ahalmena da.
- Higagarritasuna (Arrokaren erraztasuna): Arrokak higatzeko zenbateko erraztasuna duen adierazten du, arrokaren litologiaren araberakoa da.
Garraioa
Sedimentuak alde batetik bestera eramatea da, urrun nahiz hurbil.
Garraiobidearen Indarraren Arabera
- Aire bidezko garraioa: Haizeak egiten duena da. Hiru modutan gertatzen da: biraka, jauzika eta esekita.
- Ur bidezko garraioa: Aire bidezkoan gertatzen diren prozesuak gertatzen dira, baita flotatzen eta disoluzioan ere.
- Izotz bidezko garraioa: Sedimentuak izotzean atxikita garraiatzen dira, tamaina guztietakoak izaten dira.
Sedimentazioa
Garraiatutako materialen metaketa da. Gertatzen den lekuari arro sedimentario esaten zaio.
Diagenesia
Kanpo-agenteek metatutako sedimentuak arroka trinko bilakatzeko prozesu-multzoari esaten zaio. Prozesu batzuk dira sedimentuaren trinkotzea, deshidratazioa eta partikulen zementazioa.